YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 6

6
Estebanen aldia (6,1—8,3)
Elkartearen bizimodua. Zazpien hautapena
1Garai hartan, ikasleak gero eta gehiago zirelarik, marmarra sortu zen greko-hizkuntzakoen artean hebreera-hizkuntzakoen aurka, haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan#6,1 ikasleak: Kristauak adierazteko beste izen bat. Ebanjelioetan deitura honek zuen zentzua jarraitzen eta zabalagotzen dute Eginek, haietan Jesusen jarraitzaileen taldetxoa adierazten baitzuen bakarrik. janari-banaketa: H.h., diakonia edo zerbitzua. Hitz honek zentzu asko har ditzake (hitzaren zerbitzua, adib., 6,4an); baina hemen, 2. tx.etik atera daitekeenez, mahai-zerbitzua aipatzen da.#ikasleak 9,1.10.19.26.38; 11,26; 13,52… eguneroko janari-banaketa 2,45; 4,35. bazterrera gelditzen zirelako. 2Hamabiek, ikasleen biltzar#ikasleen biltzarra 6,5; 15,12.30. Jainkoaren hitza 4,29+. orokorra bildurik, esan zuten: «Ez da egoki guk Jainkoaren hitzaren predikua alde batera uztea janari-banaketaz arduratzeko. 3Beraz, senideok, aukera itzazue zeuen artean izen oneko zazpi gizon, Espiritu Santuaz eta jakinduriaz beteak, eta haiei emango diegu egiteko hori.#Espiritu Santuaz beteak 4,8+. 4Gu, horrela, otoitzari eta hitzaren zerbitzuari emango gatzaizkie».
5Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban —fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria#6,5 Esteban… Nikolas: Izen guztiok grekozkoak dira. Juduak bi taldetan banaturik zeuden: bertakoak (arameera zuten hauek hizkuntza) eta grekozko kulturan haziak (helenistak); bereizketa hori bera izan zen kristauen artean ere. Orain jarri zaizkien zazpi zuzendari hauekin grekozko hizkuntzadun kristauek beren antolamendu berezia izango dute. Talde honetatik sortuko da Palestinaz kanpoko ebanjelizazioa (ik. 8,1.4; 11,19). juduberri: Ik. 2,11 oh.#Esteban 6,8.12.15; 7,1.54.59; 8,2; 11,19; 22,20. Felipe 8,5.6… ; 21,8. juduberri 2,11+., hautatu zituzten; 6aurkeztu zizkieten apostoluei, eta hauek, otoitz eginez#otoitz egin 1,24; 8,15; 9,11.40; 10,9.30; 11,5; 12,12; 13,3; 14,23; 20,36; 21,5; 22,17; 28,8. eskuak buruan ezarri 8,17; 9,12.17; 13,3; 19,6; 28,8. Ik. Mt 9,18+., eskuak buruan ezarri#6,6 eskuak buruan ezarri: Esku-ezartze hau behin eta berriro ageri da Eginetan: dela elkarte-zerbitzuren bat norbaiti emateko (hala hemen), dela Espiritua isurarazteko (8,17), edo sendatzeko (9,12.17), edo misioz bidaltzeko (13,3). zizkieten.
7Jainkoaren hitza zabaltzen#hitza zabaltzen 12,24; 19,20. Ik. 2,41+. ari zen; ikasleen taldea franko ugalduz zihoan Jerusalemen, eta apaiz asko ere sinestedun egiten zen#6,7 sinestedun egiten zen: Ik. 2,47 oh..
Estebanen ekintza eta atxiloketa
8Estebanek, Jainkoaren laguntza eta indarra oparo baitzituen berekin, egintza harrigarri eta mirari handiak egiten zituen herrian.#Esteban 6,5+. egintza harrigarri eta mirari 2,43+. 9Hartan, zirenear eta alexandriarrez osatua zegoen eta «Askatuena#6,9 Askatuena: Askatuok lehen esklabo izandako juduak ziren, gero askatuak; beren sinagoga berezia zuten Jerusalemen.» zeritzan sinagogakoak, ziliziar eta asiar batzuekin batera, Estebanekin eztabaidan hasi ziren. 10Eta ez baitziren gauza Espirituak hizketarako ematen zion jakinduriari aurre egiteko,#jakinduriari ezin aurre egin Lk 21,15. Espiritua eta predikua 1,8+. 11gizon batzuk erosi zituzten, zurrumurru hau zabal zezaten: Estebani Moisesen eta Jainkoaren kontra hitz egiten entzun ziotela, alegia. 12Horrela, herria, zaharrak eta lege-maisuak asaldatu zituzten; gero, Esteban ustekabean harrapatu eta Biltzar Nagusira eraman zuten. 13Gezurrezko lekukoak#Gezurrezko lekukoak Mt 26,60+; Mk 14,56-57. legearen eta toki santuaren kontra mintzo 18,13.15; 21,21.28; 25,8. aurkeztu zituzten, honela ziotenak: «Gizon hau legearen eta toki santuaren#6,13 toki santua: Tenplua alegia; salakuntza bera Jesusen kontra Mt 26,60-61ean. kontra mintzo da etengabe; 14geuk entzun diogu esaten, Jesus Nazaretarra delako horrek tenplua suntsituko#tenplua suntsituko Mt 26,61+. duela eta Moisesek eman zizkigun ohiturak aldatuko dituela».
15Biltzar Nagusian zeuden guztiek begiak Estebanengan jarriak zituzten, eta haren aurpegia#aurpegia distiratsu 7,55-56. Ik. Lk 9,29. aingeru batena bezain distiratsu ikusi zuten.

Currently Selected:

EGINAK 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy