YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 13

13
Lehenengo ibilaldia (13,1—14,28)
Bernabe eta Paulo misiolari bidaliak
1Antiokiako eliz elkartean bazen zenbait profeta#profeta 11,27+. irakasle 1 Ko 12,28; Ef 4,11; Heb 5,12; St 3,1. Bernabe 4,36+. eta irakasle#13,1 Profeta: I.Z.eko profetak bezala, I.B.ko profetak ere Espirituaren argiz Jainkoaren izenean mintzo dira. Espirituaren lekuko jatorrak dira, haren agerpenak ematen baitituzte ezagutzera. irakasle: Fedeari dagozkionak irakasteko kargua duten elizkideak., hala nola, Bernabe, Simeon —izengoitiz Beltza—, Luzio Zirenearra, Manaen —umetan Herodes erregearekin batera hazia— eta Saulo. 2Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: «Bereizi niretzat Bernabe eta Saulo, nik dei egin diedan egitekorako».#Espiritua eta misioa 1,8+.
3Orduan, barau eta otoitz egin ondoren, haiei eskuak buruan ezarri#13,3 eskuak ezarri: Ik. 6,6 oh. eta bidali egin zituzten.#Ik. 14,23. otoitz egin 6,6+. eskuak ezarri 6,6+. bidali 14,26; Mt 10,5+.
Zipren: Sergio Paulo kontsulordea eta Elimas aztia
4Beraz, Bernabe eta Saulo, Espiritu Santuak bidalirik, Seleuziara#13,4 Seleuzia: Antiokiako portu zen hiria. jaitsi ziren, eta handik Ziprera#Zipre 11,20; 15,39. jo zuten itsasoz. 5Salaminara heldurik, juduen sinagogetan#juduen sinagogetan 13,14.46; 14,1; 16,13; 17,2.10.17; 18,4.19; 19,8; 28,17.23. Jainkoaren mezua hots egiten hasi ziren; Joan#13,5 Joan: Joan Markos; ik. 12,12 oh. ere berekin zuten laguntzaile. 6Uharte guztia zeharkatu zuten Pafoseraino, eta lanbidez aztia zen sasiprofeta judu bat aurkitu zuten han, Barjesus zeritzana.#aztia 8,9-10; 19,19. 7Uhartean gobernatzen zuen Sergio Paulo kontsulordearen#13,7 kontsulorde: Erabat bakean jarriak eta gudari-talderik gabe zeuden erromatar probintzietako arduradunen deitura. ingurukoa zen. Kontsulordea zentzuzko gizona zen, eta Bernaberi eta Saulori deitu zien, Jainkoaren mezua#Jainkoaren mezua 4,29+. entzun nahirik. 8Baina Elimas, Aztia —horixe esan nahi baitu izenak—, aurka atera zitzaien, kontsulordea sinesmenetik aldentzeko. 9Orduan, Saulok, Paulo#13,9 Saulo/Paulo: Apostoluaren hebrear izenak (Saulo) erromatar era (Paulo) hartzen du, mundu jentil ofizialarekin harremanetan hasten den unean. Erromatar izena erabiliko da bakarrik hemendik aurrera. Une honetan, bestalde, misioaren buru eta Eginak liburuko pertsonaia nagusi bihurtzen da Paulo. ere deituak, Espiritu Santuak eraginik, aztiari begira-begira 10esan zion: «Hi, iruzurti eta gezurrontzi, deabrukume eta zuzenbide ororen etsai hori, ez ote haiz Jaunaren bide zuzenak okertzen aspertuko?#Ik. 8,20-23. gezurrontzi, deabrukume Jn 8,44. 11Hor duk, bada, gainean Jaunaren zigorra: itsu geldituko haiz eta ez duk aldi batean eguzkiaren argirik ikusiko».
Eta bertan, ilunperik beltzenean gelditu zen Elimas, eta itsumustuka zebilen, eskutik nork eramango.#itsu gelditu 9,8-9; 22,11. Ik. 8,24. 12Gertatua ikusirik, kontsulordeak sinetsi egin zuen, Jaunari buruzko doktrinaz ere biziki harriturik baitzegoen.
Pisidiako Antiokian: Pauloren hitzaldia
13Paulo eta beronen lagunak Pafostik itsasoz atera eta Panfiliako Pergera#13,13 Perge: Paulok bere misio-ibilaldietan igaroko dituen tokien berri, ik. Pauloren Ibilaldien Mapan. iritsi ziren. Han Joanek alde egin zien, eta Jerusalemera itzuli zen.#Joanek alde egin Ik. 15,38. 14Besteak, berriz, Pergetik Pisidiako Antiokiaraino joan ziren. Eta larunbatez sinagogan#sinagogan 13,5+. sartu ziren eta eseri. 15Legearen eta profeten irakurgaiak egin ondoren, sinagogako buruzagiek ohar hau bidali zieten: «Anaiok, herriari adore emateko zerbait esateko baldin baduzue, mintza zaitezte».#irakurgaia 13,27; 15,21. Ik. Lk 4,16-21.
16Jaiki zen Paulo eta, eskuaz isiltzeko keinu#isiltzeko keinu 12,17+. Israeldarrok… guztiok 10,2+. eginik, honela mintzatu zen: «Israeldarrok eta Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok#13,16 mintzatu zen: Hemen hasten da Paulok juduei egindako predikutik Eginak liburuak gorde digun eredu zabal bakarra; ik. 2,14 oh. Israelen Jainkoa gurtzen duzuen guztiok: Ik. 10,2 oh., entzun. 17Israel herriaren Jainkoak gure arbasoak aukeratu zituen, Egiptoko atzerrian bizi zirela herri handi bihurtu#herri handi bihurtu Egipton Ir 1,7.9-12. ahalmen handiz atera Ir 6,1.6; 12,51. eta, ondoren, ahalmen handiz atera zituen handik. 18Berrogeiren bat urtez#Berrogeiren bat urtez basamortuan Ir 16,35; Zen 14,34. eroapenez gidatu zituen Dt 1,31; 2,7. eroapenez gidatu zituen#13,18 eroapenez gidatu zituen: Eskuizkribu garrantzitsu askok beste hau diote: janaritu/zaindu zituen. basamortuan zehar 19eta, Kanaan lurraldean zazpi nazio suntsitu#zazpi nazio suntsitu Dt 7,1. lurra ondare Jos 14,1. ondoren, berauen lurra eman zien ondare. 20Horretan guztian laurehun eta berrogeita hamarren bat urte#laurehun eta berrogeita hamar urte Has 15,13; Ir 12,40-41; Dt 2,7. buruzagiak Ep 2,16. Samuel 1 Sm 3,19-20. igaro ziren. Ondoren, buruzagiak eman zizkien, Samuel profetaren garaia arte. 21Orduan, erregea eskatu zuten#erregea eskatu zuten 1 Sm 8,5.19-22. Saul 1 Sm 10,20-22.24; 11,15., eta Jainkoak Saul eman zien, Kixen semea, Benjaminen leinukoa; berrogei urtez izan zen errege. 22Gero, Saul kendu#Saul kendu 1 Sm 13,13-14. David errege 1 Sm 16,12-13. David… Sal 89,21; 1 Sm 13,14. nik nahi guztia Is 44,28. eta David jarri zuen errege, eta aitorpen hau egin zuen honetaz: “David, Jeseren semea, aurkitu dut neure gogoko gizon; nik nahi guztia egingo du honek”. 23Hitzemana zuenez, honen ondorengotik#honen ondorengotik 2,30; 2 Sm 7,12; Is 11,1. Jesus salbatzailea 4,12+. sortu zion Jainkoak Israeli Salbatzailea, Jesus alegia. 24Hau etorri aurretik, bihozberritzeko eta bataiatzeko#13,24 bihozberritzeko eta bataiatzeko: H.h., bihozberritzeko bataioa. hots egin zion Joan Bataiatzaileak Israel herri osoari.#Joanen egitekoa Mt 3,2+.6+. 25Eta bizitzaren azken aldera, honela zioen Joanek: “Ni ez naiz zuek uste duzuena; badator nire atzetik beste bat, eta ni ez naiz inor horri oinetakoak askatzeko ere”.#Joanek bera Mesias dela ukatu Lk 3,15; Jn 1,20-25; 3,28. ondoren datorrena Mt 3,11+; Mk 1,7; Lk 3,16; Jn 1,27.
26«Senideok, Abrahamen odoleko zaretenok eta zuek, Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok, guri#13,26 guri: Eskuizkribu askok, garrantzizkoak batzuk, zuei diote.#Israelen Jainkoa gurtzen duzuenok 10,2+. salbamen-mezua 4,12+; 8,4+. bidali zaigu salbamen-mezu hau. 27Jerusalemdarrek eta beraien agintariek ez zuten Jesus aintzat hartu#Jesus aintzat hartu ez 3,17+. profeziak bete 3,18+. eta, berau kondenatuz, larunbatero sinagogan irakurtzen dituzten profeziak bete zituzten. 28Heriotza merezi zuenik#Heriotza merezi zuenik ez Lk 23,4+. hil zezala Pilatori eskatu Lk 23,21.23-25; Jn 19,6-7.15-16. ezer aurkitu ez zioten arren, hil zezala eskatu zioten Pilatori. 29Eta Liburu Santuak hartaz zioen guztia bete zutenean, egurretik eraitsi eta hilobian ezarri#egurretik eraitsi eta hilobian ezarri Lk 23,53; Jn 19,38.41-42. zuten. 30Baina Jainkoak piztu#Jainkoak piztu 2,24+. egin zuen hildakoen artetik. 31Egun askotan zehar agertu zitzaien Galileatik Jerusalemera berarekin igo zirenei, eta horiek ditu orain bere testigu herriaren aurrean.#agerraldiak 1,3+. testigu 1,8+.
32«Guk ere berri on hau iragartzen dizuegu: gure arbasoei egindako agintzaria,#agintzaria guretzat betea 2,39; 13,23. 33guretzat, haien ondorengoontzat, bete duela Jainkoak, Jesus hildakoen artetik piztuz. Hala dago idatzia bigarren Salmoan:
«Nire # Nire… Sal 2,7 (Heb 1,5; 5,5). Ik. Mt 3,17+. semea zara zu,
gaur zaitut nik sortu.
34«Eta heriotzara gehiago ez itzultzeko piztu duela hildakoen artetik, honela zuen esana Jainkoak: Davidi#Davidi… Is 55,3.eginiko agintzari santu eta fidagarriak beteko dizkizuet.
35«Horregatik, beste toki batean ere honela dio: Zeure fededuna#Zeure fededuna… Sal 16,10. Ik. 2,24-31.ez duzu hilobian galtzen utziko.
36«Baina David, bere aldian Jainkoak emandako egitekoa zintzoki bete ondoren, hil egin zen eta bere arbasoekin bildu; usteldu egin zen, bada, haren gorputza.#David hil eta arbasoekin bildu 2,29+. 37Jainkoak piztu duena, aldiz, ez da usteldu.
38«Jakizue, beraz, senideok, Jesusi esker hots egiten zaizuela bekatuen barkamena#Jesusi esker bekatuen barkamena 15,11; Erm 3,21-24; 10,4; Ga 2,16.#bekatuen barkamena 2,38+. legeaz lortezina Erm 3,20.; Moisesen legeaz lorrezina izan duzuen Jainkoarekiko adiskidetasuna 39hari esker aurkitzen du sinesten duen orok. 40Begira ongi, bada, profetak esandako hau gerta ez dakizuen#gerta ez dakizuen 28,25-28.:
41 «Ikusazue # Ikusazue… Hab 1,5. , harro sinesgogorrok,
harri zaitezte eta desagertu betiko!
Egintza harrigarri bat
egingo baitut zuen egunotan,
inork kontatuko balizue
sinetsiko ez zenuketena».
42Sinagogatik ateratzean, hurrengo larunbatean ere gai beraz hitz egiteko erregutu zien jendeak. 43Batzarra banatu zenean, judu eta juduberri#juduberri 2,11+. irauteko adore eman 11,23+. jainkozale#13,43 juduberri jainkozale: Ik. 2,11 oh.; baina beharbada, kasu honetan hitzak ez du bere berezko esanahia; hitzaldiko agurrean aipatu direnak (13,16) adieraz ditzake hemen; ik. 10,2 oh. asko Paulo eta Bernaberekin joan ziren; hauek Jainkoaren dohainari atxikirik irauteko adore ematen zieten beren hitzez.
44Hurrengo larunbatean, ia hiritar guztiak bildu ziren Jaunaren mezua entzutera. 45Jendetza hura ikusirik, juduak#juduak aurka 5,17; 14,2-19; 17,5; 18,6.12; 19,9; 21,27… bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei. 46Orduan, Paulok eta Bernabek ausarki esan zuten: «Zuei adierazi behar genizuen lehenengo Jainkoaren mezua! Baina mezua baztertu eta zeuen buruak betiko bizirako gai ikusten ez dituzuenez gero, jentilengana joko dugu.#juduei lehenengo 3,26+. Ik. 13,5+. jentilengana jo 18,6; 28,28. Ik. 9,15+. 47Honela esan baitigu Jaunak:
«Nazioen # Nazioen… Is 49,6 (Lk 2,32). argitzat ezarri zaitut,
salbamena lurraren bazterreraino
eraman dezazun».
48Hori entzunik, biziki poztu ziren#poztu ziren 8,8+. Jaunaren mezua 8,4+. jentilak eta Jaunaren mezua goraipatzen zuten. Eta betiko bizirako zirenek sinetsi egin zuten.
49Jaunaren mezua zabalduz#mezua zabaldu 6,7+. zihoan eskualde hartan guztian. 50Baina juduek andere handiki#andere handiki 17,4.12. jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Pauloren eta Bernaberen aurka erasoaldi bat sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten. 51Pauloren eta Bernabe, beren oinetako hautsa#oinetako hautsa astindu Mt 10,14+. protesta gisa haien aurka astindurik, Ikoniora#13,51 oinetako hautsa astindu: Ik. Mk 6,11 oh. Ikonio: Ik. Pauloren Ibilaldien Mapa. joan ziren. 52Ikasleak, berriz, pozez eta Espiritu Santuaz#Espiritu Santuaz eta pozez Ga 5,22; 1 Ts 1,6. beterik gelditu ziren.

Currently Selected:

EGINAK 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy