ISAIAS 6
6
Jaunak Isaiasi profetagintzara dei
1Uzias erregea hil zen urtean#6,1 Uzias hil zen urtea: Segur aski, K.a. 740. urtea., tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.#Uzias 1,1+. Jauna tronuan eseria 2 Erg 22,19; Ap 4,2+. 2Suzkoak bezalako izaki#6,2 Suzkoak bezalako izaki: Hebreeraz, Serafin —hau da, Sutsuak—. Izaki misteriotsu hauek kutxa gaineko eta Ezekielen ikuskariko Kerubin edo izaki hegaldunen antzekoak dira (ik. Ez 10). batzuk zituen gainean. Seina hegal zituzten: bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten. 3Eta honela egiten zioten oihu elkarri:
«Santu, santu, santua,
Jaun ahalguztiduna!
Lur osoa betetzen du
haren aintzak».#Santu 1,4+; 10,17; 40,25; Ap 4,8. haren aintzak lurra bete Zen 14,21+.
4Ahots honen oihuaz, tenpluko ate-orpoek dar-dar egin zuten, eta tenplua kez bete zen.#tenplua kez bete Ir 19,16-19; 40,34-35; 1 Erg 8,10; Ez 10,4. 5Nik esan nuen: «Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz».#Jauna ikusi eta hil Ir 3,6+; 33,20+.
6Une hartan, suzkoak bezalako izaki haietako bat niregana etorri zen hegan, su-hatzez aldaretik harturiko txingar bat eskuan zekarrela,#aldarea Ap 8,3-5. ahoa ukitu Ik. Jr 1,9; Ez 2,8; Dn 10,16. 7eta txingarraz ahoa ukitu zidan, esanez:
«Begira, txingar honek
ezpainak ukitu dizkizu.
Kendu zaizu, beraz, gaiztakeria,
barkatu bekatua».
8Orduan, Jaunaren ahotsa
entzun nuen esaten:
«Nor bidaliko dut?
Nor izango dugu mandatari?»
Nik erantzun nuen:
«Prest nauzu, bidali neu».#Nor bidaliko? Ik. Ir 4,10-13; Jr 1,6-7.
9Hark esan zidan:
«Zoaz eta esaiozu herri honi:
“Entzungo duzue, bai,
baina ulertu ez;
ikusiko duzue, bai, baina ohartu ez”.#I.B.n aipatua: Mt 13,14-15 par.; Eg 28,26-27; Jn 12,40.
10Gogortu buru-bihotzak herri honi,
gortu belarriak, itsutu begiak.
Ez bezate beren begiez ikus,
ez belarriez entzun,
ezta buruaz ulertu ere,
horrela niregana bihur ez daitezen
eta salba ez ditzadan».#Gogortu… Za 7,11. begiez ikusi ez Jr 5,21+.
11«Noiz arte hori, Jauna?»,
galdetu nuen nik.
Eta hark erantzun:
«Hiriak deseginik eta hutsik,
etxeak inor gabe
eta lurrak soil gelditu arte».#Noiz arte? Sal 6,4+; 13,2+.
12Jendea erbestera
bidaliko du Jaunak,
eta lurralde osoa
huts-hutsik geldituko da.
13Eta hamarretik bat bakarra
bertan gelditzen bada,
huraxe ere suari emango diote,
haritza eta terebintoa bezala:
moztu eta gero,
ondoa besterik ez zaie gelditzen;
baina ondo horretatik
kimu santua erneko da berriro#6,13 baina ondo… berriro: H.h., Hazi santu izango da ondoa: Interpretazio zaileko esaldi hau ez dator grekozko itzulpenean, eta zenbaiten ustez eranskina da; hala ere, ongi dator Isaiasen pentsamenduarekin (ik. 4,2-3 eta oh.)..#suari eman 1,31+; Ir 24,17; Zen 11,1. su garbitzailea 1,25; 6,6-7; Zen 31,21-23.
Currently Selected:
ISAIAS 6: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: