YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 19

19
David atsekabetua
1Erregea dar-darka gelditu zen; ate gaineko solairura igo eta negarrari eman zion. Bidean honela zioen:
—Ai ene seme Absalom, ene seme, ene seme Absalom! Zergatik ez naiz ni hil zure ordez? Absalom, ene seme, ene seme!#Zergatik ez naiz ni hil Ir 16,3.
2Jakinarazi zioten Joabi erregea negarrez eta aieneka ari zela Absalomengatik.#Erregea negarrez Has 37,35. 3Egun hartan garaipena dolu bihurtu zen gudaroste osoarentzat, entzun baitzuten gudariek erregea atsekabetua zegoela bere semearengatik.#dolu bihurtu Nk 5,15. 4Horregatik, gudarostea isilka sartu zen hirira, gudutik ihesi datorren gudarostea lotsaz isilka sartu ohi den bezala. 5Erregeak, aurpegia estalirik, oihu handiz honela zioen:
—Ai ene seme Absalom, Absalom ene seme, ene seme!#aurpegia estalirik 15,30+.
6Sartu zen Joab erregearen etxera eta esan zion:
—Lotsarazi egin dituzu gaur, zuri eta zure seme-alabei, zure emazte eta ohaideei bizia salbatu dizueten gudari guztiak. 7Gorrotatzen zaituztenak dituzu maite, eta maite zaituztenak gorrotatzen. Zeure gudalburuek eta zeure gudariek bost axola dizutela adierazten ari zara gaur. Badakit, Absalom bizi eta gu guztiok gaur hil izan bagina, ontzat hartu izango zenuela.#Absalom bizi eta 18,5+. 8Jaiki zaitez, irten eta gogoberotu zeure gudariak. Hara, Jaunarengatik zin degizut: ateratzen ez bazara, ez da inor ere geldituko zurekin gaur gauean; orduan, zeure bizitza osoan ikusi izan dituzunak baino gorriagoak ikusi beharko dituzu.
9Jaiki zen, bada, erregea eta ate ondoan jarri zen. Jakinarazi zioten jende guztiari erregea ate ondoan jarria zegoela, eta denak erregearen aitzinera etorri ziren.
David Jerusalemera itzularazi nahi
Israeldarrak nor bere etxolara ihesi joanak ziren.
10Israelgo leinu orotan jendea eztabaidan ari zen, esanez: «Erregeak libratu gintuen geure etsaien menpetik, baita filistearren eskuetatik salbatu ere. Absalom dela eta, ordea, ihes egin behar izan du lurralde honetatik.#filistearren eskuetatik salbatu 3,18; 5,17-25; 21,15-22. Absalom dela eta 15,10. 11Guk errege gantzutu genuen Absalom hura hila da guduan. Zergatik ez duzue zerbait egiten, David erregea berriro etorrarazteko?»
12Davidek Tzadok eta Abiatar apaizak bidali zituen, esanez:
—Mintza zakizkiete honela Judako herri-arduradunei: «Zuek izan behar al duzue azkenak erregea bere jauregira etorrarazten? 13Anaiak zaituztet, neure odolekoak. Azkenak izan behar al duzue erregea etorrarazten?» 14Amasari, berriz, esan: «Ez al zaitut neure odolekoa? Zigor nazala Jainkoak gogor, baldin eta gudalburu egiten ez bazaitut betiko, Joaben ordez!»
15Honela bereganatu zituen Judako gizon ororen bihotzak batean, eta eskari hau bidali zioten erregeari: «Itzul zakizkigu, zeure zerbitzari guztiekin». 16Erregea, beraz, itzuli zen eta Jordaneraino heldu. Judakoak Gilgaleraino#19,16 Gilgal: Hirixka batek baino gehiagok zuen izen hori; hemen aipatua, segur aski, Jeriko ondokoa da (ik. Jos 3—4 kap.ak). etorri ziren erregearen bila, Jordan igarotzean lagun egiteko.
Davidek Ximeiri barkatu
17Geraren seme Ximei ere, Bahurimgo benjamindar hura, lehiatu zen Judako gizonekin batera Daviden bila jaisten;#Ximei 16,5. 18berekin zituen mila gizon benjamindar eta Tziba, Saulen etxeko morroia, ere bai, beronen hamabost seme eta hogei zerbitzariekin. Hauek Jordan igaro zuten erregearen bila,#Tziba 9; 16,1-4. 19erregearen etxekoak zekartzan txanela abiatzeko zegoen unean#19,19 txanela abiatzeko… unean: Hebreerazko testuan 18. tx.aren bukaera eta 19. honen hasiera ilunak dira.. Beren laguntza eskaini nahi zioten erregeari. Hau Jordan igarotzeko zegoenean, Geraren seme Ximei aurrean ahuspeztu zitzaion, 20eta honela mintzatu:
—Ene jauna, ez izan kontuan nire okerra; ez oroitu, ene errege jauna, Jerusalemdik atera zinen egun hartan nik, zure morroi honek, esan nizunaz. Ez hartu gogoan, ene errege jauna.#nire okerra Sal 32,2. 21Aitortzen dizut oker jokatu nuela; baina hara, Joseren ondorengo#19,21 Joseren ondorengoak: Iparraldeko israeldarrak aipatzen dira esaera horretan. guztietatik neu izan nauzu lehena ene errege jaun horren bila etortzen.#Aitortzen dizut oker egin nuela 12,13+.
22Tzeruiaren seme Abixaik esan zuen:
—Ez al du heriotza merezi Ximeik, Jaunaren gantzutuari bota zion madarikazioagatik?
23Davidek, ordea:
—Hau ez da zuen arazoa, Tzeruiaren semeok! Zergatik ari zatzaizkidate oztopoak jartzen? Badakit orain Israelgo erregea naizela; beraz, gaur ez da inor hilko Israelen.#gaur ez da inor hilko 1 Sm 11,13+. Ik. 1 Erg 2,46.
24Orduan, esan zion Ximeiri:
—Ez zara hilko, ez!
Eta zin egin zion.#zin egin zion 1 Erg 2,8.
David eta Mefi-Boxet adiskidetu
25Saulen seme Mefi-Boxet ere atera zitzaion erregeari bidera. Oinak garbitu gabe, bizarra txukundu gabe eta jantziak ere garbitu gabe egon zen Mefi-Boxet erregeak alde egin zuen egunetik bizirik eta onik itzuli zen arte.#Mefi-Boxet 9,1-6+. 26Jerusalemera erregeagana etorri zenean, esan zion Davidek:
—Nolaz ez zinen nirekin etorri, Mefi-Boxet?
27Honek erantzun:
—Ene errege jauna, engainatu egin ninduen morroiak. Nik, zure zerbitzari honek, astoa txalmatzeko agindu nion, gainean jarri eta erregearekin joateko, herrena naiz eta.#herrena 4,4.
28«Hark, ordea, gezurrez salatu#19,28 gezurrez salatu: Ik. 16,1-4. ninduen zure aurrean, ene errege jauna. Hala ere, Jainkoaren aingerua bezalakoa zarenez, egin egoki iruditzen zaizuna.#aingerua bezalakoa 1 Sm 29,9+. 29Gure aitaren senitartean denok merezi genuen heriotza zure eskutik, ene errege jauna. Baina zeure mahaian jarri ninduzun, zeure zerbitzari hau. Ba ote dut oraindik eskubiderik erregeari zerbait eskatzeko?»#zeure mahaian 9,10.13.
30Erregeak esan zion:
—Zertarako honenbeste berriketa? Agindua dut lurrak Tziba#19,30 Tziba: Ik. 9,9-10. eta bion artean banatzeko.#banatzeko Ik. 16,4.
31Mefi-Boxetek ihardetsi zion:
—Har ditzala denak beretzat. Aski dut zu etxera bizirik eta onik etorri izana, ene errege jauna.
Davidek Bartzilai sariztatu
32Bartzilai galaadtarra ere jaitsi zen Rogelimdik, Jordan ibaia erregearekin igaro eta ibai ertzean agur egiteko.#Bartzilai 17,27+. 33Bartzilai oso zaharra zen, bazituen laurogei urte. Erregea Mahanaimen izan zen bitartean, hark hornitu zuen janariz, gizon oso handikia baitzen. 34Erregeak esan zion Bartzilairi:
—Zatoz nirekin Jerusalemera; behar duzun guztia izango duzu nire ondoan.
35Bartzilaik, aldiz, erregeari:
—Beste zenbat urtez biziko naiz, bada, erregearekin Jerusalemera joan behar izateko? 36Baditut, dagoeneko, laurogei urte. Uste al duzu badudala ahalmenik ona eta txarra bereizteko? Edota janari-edariez gozatzeko? Edota kantariei entzuteko? Zuretzat oztopo baizik ez nintzateke izango, ene errege jauna.#oztopo 15,33. 37Jordan igarotzen lagundu besterik ez dizut egingo; horregatik eman behar al didazu halako saria? 38Otoi, uztazu itzultzen, neure herrian neure aita-amen hilobi ondoan hil nadin. Baina hona hemen Kimham zure morroia: doala bera zurekin, ene errege jaun horrekin; egiozu egokien iruditzen zaizuna.#Kimham 1 Erg 2,7.
39Erregeak esan zion:
—Betor, bada, nirekin Kimham, eta zuri egokien iruditzen zaizuna eginen diot. Eskatzen didazun guztia emango dizut.
40Igaro zuten denek Jordan ibaia. Erregeak, igaro zuenean, Bartzilai besarkatu zuen eta bedeinkatu. Hau bere herrira itzuli zen.#besarkatu 14,33+. 41Erregea, berriz, Gilgalerantz joan zen, Kimham berekin zeramalarik. Juda herri osoa eta Israel erdia ere erregearekin batera zihoan.
Iparraldekoak eta hegoaldekoak eztabaidan
42Israeldarrek erregeagana hurbildu eta galdetu zioten:
—Zergatik hartu zaituzte berentzat bakarrik Judako gure senideek, zuri, zure etxekoei eta zeurekin dituzun guztiei Jordan igarotzen laguntzerakoan?
43Judakoek erantzun zieten Israelgoei:
—Geurea dugu erregea. Zergatik haserretzen zarete horregatik? Erregearen bizkar jan ote dugu, bada? Edota, hartu ote dugu inolako ordainik?
44Israeldarrek, berriz, erantzun zieten Judakoei:
—Zuek baino hamar aldiz#19,44 hamar aldiz: Iparraldeko leinuak, Israelgoak alegia, hamar ziren; hegoaldekoa, Judakoa alegia, bakarra. eskubide handiagoa dugu erregea eta David bera ere gurea izateko. Zergatik gutxiesten gaituzue? Ez al dugu lehenengo guk erabaki erregea itzularaztea?
Baina Judakoen erantzuna latzagoa izan zen Israelgoena baino.

Currently Selected:

2 SAMUEL 19: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy