YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 9

9
Davidek Mefi-Boxet ongi hartu
1Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik».#Gelditzen ote da… Saulen senitartekoren bat? 1 Sm 20,15-16.42. Ik. 2 Sm 21,1-14.
2Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion:
—Tziba al haiz?
Hark erantzun:
—Hala naiz, zu zerbitzatzeko.#Tziba 16,1-4; 19,25-31.
3Erregeak, orduan:
—Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala#9,3 Jainkoak nahi bezala: H.h., Jaunaren errukia agertuz. Jonatani eman zion hitzaz oroitzen da David, eta Jonatanen ondorengoengan bete nahi du hitz hori..
Tzibak erregeari:
—Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.#seme elbarria 4,4.
4Erregeak galdetu zion:
—Non da?
Tzibak erregeari:
—Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren#9,4 Lo-Debar: Jordan ibaiaz ekialdera eta Genesaret itsasoaz hegoaldera 12 km ingurura zegoen hiria..
5Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek.
6Mefi-Boxet#9,6 Mefi-Boxet: Pertsonaia honi Mefi-Baal edota Meri-Baal ere deitu ohi zaio., Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion:
—Mefi-Boxet!
Hark erantzun:
—Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.
7Davidek esan zion:
—Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.
8Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:
—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?
9Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:
—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat. 10Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen#9,10 etxekoen: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Semearen dio. janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti.
Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi.
11Honela erantzun zion Tzibak erregeari:
—Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek.
Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian#9,11 zuk agindu guztia… Mefi-Boxetek… erregearen mahaian: Honela ere itzul daiteke: errege jaunak agindu didan guztia eginen dut, baina Mefi-Boxet neure mahaikide dut, Saulen ondorengoetakoa denez. jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala. 12Mefi-Boxetek seme txiki bat zuen; Mika zeritzan. Tzibarenean bizi ziren guztiak Mefi-Boxeten zerbitzurako zeuden. 13Mefi-Boxet Jerusalemen bizi zen, eta erregearen mahaian jan ohi zuen beti. Bi oinak elbarri zituen.

Currently Selected:

2 SAMUEL 9: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in