2 KORINTOARREI 13
13
AMAIERA (13,1-13)
Azken oharrak
1Oraingo honekin hirugarren aldia#13,1 hirugarren aldia: Paulok Korintora bere lehen ikustaldia, bertan eliz elkartea eraikitzera joan zenean egin zuen. Beste biak aipatzen dira tx. hauetan. da zuengana noana. Auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabakiko da.#hirugarren aldiz Korintora 12,14. Auzi oro… Dt 19,15 (Mt 18,16; 1 Tm 5,19). 2Neure bigarren ikustaldian esan nizuena bera esaten diet orain, urruti nagoela, bekatari zaharrei eta beste guztiei: joango naizenean, ez naizela bai-bainaka ibiliko.#urrutitik nahiz hurbiletik jokaera bera 10,11+. 3Kristo nire ahoz mintzo ote den egiaztatu nahian zabiltzatenok, hori izango duzue froga. Kristo, izan ere, ez da ahula zuekin; indartsu agertzen da zuen artean. 4Egia da ahul bezala gurutziltzatu zutela; baina orain bizirik dago Jainkoaren ahalmenaz. Ni ere haren ahulezian partaide naiz, baina berarekin batera bizi naiz, eta Jainkoaren ahalmenaz jokatuko dut zuekin.#Kristo gurutziltzatua Flp 2,7-8.
5Aztertu zeuen barrua#13,5 Aztertu zeuen barrua: Aztergaia Jesusenganako korintoarren fede-atxikimendua egiazkoa den ala ez da. Paulok ez du bere izen ona bilatzen, korintoarren ona baizik. ea sinesmenean zaudeten, aztertu serioski. Ez al zarete ohartzen Jesu Kristo zuengan bizi dela? Orduan, eskas atera duzue azterketan.#Aztertu barrua 1 Ko 11,28; Ga 6,4. 6Aitortuko al duzue behintzat nik ez dudala eskas atera! 7Jainkoari hauxe eskatzen diot: ez dezazuela inolako okerrik egin; niri ez dit axola ni zuzen nengoen ala ez frogatzea, zuek ongi egitea baizik, nahiz eta ni toki txarrean gelditu. 8Izan ere, ezertarako ahalmenik badut, egiaren alde ari izateko da, ez egiaren aurka. 9Zuek indartsu izanez gero, ni pozik nago, ahula izan arren. Hau da Jainkoari eskatzen diodana: zuek bete-beteko izatea.#Paulo ahula 11,30+; 12,9-10. 10Horregatik, zuengandik urruti nagoelarik idazten dizuet, gero, zuekin egongo naizenean, zorrotz ari izan beharrik izan ez dezadan, zuek fedean hazarazteko, eta ez hondatzeko, Jaunak eman didan aginpidearekin.#hazarazteko agintea 10,8; Jr 1,10.
Azken agurra
11Azkenik, senideok, poz zaitezte, saiatu bete-beteak izaten eta izan adore. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz eta bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da.#poz zaitezte Flp 3,1; 4,4. bakearen Jainkoa Erm 15,33+.
12Agur ezazue elkar besarkada#13,12 besarkada: H.h., musu; ik. Erm 16,16 oh. santuaz. Fededun guztiek agurtzen zaituztete.#besarkada santua Erm 16,16+.
13Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Jainkoaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan bitez zuekin guztiokin.
Currently Selected:
2 KORINTOARREI 13: EAB
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: