YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 14

14
Jonatanek filistear talde bati eraso
1Behin batean, Saulen seme Jonatanek esan zion bere ezkutariari:
—Zatoz, goazen hemendik beste aldera, filistearren gudari-tokiraino.
Aitari, ordea, ez zion deus ere jakinarazi. 2Saul Migrongo granadondoaren azpian zegoen, Gibeako mugetan, seiehunen bat gizon berekin zituela. 3Ahituben seme Ahiasek zeraman efod delakoa. Aipatutako Ahitub hori Ikaboden anaia zen, Pinhasen semea; Pinhas, berriz, Xilon#14,3 efod delakoa: Jainkoari galdegiteko gauzak sakela batean zeramatzan apaiz-jantzia (ik. 2,28 oh.). Ikabod: Ik. 4,20-22. Eli: 1—4 kap.etan agertu den pertsonaia bera da. Xilo: Ik. 1,3 eta oh. Jaunaren apaiz izaniko Eliren semea. Jendea ez zen ohartu Jonatan alde egina zenik.#Ikabod 4,21.
4Filistearren gudari-tokira igotzeko Jonatanek ibili behar zuen mendatearen alde banatan bi haitz zorrotz zeuden; Bozetz zuen batek izena, Sene besteak; 5bata iparraldean zegoen, Mikmasen aurrean; bestea hegoaldean, Gebaren aurrean.
6Jonatanek diotso bere ezkutariari:
—Zatoz, goazen jentil arrotz#14,6 jentil arrotz: H.h., erdaingabe. Erdainkuntza edo zirkuntzisioa egiazko Jainkoaren herriko izatearen ezaugarri zen. horien gudari-tokiraino. Behar bada, lagunduko digu Jaunak, ez baitu eragozpenik jende askorekin nahiz gutxirekin garaipena emateko.#askorekin nahiz gutxirekin 17,47; Ep 7,2-7.
7Ezkutariak erantzun zion:
—Egizu nahi duzuna. Aurrera! Zeurekin nauzu, nahi duzunerako.
8Jonatanek gehitu zuen:
—Goazen, bada, jentil arrotz#14,8 jentil arrotz: Ik. 14,6 oh. horiengana. Ikus gaitzatela. 9Eta «Geldi, gu zuengana joan arte!» esaten badigute, geure tokian geldituko gara, beraiengana igo gabe. 10Aldiz, «Igo guregana!» esaten badigute, igo eginen gara, Jaunak eskura emango baitizkigu. Horixe izanen dugu seinale.
11Agertu ziren, bada, biak filistearren gudari-toki aurrean, eta filistearrek honela zioten: «Hara, ateratzen ari dituk hebrearrak gorderik zeuden zuloetatik».#gorderik 13,6+. 12Gero, honela mintzatu zitzaizkien gudari-tokiko gizonak Jonatani eta ezkutariari:
—Igo guregana; gauzatxo bat erakutsiko dizuegu.
Jonatanek esan zion ezkutariari:
—Igo nire atzetik. Israelen esku utzi ditu horiek Jaunak.
13Igo zen, beraz, Jonatan katamarrean, esku-oinez lagundurik, ezkutaria ondoren zuela. Jonatanek jo eta bota egiten zituen filistearrak, eta, atzetik, ezkutariak akabatzen zituen. 14Jonatanek eta ezkutariak egin zuten lehenbiziko triskantza honetan ia hogei gizon galdu ziren tarte txikian#14,14 tarte txikian: Hebreerazko testua ulergaitza da; h.h. goldearen ildo-bide erdian..
15Izua nagusitu zen kanpalekuan eta zelaian, jende guztiarengan. Gudari-tokikoak eta erasotzaileak ere ikaratu egin ziren. Lurralde osoa dardaratu zen; beldur ikaragarria#14,15 ikaragarria: Honela ere itzul daiteke: Jainkoak emaniko beldurra. sartu zitzaien.#Lurralde osoa dardaratu 4,5+.
Filistearrak ihesi
16Benjamingo Gibean zeuden Saulen zelatariak, eta jendea harat-honat sakabanatzen ari zela ikusi zuten. 17Orduan, Saulek esan zien berekin zituenei:
—Begiratu eta ikusi nor joan den gure artetik.
Begiratu zuten, bada, eta Jonatan eta ezkutaria falta ziren.
18Saulek diotso Ahias apaizari:
—Ekarri Jainkoaren kutxa!
Berekin zuten, izan ere, israeldarrek egun hartan Jainkoaren kutxa. 19Saul apaizarekin hizketan ari zen bitarte hartan, ordea, gero eta handiagoa bihurtu zen zalaparta filistearren kanpalekuan. Saulek esan zion apaizari:
—Uztazu!
20Bildu ziren Saul eta berarekin ziren gizonak, eta guda-zelairaino heldu ziren. Etsaiak elkar joka ari ziren ezpataz. Hura zen nahasmendua!#elkar joka Ep 7,22; Ez 38,21. 21Lehendik filistearren zerbitzura egon eta berauen zelaira igotako hebrearrak#14,21 hebrearrak: Ik. 4,6 oh. israeldarrengana igaro ziren, Saul eta Jonatanen aldera. 22Efraimgo mendialdean gorderik zeuden israeldar guztiak ere, filistearrak ihesi zihoazela ohartzean, beretarrengana bildu ziren, filistearren ondoren erasoka joateko.#gorderik zeuden israeldar guztiak 13,6+. 23Bet-Abeneraino zabaldu zen gatazka. Egun hartan Israeli eman zion Jaunak garaipena.
Herriak Jonatan salbatu
24Larri zeuden egun hartan israeldarrak, Saulek honelako zin-hitzez mehatxatu baitzuen jendea: «Madarikatua ilunabarra baino lehen, neure etsaiez mendeka nadin arte, zerbait jan dezana#14,24 Baraualdi honekin Jainkoaren babesa eta garaipena iritsi nahi zituzten.!» Hala, inork ez zuen deus ere jan.#Madarikatua 26,19; Dt 27,15-26; Jos 6,26; Jr 11,3; 17,5; 20,15. 25Lurrean eztia barreiatua zegoen oihan batera heldu zen gizatalde osoa. 26Baso hartara sartzean, ikusi zuten eztia zeriola; baina ez zuen inork ere eskua ahora eraman, zin-hitzaren beldurrez. 27Jonatanek, ordea, ez zuen entzun bere aitak jendeari ezarritako zin-hitza. Luzatu zuen, beraz, eskuan zeraman makila-muturra eta, eztitan sarturik, ahora eraman zuen. Bat-batean begiak argitu zitzaizkion.#Jonatanek ez zuen entzun 14,17. 28Orduan, gizonetariko batek esan zion:
—Zuen aitak zin-hitzez behartu gaitu: «Madarikatua gaur zerbait jan dezana». Eta hori, akituak gaudelarik.
29Jonatanek erantzun:
—Hondamena ekarri dio herri osoari gure aitak! Ikusi nola argitu zaizkidan begiak ezti pittin bat jan dudalako. 30Etsaiei kendu dizkiegun harrapakinetatik jendeak jan izan balu, askoz ere triskantza handiagoa egingo geniekeen filistearrei!
31Egun hartan Mikmasetik Aialoneraino#14,31 Aialon: Mikmasetik mendebaldera 25 km ingurura zegoen herria. eraso zieten filistearrei. Gizataldea, zeharo nekaturik, 32harrapakinetara oldartu zen; hartutako ardi, idi eta zekorrak, lurrean lepoa moztu eta odolarekin#14,32 odolarekin jan: Gosea asetzeko edota, beharbada, israeldarren erlijioaren kontra zegoen otordu magikoren bat egiteko. Odolustu gabe itzuli ohi du zenbaitek. Odola jateari buruzko debekuaz, ik. Has 9,4 eta Lb 17,10-11. jan zituzten.#odolarekin Lb 19,26; Ez 33,25. 33Batek esan zion Sauli:
—Bekatuan ari da jendea Jaunaren kontra: odol eta guzti ari dira jaten.
Saulek, orduan:
—Traidore alenak! Ekar iezadazue berehala harri handi bat.
34Gero, agindu zuen:
—Sakabana zaitezte jende artera; esaiezue, ekar diezadala nork bere idia edota ardia; hil itzazue hemen eta jan orduan. Horrela, ez duzue Jaunaren kontra bekaturik egingo odol eta guzti janez.
Ekarri zuten, bada, gau hartan guztiek nork bere esku zuen idia eta bertan hil. 35Saulek aldarea#14,35 aldarea: Aldare hau 33. tx.ean agertu den harria zatekeen. egin zion Jaunari. Hauxe izan zen Jaunari egin zion lehenbiziko aldarea.#aldarea egin zion 7,17; Has 8,20; 12,7-8; Ep 6,24; 2 Sm 24,18-25. 36Ondoren, honela mintzatu zen Saul:
—Jaitsi gaitezen gauez filistearren ondoren erasoka eta desegin ditzagun eguna argitu arte. Ez utzi bat ere bizirik.
Jendeak erantzun zion:
—Egizu egokien iruditzen zaizuna.
Apaizak, aldiz, esan zuen:
—Jo dezagun lehenik Jainkoarengana.
37Saulek kontsulta egin zion Jaunari:
—Erasoko al diet filistearrei? Israeldarron esku utziko al dituzu?
Baina Jainkoak ez zion deus ere erantzun egun hartan.#Jainkoak ez zion erantzun 28,6. 38Saulek, orduan:
—Zatozte hona buruzagi guztiak. Azter ezazue zertan egin dugun gaur bekatu.#zertan egin den bekatu Jos 7,11-18. 39Ala Jauna, Israelen Salbatzailea! Egin duenak, nire seme Jonatan bera bada ere, erremediorik gabe hil beharko du.
Inork ere ez zion erantzun. 40Orduan, Saulek esan zien israeldar guztiei:
—Jar zaitezte zuek alde batean; nire seme Jonatan eta biok bestean jarriko gara.
Jendeak ihardetsi zion:
—Egizu egokien iruditzen zaizuna.
41Saulek, orduan, esan zion Jaunari:
—Israelen Jainko, ager iezaguzu egia osoa#14,41 egia osoa: Hebreerazko testua ulergaitza da. Grekozko antzinako itzulpenak hau dio: Israelen Jainko, zergatik ez didazu erantzun gaur? Jauna, erantzun iezadazu zotz egite honen bidez: errua nirea nahiz Jonatanena baldin bada, erantzun Urim-en bidez; eta errua gudariena baldin bada, erantzun Tumim-en bidez. Urim eta Tumim hauei buruz, ik. Ir 28,30 oh..
Zotz egin eta Jonatan eta Saul izendatu zituen Jainkoak; herria, aldiz, libre atera zen. 42Saulek, orduan:
—Egin zotz, ni eta nire seme Jonatanen artean.
Eta Jonatan atera zen errudun. 43Saulek diotso Jonatani:
—Esadazu zer egin duzun!
Jonatanek erantzun:
—Eskuan neraman makila-muturrean ezti pittin bat hartu nuen eta jan. Prest nago hiltzeko!#diotso Jos 7,19.
44Saulek semeari:
—Zigor nazala Jaunak gogor, hilarazten ez bazaitut, Jonatan.
45Herriak, ordea, esan zion Sauli:
—Hil beharra duela Jonatanek, Israeli halako garaipena ekarri ondoren? Inola ere ez! Ala Jauna! Buruko ile bat ere ez zaio eroriko lurrera. Jainkoaren laguntzaz egin du gaur egin duena.
Honela libratu zuen herriak Jonatan heriotzatik.#ile bat ere ez 2 Sm 14,11; 1 Erg 1,52; Lk 21,18; Eg 27,34. 46Saul, berriz, filistearrei eraso gabe itzuli zen, eta filistearrek beren lurralderantz jo zuten.
Saulen erregealdiaz laburpena
47Saul, Israelgo erregetza harturik, inguruetako etsai ororen kontra borrokatu zen: moabdar, amondar eta edomdarren kontra, Tzobako erregeen eta filistearren kontra. Nora jo#14,47 filistearren: Palestinako hego-mendebaldean bizi ziren, Mediterraneo itsasertzean; hemen aipatzen diren beste jendeak Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren. Nora jo: Hebreerazko testua iluna., han nagusitzen zen. 48Adoretsu jokatuz, menderatu zituen amalektarrak#14,48 amalektarrak: Israeldarren etsai zen herri hau Palestina hegoaldean bizi zen (ik. Ir 17,8-16). ere, Israel bere zapaltzaileengandik askatuz.
49Hiru seme izan zituen Saulek: Jonatan, Ixbi eta Malki-Xua; baita bi alaba ere: Merab zaharrena eta Mikal gazteena.#Mikal 18,17-20; 19,11-17. 50Saulen emaztea Ahinoam zen, Ahimaatzen alaba. Gudarostearen buruzagia Abner, Saulen osaba Ner-en semea; 51izan ere, Saulen aita Kix eta Abnerren aita Ner, biak Abielen seme ziren.
52Saulen erregealdi osoan zehar izan ziren borroka gogorrak filistearren aurka. Saulek, gizon bulartsurik eta gudurako egokirik ikusten zuenean, berekin eraman ohi zuen.#ikusten zuenean 10,26.

Currently Selected:

1 SAMUEL 14: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy