YouVersion Logo
Search Icon

1 PEDRO 1

1
Agurra
1Nik, Pedrok, Jesu Kristoren apostolu honek, Ponto#Ponto Eg 2,9; 18,2. Galazia Eg 16,6+. Kapadozia Eg 2,9. Asia Eg 19,10. Bitinia Eg 16,7., Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi#1,1 Asia: Ik. Eg 16,6-7 oh. Tx. honetako beste izen geografikoak ere beste hainbat erromatar probintziari dagozkio. atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi: Hitz hauek Palestinatik kanpo, beren aberritik kanpo, bizi ziren juduak aipatzeko erabiltzen ziren. Hemen, jentil-herrietan bizi diren kristauei aplikatzen zaizkie (ik. St 1,1 oh.). idazten dizuet. 2Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera#aurrez erabakita zuenaren arabera Erm 8,29. aukeratu 2,4.9; 5,13. Espirituaren bidez sagaratu 2 Ts 2,13. Jesu Kristoren odolaz garbituak Ir 24,5-8; Heb 12,24. Grazia eta bakea oparo 2 P 1,2; Ju 2. aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko#1,2 beronen odolaz garbituak izateko: H.h., beronen odolaz zipriztinduak izateko. Hitzok I.Z.eko sakrifizio-errituen hiztegitik hartuak daude (ik. Ir 24,3-8).. Grazia eta bakea oparo zuei!
Esker ona Kristorengandiko salbamenagatik
3Bedeinkatua Jainkoa#Bedeinkatua Jainkoa 2 Ko 1,3; Ef 1,3. bizi berrira birsortu 1,23; 1 Jn 2,29; 3,9., Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiak eraginda, bizi berrira birsortu gaitu, Jesu Kristo hildakoen artetik piztuz. Horrela, itxaropen bizia daukagu orain, 4Jainkoak guretzat zeruan prestaturik duen ondarea #zeruan prestaturik duen ondarea Kol 1,12; 3,3-4. jasotzeko itxaropena. Ondare hori ez daiteke hondatu, ez zikindu, ez zimeldu. Zuentzat ere prestatua du Jainkoak. 5Honek #Jainkoak bere ahalmenaz zaintzen salbamena iristeko Jn 10,28; Ef 1,19-20. bere ahalmenaz zaintzen zaituzte, azken garaian agertuko den salbamena irits dezazuen fedeari esker.
Fededunen poza
6Horregatik, pozik#pozik nahiz probaldiak izan Jn 16,20; St 1,2-3. zaudete, nahiz eta oraindik alditxo batez zenbait probaldi sufritu behar izan. 7Horrela, zuen fedeak bere jatortasuna#fedeak bere jatortasuna erakutsi urreak bezala Sal 66,10; Jb 23,10; Es 17,3; St 1,3. gorespena, ospea eta ohorea Ef 1,6.12.16. Jesu Kristo agertuko denean 1,13; 4,13. erakutsiko du, galkorra izan arren sutan garbitzen den urreak bezala; eta urrea baino askoz baliotsuago den zuen fedeak gorespena, ospea eta ohorea iritsiko ditu Jesu Kristo agertuko denean.
8Maite duzue Jesu Kristo, gaurdaino ikusi ez duzuen arren#gaurdaino ikusi ez duzuen arren Jn 20,29; 2 Ko 5,7; 1 Jn 4,20.. Eta, ikusi gabe berarengan sinetsiz, esanezin ahalako pozez, poz distiratsuz, beteak zaudete jadanik, 9zeuen fedearen helburua, zeuen salbamena, iristen duzuelako.
Salbamena profetek iragarri
10Profetek, Jainkoak zuentzat prestaturiko dohaina iragarri zutenean, salbamen hau zuten gogoan eta berau aztertzen saiatu ziren. 11Berekin zuten Kristoren Espirituak aldez aurretik adierazten zizkien Mesiasen sufrimenduak eta ondorengo aintza#Mesiasen sufrimenduak eta ondorengo aintza aldez aurretik adieraziak Is 52,13—53,12; Sal 22; Lk 24,26., eta beraiek hori guztia noiz eta nola gertatuko zen aztertu zuten. 12Jainkoak agertu zien, egiten zuten profezi lana ez zutela berentzat egiten, zuentzat baizik. Eta haiek adierazia, zerutik bidalitako Espiritu Santuaren eraginez berri ona hots egiten#berri ona Espiritu Santuaren eraginez hots egin Eg 1,8; 1 Ko 2,4; Ef 3,10; 1 Ts 1,5. dizuetenek iragartzen dizuete orain. Aingeruak berak ere gauza horiek ikusteko irrikaz daude.
Santu izateko deia
13Horregatik, prestatu zeuen gogoa zerbitzurako#1,13 prestatu zeuen gogoa zerbitzurako: H.h., zeuen gogoaren gerriak loturik. Erne eta zerbitzurako prest dagoenaren jarrera adierazteko irudia. eta bizi neurritasunez. Jar ezazue zeuen itxaropen osoa Jesu Kristoren agerpenak ekarriko dizuen dohainean. 14Esaneko seme-alabei #Esaneko seme-alabak 1,2.22. lehengo grina txarrei ez jarraitu Erm 6,19; 12,2; Ef 2,3; 4,17-18. dagokienez, ez jarraitu ezjakinean bizi zineten garaiko grina txarrei. 15Aitzitik, dei egin dizuen Jainkoa santu den bezala, izan zuek ere santu zeuen biziera guztian. 16Izan ere, Liburu Santuak dio: Izan santu#Izan santu… Lb 11,44-45; 19,2; 20,7; Mt 5,48; 1 Jn 3,3., ni santua naiz eta.
17Inolako bereizkeriarik gabe, nor bere egintzen arabera epaitzen duenari#bereizkeriarik gabe epaitzen duena Eg 10,34+. nor bere egintzen arabera Is 59,18; Jr 17,10+; Erm 2,6+; Ap 2,23+. «Aita» deitzen Is 64,7; Jr 3,19; Sal 89,27; Mt 6,9; Lk 11,2. «Aita» deitzen diozuenez gero, joka begirunez munduko erbestealdian bizi zareten bitartean. 18Gogoratu zeuen aurrekoengandik hartutako biziera zentzugabetik askatuak izan zaretela; eta askatuak#askatuak Dt 7,8; 15,15; Is 41,14+; Sal 130,8; Erm 3,24; 1 Ko 1,30; Ef 1,7; Kol 1,14., ez gauza ustelkorrez, urrez nahiz zilarrez, 19baizik eta bildots garbi#bildots garbi eta akats gabe Ir 12,5. Kristoren odol baliotsuaz 1,2; Eg 20,28; Heb 9,12. eta akats gabe bezala zuen alde eskaini den Kristoren odol baliotsuaz. 20Kristo mundua mundu izan aurretik#mundua mundu izan aurretik Ef 1,4. zegoen Jainkoaren asmotan, eta azken garai hauetan agertu da zuen onerako. 21Eta zuek beronen bidez sinesten duzue hildakoen artetik piztu eta ospez bete zuen Jainkoarengan; horrela, zuen fedea eta itxaropena Jainkoarengan finkatuak daude.#hildakoen artetik piztu zuen Jainkoarengan sinetsi Erm 1,4; 4,24; 5,1-2; 8,11; 10,9.
Bizi jaioberriei dagokienez
22Orain zuek, egiaren mezuari obedituz#egiaren mezuari obedituz Erm 1,5; 16,26. elkar benetan maitatu Jn 13,34; Erm 12,10., zeuen barruak garbitu dituzue, senide bezala elkar benetan maitatzeko. Maita ezazue, bada, batak bestea bihotzez eta sutsu; 23izan ere, berriro jaio zarete#berriro jaio zarete 1,3; Jn 3,3-7. Jainkoaren hitzetik Jn 1,13; 1 Jn 3,9; 5,1., eta ez hazi hilkorretik, hilezkorretik baizik, bizia den eta betiko dirauen Jainkoaren hitzetik. 24Honelaxe dio Liburu Santuak ere:
Gizaki oro # Gizaki oro… Is 40,6-9. belarraren pareko da,
haren edertasuna
landako lorearena bezalakoa:
ihartzen da belarra, erortzen lorea;
25 Jaunaren hitzak, ordea, betiko dirau.
Hitz hau, berriz, zuei hots egin zaizuen berri ona da.

Currently Selected:

1 PEDRO 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy