YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 6

6
Tenpluaren eraikuntza
(2 Kro 3,1-14)
1Israeldarrak Egiptotik irten eta handik laurehun eta laurogei urtera, Salomonek Israelgo erregetzan lau urte zeramatzala, bigarren hilabetean, Zib hilean, hasi zen Salomon Jaunaren etxea eraikitzen.#Tenpluaren eraikuntza Ik. Esd 3,8-9; 5,1 — 6,15. 2Salomonek Jaunari eraiki zion etxe hura hogeita hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamabost metro gora.#tenpluaren deskripzioa Ik. Ir 26; Ez 40 — 42. 3Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa#6,3 sala handia: Hebreeraz hekal. atalondo: Hebreeraz ulam. hamar metro zabal zen —tenpluaren zabalera bera—, eta bost metro luze tenplu barnerantz. 4Saredun leihoak#6,4 Saredun leihoak: Testu iluna hebreeraz. eginarazi zituen Salomonek tenplurako. 5Tenpluaren inguru guztian, sala handiaren eta santutegiaren hormei atxikia, eraikuntza bat egin zuen, hiru solairukoa. 6Beheko solairua bi metro eta erdi zabal zen, erdikoa hiru metro eta hirugarrena hiru metro eta erdi. Solairu bakoitzean tenpluko horma kanpoaldetik meheagoa zen, maila moduko batzuk eginez, eta maila hauen gainean ezarri zituzten habeak, tenpluko hormak zulatu beharrik gabe.
7Jaunaren etxea eraikitzeko, harrobian bertan landuriko harriak ezarri zituzten; horrela, ez zen mailu, pikatxoi edota burdinazko beste tresna-hotsik entzun tenplua eraikitzean. 8Erdiko solairurako sarrera tenpluaren eskuinaldeko saihetsean zegoen; eskailera biribil batetik igo zitekeen erdiko solairura eta hemendik gorenekora. 9Tenplua eraikitzen bukatu zutenean, sabaia zedrozko habez eta oholez jantzi zuen. 10Tenpluari inguru guztian erantsi zion eraikuntza hartako solairu bakoitzak bi metro eta erdiko altuera zuen; zedrozko habez zeuden tenpluko hormari atxikiak.
11Orduan, honela mintzatu zitzaion Jauna Salomoni: 12«Etxe hau egiten ari zatzaizkit. Hara, nire legeei dagokienez ibiltzen bazara, nire erabakiak bete eta nire aginduak gordetzen badituzu, beraiei dagokienez jokatuz, beteko dizut zuen aita Davidi eman nion hitza. 13Israeldarren artean biziko naiz eta ez dut utziko Israel neure herria».#Israeldarren artean biziko Lb 15,31+.
Jaunaren etxe-barrua
(2 Kro 3,8-14)
14Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzen bukatu zuenean, 15zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino, barne osoa zurez jantziz. Tenpluaren behea zipres-oholez estali zuen. 16Tenpluaren barneneko azken hamar metroak, berriz, zedrozko oholez estali zituen, behetik hasi eta goiko habeetaraino, eta toki hori santutegia#6,16 santutegia: Hebreeraz debir., hots, toki santu-santua, izateko antolatu zuen. 17Santutegi honen aurreko sala handia hogei metro luze zen. 18Tenplu barruko zedrozko oholtza hura fruitu-#6,18 fruitu: Fruitu hauek kolokintidak ziren; jateko ez, baina apaingarritzat erabili ohi ziren. eta lore-sortazko irudiz apaindua zegoen. Dena zedrozkoa zen; ez zen harririk ikusten. 19Tenplu barne-barneko toki hura, santutegia, Jaunaren itun-kutxa ezartzeko antolatu zuen Salomonek.#santutegia Ir 26,33-34. 20Santutegia hamar metro zen luze, hamar metro zabal eta hamar metro gora, eta urre garbiz jantzi zuen Salomonek. Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen.#urrez jantziriko aldarea Ir 30,1-3. 21Jaunaren etxe barnea ere urre garbiz estali zuen Salomonek, santutegia bezala, eta honen aurrean urrezko kateak#6,21 kateak: Santutegirako sarreran omen zegoen oihalari eusteko ziren katea hauek. ipini zituen. 22Etxe oso-osoa jantzi zuen urrez, baita santutegiaren aurrean zegoen aldarea ere.
23Santutegirako olibondo-zurezko hegaldun izaki bi egin zituen, bosna metro luzekoak.#hegaldun izakiak Ir 25,18+. 24Lehenengo hegaldun izakiaren hegoak, zein bata zein bestea, bina metro eta erdi ziren; hego-mutur batetik besteraino bost metro. 25Beste hegaldun izakia ere bost metro zen. Neurri eta tankera bera zuten bi izakiek. 26Izaki biak bosna metro ziren gora. 27Jaunaren etxeko santutegian ezarri zituen Salomonek hegaldun izakiak, hegoak zabalik: bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdi aldeko bi hegalek, berriz, elkar ukitzen zuten tenpluaren erdialdean. 28Hegaldun izaki haiek ere urrez jantzi zituen.
29Nola barruko hala kanpoko hormetan, inguru guztian, hegaldun izaki-irudiak, palmondo eta lore-sorten irudiak zizelkatu zituen.#hegaldun izaki-irudiak Ez 41,18. Ik. Ir 26,31. 30Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.
31Santutegiaren sarrerarako olibondo-zurezko ateak egin zituen. Ateburuak eta ate-zangoek bosna koska#6,31 bosna koska: Itzulpen hau ez da ziurra, hebreerazko testua iluna baita. zituzten. 32Bi ate-orriak olibondo-zurezkoak ziren; haietan ere hegaldun izaki-irudiak, palmondo- eta lore-sorten irudiak zizelkatu zituen, guztiak urrez estaliz. 33Sala handiko sarrerarako ere olibondo-zurezko ate-zangoak egin zituen, baina lau alderdidunak; 34ate-orriak zipres-zurezkoak ziren eta bina ate jiragarri#6,34 jiragarri: Itzulpen hau ere ez da ziurra. zituzten. 35Hauetan ere hegaldun izakiak, palmondoak eta lore-sortak zizelkatu zituen, eta guztiak urrez estali.
36Azkenean, harlanduzko hiru lerroko eta zedrozko habe-lerro bateko horma eraikiz, barneko ataria egin zuen#6,36 Ikerketa arkeologikoek ikusarazi dutenez, horma edo paretak jasotzeko teknika hori, harrizko eta zurezko lerro edo geruzak tartekatzea alegia, oso zabaldua zegoen garai hartan..#ataria Ir 27,9-19; Ez 42,15-20.
37Salomonen erregealdiko laugarren urteko Zib hilean ezarri zituzten Jaunaren etxeko oinarriak, 38eta hamaikagarren urteko Bul hilean, hots, zortzigarren hilabetean bukatu zuten oso-osorik, egitamu guztien arabera. Beraz, zazpi urtetan eraiki zuen tenplua Salomonek.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 6: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy