YouVersion Logo
Search Icon

1 KORINTOARREI 4

4
Apostoluak kristauen zerbitzari
1Beraz, har gaitzatela denek Kristoren zerbitzaritzat eta Jainkoaren asmo ezkutuen#Jainkoaren asmo ezkutuak 15,51; Erm 11,25; Ef 3,3. administratzailetzat. 2Eta administratzaileari eskatzen zaiona leiala izatea da.#administratzaile leiala Lk 12,42. 3Niri dagokidanez, gutxi axola zait zuek edo giza auzitegik epaitua izatea. Neuk ere ez dut epaitzen neure burua. 4Egia da neure kontzientziak ez nauela ezertan salatzen; baina horrek ez du esan nahi neure burua errugabetzat dudanik, Jaunak bainau epaitzen.#Jauna da epaile Erm 14,10; St 4,12. 5Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai. Itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik.#nork Jainkoarengandik bere merezia 3,8.
6Zuengatik esan ditut gauza hauek, Apoloren eta neure adibidea jarriz, guregandik ikas dezazuen idatzirik dagoena baino harantzago ez joaten#4,6 idatzirik dagoena baino harantzago ez joan: Esaldia esaera jakin bat bailitzan azaltzen da testuan, baina zaila da guretzat esanahia atzematea; zenbait autorek uste du kopiatzaileren baten oharra dela, lerro-ertzean ezarria eta gerora testu barruan sartua., eta inor ez dadin batengatik harro besteren bizkar. 7Nork egiten zaitu zu besteak baino gehiago? Zer daukazu hartu ez duzunik? Eta daukazuna hartua baldin baduzu, zergatik harrotzen zara hartua ez bazenu bezala?#dena hartua Erm 12,6.
8Asebeteak omen zaudete, aberastuak; gure beharrik gabe, errege izatera iritsi omen zarete. Nahiago nuke egia balitz errege zaretela, gu ere zuekin batera errege izan gintezen!#Korintoarrak asebeteak omen Ap 3,17.21. 9Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun#4,9 ikuskizun: Erromako zirku-ikuskizunak gogorarazten ditu hitzak; horietan, heriotzara kondenatuek borroka egin behar izaten zuten hareatzan piztien kontra. bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.#heriotzara kondenatuak Erm 8,36; Heb 10,33. 10Gu zoroak omen gara Kristorengatik#Kristorengatik zoroak 3,18.; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Gu ahulak, zuek sendoak; zuek izen handikoak, gu gutxietsiak. 11Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,#apostolua nekepean 2 Ko 7,5; 11,23. 12eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;#eskuz lan egiten Eg 18,3; 20,34; 1 Ts 2,9; 2 Ts 3,8. iraina jaso eta bedeinkatu Sal 109,28; Mt 5,44; Lk 6,28; Eg 7,60; Erm 12,14. 13gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin#4,13 munduko simaurra… guztien hondakin: Gizarteko jende behekoena adierazteko erabili ohi ziren irudiok, eta, batez ere, ezbehar edo zoritxar handiak gertatzean jainkoen haserrea baretzeko opari eskainiak zirenak..#munduko simaur Nk 3,45.
Pauloren oharrak
14Hau idaztean, ez zaituztet lotsarazi nahi, ohartarazi baizik, seme-alaba maiteak zaituztedanez gero. 15Kristau bezala baduzue irakasle franko, ez ordea aitarik asko; kristau bezala nik sortu zintuztedan berri onaren bidez.#Paulo sinesmenean aita Ga 4,19. 16Horregatik, nire antzeko#Pauloren antzeko 11,1; Flp 3,17; 1 Ts 1,6; 2 Ts 3,9. izan zaiteztela eskatzen dizuet. 17Eta horretarako bidaltzen dizuet Timoteo#Timoteo 2 Ko 1,1+., neure seme maite eta kristau zintzoa. Berak gogoratuko dizkizue kristau-bizitzarako nire burubideak, eliz elkarte guztiei han eta hemen irakasten dizkiedan bezala.
18Ni berriro zuengana joango ez naizelakoan, batzuk harropuztu egin dira. 19Joango naiz, ordea, eta laster gainera, Jaunak nahi badu#Jaunak nahi badu Eg 18,21; St 4,15.. Ikusiko dut orduan, egintzetan zenbaterainokoak diren hainbeste hitz egiten duten harroputz horiek. 20Izan ere, Jainkoaren erreinua ez da hitz-kontua, egintza-kontua#Jainkoaren erreinua egintza-kontua 2,4. baizik. 21Zer nahi duzue? Ni zuengana zigorrarekin joatea ala maitasunez eta goxotasunez?

Currently Selected:

1 KORINTOARREI 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy