YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 5

5
Rubenen ondorengoak
1Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez#5,1 Has 35,22an kontatzen dena aipatzen da hemen., lehen-semetzaren eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu. 2Juda izan zen ospetsuena bere anaien artean eta berarengandik sortuko zen errege izango zena; hala ere, lehen-semetzaren eskubidea Joseri eman zioten.
3Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi.#Has 46,9; Ir 6,14; Zen 26,5-6.
4Joelen#5,4 Joel: Ez da aipatzen Rubenen ondorengoen artean; antzinako zenbait itzulpenek Karmiren semetzat jotzen dute. ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei, 5honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal, 6honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek#5,6 Tiglat-Pilneser: 2 Erg 15,29an Tiglat-Pileser deituriko errege asiriarra da. erbesteratua.
7Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias 8eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren#5,8 Xema hau, segur aski, 4. tx.eko Xemaias bera dateke. semea zen; Xema, berriz, Joelena.
Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren.#Jos 13,15-23. 9Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad#5,9 Galaad: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen, rubendarren eskualdeaz iparraldera; baina baliteke antzina hegoalderagoko eskualdeari ere izen hori emana izatea. deritzan lurralde hartan. 10Saulen garaian, agartarren#5,10 agartarrak: Ismaelen ama zen Agarren (Has 16,15) ondorengoak ziren, arabiar jatorrikoak. kontra borroka egin eta menderatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.
Gaden ondorengoak
11Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino#5,11 Baxan lurraldea: Genesaret aintziraren ekialdera eta Galaaden iparraldera dagoen lurraldea da. Salka: Aintziraz ekialdera 100 km ingurura zegoen hiria.. 12Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen. 13Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber. 14Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena. 15Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek. 16Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo#5,16 Xaron: Ez da Palestinaren mendebaldera, Karmel mendiaren hegoaldera, dagoen lautada, Jordan ibaiaz ekialdeko lurralde bat baizik. larreen azken mugetaraino.
17Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen#5,17 Jeroboam: Jeroboam II.a da, K.a. 787tik 747ra Israelgo errege izana. garaian sartu zituzten erroldan.
Ekialdeko leinuen gudarostea
18Ruben eta Gaden leinuek eta Manasesen leinu erdiak berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak, guduan trebatuak eta borrokara ateratzeko gai. 19Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben#5,19 Jatur, Nafix, Nodab: Arabiar leinu batzuen izenak. kontra ere borrokatu ziren. 20Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menderatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak. 21Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso. 22Gizon asko erori zen hilik, Jainkoa izan baitzuten israeldarrek guduan gidari. Eta haien lurraldean gelditu ziren bizitzen erbestealdia arte#5,22 erbestealdia arte: Hau da, asiriarrek K.a. 733. urte inguruan eskualde hura hartu zuten arte..
Manasesen ekialdeko leinu erdia
23Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir#5,23 Baal-Hermon eta Senir: Hermon mendiko toki jakinak dira (ik. Dt 3,9). eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren.#Zen 32,39. 24Hona hemen haien senitarteburuen izenak: Efer, Ixei, Eliel, Azriel, Jeremias, Hodabias eta Jahdiel; gizon adoretsu eta ospetsuak, eta denak senitarteburu. 25Baina desleial izan ziren beren arbasoen Jainkoarekiko, eta beraiek sartu ahala Jainkoak hondatu zituen herrien sasijainkoak gurtu zituzten. 26Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tiglat-Pileser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera#5,26 Pul eta Tiglat-Pileser: K.a. 747 eta 727 bitartean Asiriako errege izanaren bi izenak dira (ik. 5,6 oh.). Tx. honetan aipatzen den erbesteratzea 721ean Salmanasar eta Sargon errege asiriarrek Samaria hartzean egina da (2 Erg 15,19-20.29), eta ez Tiglat-Pilneserrek 733an Jordanez ekialdeko jendeari egina (ik. 2 Erg 17,3-6 eta oh.). eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.
Lebiren ondorengoak: apaiz nagusiak
(Zen 26,59-60)
27Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari.#Has 46,11; Ir 6,16. 28Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel.#Ir 6,18. 29Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar.#Ir 6,20.23. 30Eleazarrek Pinhas sortu zuen; Pinhasek Abixua;#Ir 6,25. 31Abixuak Buki; Bukik Uzi; 32Uzik Zerahias; Zerahiasek Meraiot; 33Meraiotek Amarias; Amariasek Ahitub; 34Ahitubek Tzadok; Tzadokek Ahimaatz; 35Ahimaatzek Azarias; Azariasek Johanan; 36Johananek Azarias. Hau, Salomonek Jerusalemen eraiki zuen tenpluan apaiz izan zen. 37Azariasek Amarias sortu zuen; Amariasek Ahitub; 38Ahitubek Tzadok; Tzadokek Xalum; 39Xalumek Hilkias; Hilkiasek Azarias; 40Azariasek Seraias; Seraiasek Jotzadak; 41Jotzadak hau ere eraman egin zuten, Nabukodonosor erregeak, Jainkoaren eraginez, Juda eta Jerusalemgo jendea erbesteratu zuenean.#Nabukodonosor 2 Erg 25+.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy