YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 26

26
Lebitar atezainen zerrenda
1Atezain-taldeak ere antolatu zituzten. Koreren ondorengoen artean: Mexelemias, Koreren semea, Asafen senitartekoa. 2Mexelemiasen semeak: lehenengoa Zakarias, bigarrena Jediel, hirugarrena Zebadias, laugarrena Jatniel, 3bosgarrena Elam, seigarrena Johanan eta zazpigarrena Elihoenai.
4Obed-Edomen semeak: lehena Xemaias, bigarrena Jozabad, hirugarrena Joah, laugarrena Sakar, bosgarrena Netanel,#Jainkoak seme-alabak emanez bedeinkatu 13,14; 2 Sm 6,11. 5seigarrena Amiel, zazpigarrena Isakar eta zortzigarrena Peuletai. Zortzi seme emanez bedeinkatua zuen Jainkoak Obed-Edom. 6Honen seme Xemaiasen semeak gudari ausart eta beren senitarteetan agintedun izan ziren. 7Hona hemen izenak: Otni, Rafael, Obed, Elzabad eta hauen anaia ausartak Elihu eta Semakias. 8Obed-Edomen ondorengo hauek, baita berauen seme eta ahaideak ere, guztira hirurogeita bi, gizon ausartak izan ziren eta beren eginkizunak betetzeko gogotsu.
9Mexelemiasen seme eta ahaideak hemezortzi gizon ausart izan ziren.
10Merariren seme Hosak seme hauek izan zituen: lehena Ximri, lehen-seme ez izan arren bere aitak buruzagi ezarria; 11bigarrena Hilkias, hirugarrena Tebalias eta laugarrena Zakarias. Hosaren seme eta ahaideak, guztira, hamahiru izan ziren.
12Hauek guztiak atezain-taldekoak ziren; beren familiaburuekin batera, Jaunaren etxeko zerbitzua eman zieten, beste lebitarrei bezala. 13Senitartez senitarte, zerbitzua zein atetan egin jakiteko zotz egin zituzten bai gazteak, bai adinekoak. 14Ekialdeko atea Xelemiasi atera zitzaion zozketan, eta haren seme Zakariasi, aholku-emaile zuhur hari, iparraldekoa. 15Obed-Edomi hegoaldekoa atera zitzaion, eta haren semeei biltegiak zaintzea. 16Xupimi eta Hosari mendebaldeko atea atera zitzaien, Xaleket#26,16 Xaleket: Hemen izan ezik, beste inon ez da aipatzen ate honen izena. izenekoa, gorako bide aldera dagoena.
Honela zeuden eratuak zaintzaldiak: 17ekialdeko atean egunero sei lebitar, iparraldekoan egunero lau lebitar, hegoaldekoan egunero lau lebitar, eta biltegian bina lebitar; 18mendebaldeko plazarako#26,18 plaza: Hebreeraz hitz honek eraikin ere esan nahi du. lau lebitar izendatu zituzten bidean egoteko, eta beste bi plazan bertan egoteko.
19Hauek ziren Koreren eta Merariren ondorengoez osaturiko atezain-taldeak.
Eginkizun bereziko lebitarrak
20Haien senide#26,20 Haien senide: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazkoak, h.h., lebitarrak Ahias dio. ziren beste lebitar batzuek tenpluko altxorrak eta gauza sakratuak behar zituzten zaindu. 21Hauen familiaburuak Jehieliren ondorengoak ziren; Jehieli hau Ladanen semea zen eta hau Gerxonena. 22Jehieliren seme Zetam eta honen anaia Joel Jaunaren etxeko altxorren arduradun ziren.
23Amram, Itzhar, Hebron eta Uzielen ondorengoen artetik, 24Gerxomen seme eta Moisesen biloba Xebuel zen altxor guztien arduradun nagusi. 25Honen ahaideak, Eliezerren jatorritik, honako hauek ziren: Eliezerren seme Rehabias, honen seme Isaias, honen seme Joram, honen seme Zikri eta honen seme Xelomit. 26Xelomit honek eta beronen ahaideek behar zituzten zaindu David erregeak, familiaburuek, milako eta ehuneko gizon-taldeen ofizialek eta gudalburuek Jainkoari eskainitako altxor eta gauza sakratuak. 27Gauza haiek guduetan harturiko harrapakinak ziren, Jaunaren etxeari eusteko emanak. 28Orobat, Xelomitek eta beronen ahaideek behar zuten zaindu Samuel profetak, Kixen seme Saulek, Nerren seme Abnerrek eta Tzeruiaren seme Joabek Jainkoari eskainiriko guztia.
29Itzharren ondorengoen artekoa zen Kenaniasek eta beronen semeek Israelgo kanpo-arazoez arduratu behar zuten, idazkari- eta epaile-eginkizuna betez.
30Hebronen ondorengoen arteko ziren Haxabiasek eta honen ahaideek —mila eta zazpiehun gizon ausart— zuten Jordan ibaiaz mendebaldeko israeldarren arazo erlijioso nahiz zibilen ardura.
31Hebronen beste ondorengo batzuen buruzagia Jerias zen. Ondorengo horien artean ikerketak egin ziren, senitartez senitarte, Daviden erregealdiko berrogeigarren urtean, eta gudari adoretsuak aurkitu zituzten Galaadeko Jazer-en#26,31 Galaad: Jordan ibaiaz ekialdeko lurralde zabala zen; Jazer, segur aski, Galaaden hegoaldean zegoen.. 32Jeriasen ahaideak bi mila eta zazpiehun gizon ausart ziren, denak familiaburu; David erregeak Rubenen eta Gaden leinuen eta Manasesen ekialdeko leinu erdiaren lurraldeetako arduradun egin zituen, arazo erlijioso eta zibiletarako.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 26: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy