Versions

Cancel
 
8
1 Norc emanen darot içan çaitecen ene anaia, ene amaren bulhar bera edosquia, aurki çaitzadan campoan eta musu eman diçaçudan, eta gueroz nihoren nardagarri içan ez nadien?
2 Lothuco natzaitzu, eta eramanen çaitut ene amaren etchera: han jaquinsun eguinen nauçu, eta nic emanen darotzut arno balsamuztatu batetic, eta ene mingranen limurreta edatera.
3 Escu ezquerra eçarrico du ene buru-pean, eta escuinaz besarcaturen nau.
4 Othoizten çaituztet, oi Jerusalemeco alabac, asalda ez deçaçuen nic maite dudana, eta ez deçaçuen atzarraraz ere, berac nahi duen arteo.
5 Nor da mortutic igaiten den hau, dena goçotasunez bethea, eta bere bihotzecoaren gainean bermatuz? Sagarrondoaren azpian atzarraraci çaitut: han kutsatua içatu da çure ama, çure burhasoac han galdu du bere lorea.
6 Çure bihotzaren gainean eçar neçaçu ciguilu bat beçala, ciguilu bat beçala çure besuan: ceren amodioa hazcar baita herioa beçain; amodioaren eraguindura gogor ifernua beçain, eta haren lamec erretzen baitute su eta gar lamec beçala.
7 Ur handiec ecin iraungui dute amodioa, hibaiec ez dute ithoco: guiçonac amodioa gatic eman baletza ere bere etcheco ontasun guciac, uste luque oraino deusguti eguin luqueela.
8 Gure ahizpa ttipia da, eta bulharric ez du: Cer eguinen diogu gure ahizpari, solaseco adina ethorria daitenean?
9 Harrasia balin bada, eguin diotzogun cilharrezco dorreac gainean: athea balin bada, estalico dugu cedrozco oholez.
10 Ni harrasia naiz: eta ene bulharrac dorrea beçala dira, aguertu naicenaz gueroztic baquea ardiesten duena beçala ene senharraren aitzinean.
11 Mahasti bat içan du baquetiarrac, jendaiac daduzcan hartan: çainçaileei eman içan diote eta mahastiçainac fruituençat çor ditu mila cilharrezco.
12 Ene mahastia ene aitzinean dago. Baquetiarrac içanen ditu bere mila cilharrezcoac, eta çainçaileec berrehun.
13 Oi çu, baratzetan çaudecena, adisquideac barrandan daude, adiaraz diçadaçu çure minçoa.
14 Ihes-eguiçu, ene bihotzecoa; eguiçu orkatzac eta orencumeac beçala balsamuetaco mendien gainean.