Versions

Cancel
 
1
1 Musu eguidaçu çure ahoco musuaz ecen çure bulharrac arnoa baino goçoagoac dira,
2 Usainez balsamuric hobeenen garai. Çure icena da olio ixuria iduri horren gatic nescatcha gasteec maithatu çaituzte çu.
3 Çurequin eraman neçaçu: çure ondoan laster eguinen dugu çure balsamuen usainera. Erreguec sarraraci nau bere guela-barnetan: jausico gare eta bozcariaturen çu baithan, orhoituric çure bulharrac arnoa baino goçoagoac direla: bihotz-çucenec maite çaituzte.
4 Oi Jerusalemeco alabac, belça naiz, bainan ederra, Cedarreco xolac beçala, Salomonen larru-olhac beçala.
5 Ez deçaçuen beguira belçarana naicela, ceren histu bainau iguzquiac jaçarri darotet ene amaren semeec, eçarri haute mahastien çain, eta ene mahastia ez dut çaindu.
6 Oi ene arimac maite çaituena, erakuts diçadaçu nongo ahapidetan ibilcen çaren, non eguiten duçun egüerdico loa, ez nadiençat bazterrez-bazter abia çure lagunen arthaldeen ondotic.
7 Jaquinsun ez baçare, oi andreetaric ederrena, ilki çaite, eta çoaci arthaldeen hatzen ondotic, eta alha çatzu çure pitticac arçainen etcholen ondoan.
8 Ene maitea, aguertu çaizquit ene çaldiaren idurico, Faraonen urka-lazterretan.
9 Çure bi mathelac ederrac dira hala-nola uso ttorttoilaren baphoa: çure lephoa, lepho-gathea beçala.
10 Eguinen darozquitzugu urhezco gatheac, arteac cilharrez berreguinduric.
11 Erregue bere etzaunçan çagoelaric, ene nardoac hedatu du bere usaina.
12 Ene bihotzecoa, mirrazco floca bat da enetzat, egonen da ene bi bulharren artean.
13 Ene bihotzecoa da enetzat Cipreco mahats-molko bat beçala, Engadico mahastietan.
14 Ai cein ederra çaren, ene maitea, cein ederra çaren! Usoaren beguiac ditutzu.
15 Ai cein ederra çaren, ene bihotzecoa, eta berreguina! Gure ohea gucia loreztatua da.
16 Cedroz dira gure etcheco çurac, gure bobedac ciprez.