1
1 Dohatsu guiçona, gaixtaguinen asmuetan sarthu ez dena, bekatoreen bidean guelditu ez dena, içurriaren alkian jarri ez dena:
2 Bainan bere gogoa Jaunaren leguean daducana, eta haren leguean izpiritua gau-egun alhaturen duena.
3 Idurico du uren heguian landatua den çuhaitza, ceinac fruitua emanen baitu bere aroan.
      Ez da erorico haren hostoa, eta ongui helduco dira haren ganic atheratuco diren gauça guciac.
4 Ez da horrela gaixtaguinaz; ez da horrela, bainan-bai haiceac lurraren gainetic harrotzen duen herrautsaz beçala.
5 Halabada gaixtaguina ez da jaiquiren erabaquico egunean, ez-etare bekatorea çucenen baldarnan.
6 Jaunac ecic eçagutzen du çucenen bidexca; eta gaixtaguinen bidea lecean galcen da.
Loading reference in secondary version...