YouVersion Logo
Search Icon

JOSUE 16

16
1 Halaber Josepen semeei çortean erori citzaioeten Jordanetic, Jericoren parretic, eta hibaieco uretaric iguzqui-haicera, Jericotic Bethelgo mendira igaiten den mortua;
2 Eta Betheletic atheratzen da Luçara, iragaiten Arquico mugan gaindi Atarotheco alderat,
3 Jausten mendebalera Jephletico mugaz Bethoron-behereco et Gacerreco muguetara, eta haren eremuac akabatzen dira itsaso Handian.
4 Hori da Josepen seme, Manasec eta Efraimec, goçatu dutena:
5 Efraimen semeen muga eguina içan cen hequien familien arabera: eta Ataroth Adarretic iguzqui-haicera cen hequien lurra Bethoron gaineraino,
6 Eta mugac baratzen dira itsasoan; eta Macmethathetic mugac ipharrera beguiratzen du eta ingurua eguiten du iguzqui-sorthaldera Thanathselora; iguzqui-sorthaldetic iragaiten da Janoera;
7 Janoetic jausten da Atarothera eta Naarathar, helcen da Jericora eta Jordanean guelditzen.
8 Taphuatic iragaiten da itsasoari buruz kanaberetaco haranean eta baratzen itsaso Gacian; hori da Efraimen semeen goçamena beren familien arabera.
9 Eta Manaseren semeen goçameneco lurretan hiri batzuec beren herriequin bereciac içan citzaizcoten Efraimen semeei.
10 Efraimen semeec etzituzten hil Gacerren ciren Cananearrac, eta Cananearrac orai arteo egotu içan dira Efraimen erdian figoaren azpian.

Currently Selected:

JOSUE 16: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy