1
1 Jaunaren hitza, Joeli, Phatuelen semeari eguna.
2 Adi çaçue hau, çaharrac, eta beharriez ardietsaçue lurreco egoiliar guciec. Holacoric guerthatu othe da çuen egunetan, edo çuen aiten egunetan?
3 Hunen gainean minça çaitezte çuen semeei, eta çuen semeac beren semeei, eta hequien semeac berme ondoticacoei.
4 Xartalac jan du harraren ondarra, eta brucoac xartalaren ondarra, eta herdoac brucoarena.
5 Iratzar, hordiac; nigar eta orrobia eguiçue arnoa goçoqui edaten duçuen guciec; ceren kendua içanen baita çuen ahotic.
6 Ecen jendaqui bat igaiten hari da ene lurrera; hazcarra da eta ecin-kondatuzcoa; haren horcec iduri dute lehoin-horçac, eta haren haguinec lehoincumearenac.
7 Mortu eraguin du erre mahastia; açala kendu dio ene picoari; biluci eta larrutu du; lurrerat arthiqui du, eta çuritu dire haren adarrac.
8 Deithora çaite hala-nola nescatcha çakua jautzi duena, bere gaztaroco senharra galdu baitu.
9 Sacrificioa eta libacionea galduac dire Jaunaren etchetic; nigarretan daude apheçac, Jaunaren ministroac.
10 Desmasiatua da lekua; nigarrez dago lurra, ceren xahutua den oguia, bilucia mahastia, olibondoa iraunguia.
11 Minez dago laboraria eta orrobiaz mahastiçaina, oguiaren eta garagarraren xahupenaz, eta galdua delacoz landetaco uzta.
12 Larrutua da mahastia eta iraunguitzen hari da picoa; mingrana, palma, sagarra eta bazterretaco çuhamu guciac ihartu dire; ecen guiçasemeetaric galdu da bozcarioa.
13 Çurdatzac jaunçatzue, eta nigarretan çaudezte, apheçac; orrobia eguiçue, aldareco ministroac; sar çaitezte barnera, çakuen gainean etzan çaitezte, ene Jaincoaren ministroac; ceren çuen Jaincoaren etchetic galdu baitire sacrificioa eta libacionea.
14 Sainduetsaçue barur bat, deith çaçue baldarna, çuen Jaincoaren etchera bilaraz çatzue çaharrac eta lurreco egoiliar guciac, eta Jaunari eguioçue deihadar.
15 Ai! ai! ai! hau eguna! Ecen hurbil da Jaunaren eguna, eta Ahalorotacoaren ganic ethorriren da desmasia beçala.
16 Ez othe dire gure beguien aitzinean galdu hazcurriac, eta gure Jaincoaren etchetic bozcario eta jauciac?
17 Aciendac beren gorotzean usteldu dire; urratuac dire bihiteguiac, bildeguiac lurrean daude; ecen galduac dire oguiac.
18 Cergatic arthiquitzen dute abereec incirina, idi-arthaldeec marruma? Ceren hequiençat alhapideric ez den; eta ardi-arthaldeac ere galdu dire.
19 Çuri, Jauna, igorriren darotzut ene deihadarra, suac xahutu baititu mortuco leku ederrac, eta garrac erre bazterretaco çuhamu guciac.
20 Lar-abereec ere çure gana goititzen dituzte beguiac, uri esque daudecen erainçac iduri; ceren ithur-urac agortuac baitire, eta suac iretsi baititu mortuco leku ederrac.
Loading reference in secondary version...