YouVersion Logo
Search Icon

JEREMIASEN PROFECIA 44

44
1 Jeremiasec eguin solasa Eguiptoco lurrean egoten ciren Judu guciei; Magdalon, Taphnisen, Memphisen eta Phaturesgo lurrean çaudecenei, cerralaric:
2 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Ikusten duçue çuec Jerusalemeren gainera eta Judaco hiri gucien gainera jautsaraci dudan çorigaitz hau gucia; eta hara egun non dauden mortu, eta egoiliar bat ez da hequietan;
3 Eguin duten tzarqueriaren ariaz, ni hasarrearazteco, eta ez hequiec, ez çuec, ez çuen arbasoec eçagutzen etzintuzten jainco arrotzei sacrificatzeco eta hequien adoratzeco.
4 Eta çuen gana bidali ditut profeta ene cerbitzari guciac, gauaz jaiquiz, igorriz, eta erranez: Hastio dudan horrelaco icigarriqueriaric ez eguin.
5 Eta ez dute ençun, ez dute beharria makurtu, beren gaizquietaric bihurceco, eta jainco arrotzei ez sacrificatzeco.
6 Eta biztu dira ene gaitzidura eta ene iraquidura; eta gartu dira Judaco hirietan eta Jerusalemeco carriquetan; eta hauquiec bihurtu dira mortu eta desmasietara, egun agueri den beçala.
7 Eta orai dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Certaco eguiten duçue gaizqui handi hau çuen buruen contra, xahuarazteco Judaren erditic çuetaricaco guiçon, emaztequi, haur eta bulharrean dena, eta çuetaric ez dadien gueldi ondar bat ere;
8 Tarritatzen nauçuelaric çuen escuetaco eguincariez, jainco arrotzei sacrificatuz Eguiptoco lurrean, ceintara sarthu baitzarete hemen egoteco, eta galceco, eta lurreco jendaia gucien madaricagarri eta laidaquiçun içateco?
9 Ahanci othe ditutzue çuen arbasoen gaizquiac, eta Judaco erregueen gaizquiac, eta hequien emazteen gaizquiac; eta ceronen gaizquiac, eta çuen emazteen gaizquiac, Judaco lurrean eta Jerusalemeco eremuetan eguinac?
10 Egun huntaraino nihor ez da garbituric; eta ez dire beldurtu, eta ez dire ibili Jaunaren leguean, eta çuen aitzinean eta çuen arbasoen aitzinean eman ditudan ene manamenduetan.
11 Hargatic hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Huna non çuetara itzulico dudana ene beguithartea aldegaitzez, eta xahutuco dut Juda gucia.
12 Eta hartuco ditut Judaco ondarrac, beren beguitharteac itzuli dituztenac Eguiptoco lurrean sarceco eta han egoteco, eta oro Eguiptoco lurrean xahutuac içanen dire; ezpataren eta gosetearen azpian erorico dire, eta ttipienetic handieneraino xahutuac; ezpatatic eta gosetetic hilen dire, eta içanen dire burhotan, eta sendagailetan, eta madaricionetan, eta laidotan.
13 Eta Eguiptoarren ikustera goanen naiz, Jerusalemeren ikusten içatu naicen beçala, ezpataz, gosete eta içurriteaz.
14 Eta Eguiptoco lurrera egotera dihoacinetaric nihor ez da itzurico, eta Judu-ondarretaric bat ez da gueldituco, ez-eta itzulico Judaco lurrera, ceinaren alderat alchatzen baitire hequien arimac, han egoteco irritsez: ez da itzulico ihes eguiten duena baicic.
15 Bada, guiçonec, ceinec baitzaquiten hequien emazteec sacrificatzen çutela jainco arrotzei, eta emaztequi guciec, ceinetaric han molço handi bat baitzen, eta Phaturesen Eguiptoco lurrean egoten cirenen populuac, oroc ihardetsi çaroten Jeremias, ciotelaric:
16 Ez dugu çure ganic ençunen Jaunaren icenean erasi darocuçun solasa;
17 Bainan betheco dugu gure ahotic ilkico den hitza, ceruco erreguinari sacrificioen eta libacioneen eguiteco, guc eta gure aitec, gure erregueec eta buruçaguiec Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan eguin içan dugun beçala; eta orduan asetzen guinen oguiz, eta oro ongui helcen citaizquigun, eta ez guinduen ikusi çorigaitza.
18 Aldiz guelditu garen ordutic sacrificioen eta libacioneen eguitetic ceruco erreguinari, orotaz escasia dugu; ezpatac eta goseac xahutzen hari gaitu.
19 Eta baldin sacrificioac eta libacioneac ceruco erreguinari escaincen badiozcagu, gure senharren nahia gabe eguiten othe ditugu ophilac haren ohoratzeco, eta libacioneac hari escainceco?
20 Eta Jeremiasec ihardetsi cioen populu guciari, guiçonen contra, eta emaztequien contra, eta populu guciaren contra, ceinec solas hori ihardetsi baitzioten, cerralaric:
21 Judaco hirietan eta Jerusalemeco placetan, çuec, eta çuen aitec, çuen erregue eta buruçaguiec, eta lurreco populuac escaini sacrificioez ez othe da orhoitu Jauna, eta ez othe çaizquio bihotzaren gainera igan?
22 Eta Jaunac etzeçaqueen guehiago iharduc çuen lehien tzartasuna gatic, eta eguiten cintuzten hatsgarriquerien gatic; eta çuen lurra arthiquia içan da desmasietara, gucien lazgarri eta madaricagarri, holetan non ez baita han nihor egoten, egun huntan den beçala.
23 Ceren jaincomoldeei duçuen sacrificatu, Jaunaren contra bekatu eguin; Jaunaren minçoa ez ençun, eta etzareten haren legue, manamendu eta erabaquietan ibili; horien gatic guerthatu çaizquitzue ondico hauquiec, egun huntan den beçala.
24 Bada, Jeremiasec erran cioten populu guciari eta emaztequi guciei: Adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec:
25 Hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çuec eta çuen emazteac minçatu çarete çuen ahoz, eta çuen escuz obratu ditutzue çuen hitzac, cinerratelaric: Ceruco erreguinari sacriscatzeco eta libacioneen escainceco eguin ditugun botuac bethe detzagun. Bethe ditutzue çuen botuac, eta obraz ditutzue obratu.
26 Horren gatic adi çaçue Jaunaren hitza, Judatic Eguiptoco lurrean çareten guciec: Huna non cin eguin dudan nic ene icen handiaz, dio Jaunac, Eguiptoco lur gucian ene icena ez dela guehiago deithua içanen cein-nahi guiçon Juduren ahotic, erranez: Bici bedi Jainco Jauna!
27 Huna non hequien gainera atzarria egonen naicen ni gaizquico eta ez oneco; eta Eguiptoco lurrean diren Judu-guiçonac oro xahutuac içanen dire ezpataz eta goseteaz, arras xahu ditecen arteo.
28 Eta ezpatari itzurico diren guiçon bakarrac, Eguiptoco lurretic bihurturen dire Judaco lurrera; eta Eguiptoco lurrera, han egoteco gogoz sarthu diren Judaco ondar guciec jaquinen dute noren hitza den betheco, ala enea, ala hequiena.
29 Eta hau içanen duçue eçagutzari, dio Jaunac, çuen gainean ikarturen naicela toqui huntan, jaquin deçaçuen ene hitzac eguiazqui betheco direla çuen çorigaitzetan.
30 Hau dio Jaunac: Huna non arthiquico dudan Faraon Efree, Eguiptoco erregue bere etsaien escuetara, eta haren biciaren ondoan dabilçanen escura; Sedecias, Judaco erregue, arthiqui dudan beçala bere etsai Nabucodonosor, Babilonaco erregueren escura, ceinac bilhatzen baitzuen haren bicia.

Currently Selected:

JEREMIASEN PROFECIA 44: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy