YouVersion Logo
Search Icon

JUIEAC 20

20
1 Hargatic Israelgo seme guciac ilki ciren, eta batera bildu ciren guiçon bakar bat beçala Danetic Bersaberaino eta Galaaderaino, Masphera, Jaunaren aitzinera.
2 Populuetaco buruçaguiac oro eta Israelgo leinu guciac bildu ciren Jaincoaren batzarrera, lau ehun mila guerlari oinezco.
3 (Eta Benjaminen semeac etziren jaquin gabe guelditu Israelgo semeac Masphara iganac cirela.) Emaztequi hilaren lebitar senharrari galdeguin cioten nola guerthatu cen hambateco belzqueria,
4 Ihardetsi çuen: Benjamineco Gabaara heldu içan naiz ene emaztearequin, eta harat aldaratu naiz;
5 Eta hara non hiri hartaco guiçonec gabaz inguratu duten ni nindagoen etchea, ni hil nahiz, eta ene emazteari jaçarriz ecin-sinetsizco lohiqueriaco errabiarequin, azquenecotz hil den arteo.
6 Harthuric, pusquetan eçarri dut, eta çathiac igorri ditut çuen eremu gucietara, ceren ez baita egundaino Israelen guerthatu horremberceco icigarriqueria eta belzqueriaric.
7 Israelgo semeac, hemen çarete guciac, ikusaçue cer behar duçuen eguin.
8 Eta han cen populu guciac, guiçon bakar bat içan balitz beçala, ihardetsi çuen: Ez gare gure olhetara bihurtuco, nihor ez da bere etchean sarthuco,
9 Non ez dugun batean hau eguiten Gabaaren contra:
10 Hautatuac içan beitez Israelgo leinu gucietan hamar guiçon ehunetaric, ehun miletaric, mila hamar miletaric, eta armadari ekar betzozte jatecoac, guduca ahal gaitecen Benjamineco Gabaaren contra, eta merecitu duena bihur dioçogun bere tzarqueriaren arabera.
11 Eta Israel gucia hiri haren contra bildu cen, guiçon bakar bat beçala, gogo berarequin eta xede bakar batean.
12 Benjaminen leinu guciari bidali ciozcaten mandatariac, ceinec erran baitzuten: Certaco atzeman da horremberceco tzarqueria çuen baithan?
13 Escuetara igutzue Gabaaco guiçon belzqueria hori eguin içan dutenac, hil ditecençat eta gaizquia ken dadien Israeldic. Benjamintarrec etzuten aditu nahi içan beren anaia Israelgo semeec gaztiatu solasa:
14 Bainan beren eremuco hiri gucietaric bildu ciren Gabaara lagunça ekarceco eta Israelgo populu guciaren contra guducatzeco.
15 Eta Benjamindic kausitu ciren hogoi eta borz mila ezpata ekarcen çutenac, Gabaaco egoiliarrez berçalde.
16 Hauquiec çazpi ehun guiçon guciz hazcarrac, ala escuinaz, ala ezquerraz bardin guducatzen cirenac, eta habalaz harriac haien xuxen arthiquitzen cituztenac, non ile bat ere jo baitzeçaqueten, eta harriaren casca ez baitzen den-gutiena nihorat makurtuco.
17 Israelen ere, Benjaminen semeac gabe, kausitu ciren lau ehun mila ezpatadun, gudura jarriac.
18 Hauquiec jaiquiric, ethorri ciren Jaincoaren etchera, erran nahi da Silora; Jaincoa consultatu çuten, eta erran cioten: Nor içanen da gure armadan guduco buruçagui Benjaminen semeen contra? Jaunac ihardetsi cioeten: Juda içan bedi çuen aitzindari.
19 Israelgo semeac goicean berehala jaiquiric, campatu ciren Gabaaco ondoan.
20 Eta handic abiaturic Benjaminen semeen guducatzera, hasi ciren hiriaren sethiatzen.
21 Gabaatic atheraturic, Benjaminen semeec hil cituzten egun hartan Israelgo semeetaric hogoi eta bi mila guiçon.
22 Israelgo semeac, beren indarraren eta oste handiaren gainean sinhestea eçarriz, aitzinean guducatu ciren toquian jarri ciren lerrotan berriz ere;
23 Halaz bizquitartean non lehenic igan baitzuren eta nigarrez egon Jaunaren aitzinean ilhunceraino: eta consultatu çuten eta erran cioten: Behar othe dugu guehiago guducatzerat eguin Benjaminen seme, gure anaien contra, ala ez? Ihardetsi cioten: Igan çaizte eta gudu eguiçue.
24 Eta biharamunean, Israelgo semeec gudurat eguin çutenean Benjaminen semeen contra,
25 Benjaminen semeac jauci ciren Gabaaco atheetaric, eta hequien aitzinera laster eguinic, hambateco çalapartac erabili cituzten sarrasquica, non hemeçorci mila ezpataco guiçoni lurra joaraci baitzioeten.
26 Hargatic Israelgo seme guciac ethorri ciren Jaincoaren etchera, eta jarriric çauden nigarrez; barur eguin çuten egun hartan ilhunceraino, eta Jaunari escaini ciozcaten holocaustac eta baquezco bitimac.
27 Eta beren plantaren gainean consultatu çuten. Toqui hartan cen orduan Jaincoaren batasuneco arka.
28 Eta Phineesec, Eleaçarren semeac, Aaronen ilobasoac çuen Jaunaren etcheco cargua. Consultatu çuten beraz Jauna, eta erran cioeten: Behar othe gare guehiago gudura atheratu Benjaminen seme, gure anaien contra, ala guelditu behar gare? Jaunac ihardetsi cioeten: Igan çaizte eta behar emanen ditut çuen escuetara.
29 Israelgo semeec celatac eçarri cituzten Gabaaco hiriaren inguruan;
30 Eta hirugarren aldico, lebembicicoan eta bigarrean beçala, armada atheratu çuten Benjaminen contra.
31 Bainan Benjaminen semeac ere ausartasun handirequin jauci ciren hiritic, eta etsaiec ihes eguinic, lucez jarraiqui citzaizcoten, halaz non hequietaric sakitu baitzituzten lehembicico eta bigarren egunean beçala, eta hil baitzuten ihes çoacinetaric bi bidez, ceietaric batec Bethelera baiterama eta berceac Gabaara, eta hogoi eta hamar guiçonen ingurutsuari lurra joaraci cioeten;
32 Ecen uste içan çuten, ohi beçala amor eguiten çutela. Aleguiaca ihes cihoacenec asmua çuten eguina hequiec hiritic urrunaraztecoa, eta iduri ihesi, hequiec erran diren celatetara erakarcecoa.
33 Hargatic Israelgo seme guciac jarriac ciren toquietaric jaiquiric, lerrotan eman ciren Baalthamar deitzen den leku batean. Hiriaren inguruan jarriac ciren celatariac ere emequi-emequi hasi ciren aguercen,
34 Eta mendebal-aldetic hiriari hurbilcen. Halaber hamar mila guiçonec, Israel gucitic, hiritarrac gudura deitzen cituzten. Eta guduco hestura gaitzac inguratu cituen Benjaminen semeac, eta etzuten eçagutu herioa alde orotaric gainera heldu citzaioetela.
35 Jaunac jo cituen Israelgo semeen aitzinean, ceinec egun hartan hequietaric hil baitzituzten hogoi eta borz mila guiçon, oro guerlariac eta ezpatadunac.
36 Bada, Benjaminen semeec eçagutu çutenean gai etzirela, hasi ciren ihes eguiten. Hori ikustearequin, Israelgo semeec ihes goateco lekua utzi cioeten, eror citecençat xuxendu celatetara, ceinac hiriaren ondoan baitziren.
37 Hauquiec brastacoan jaiqui ciren beren gordegailuetaric, eta Benjamin guibelaz itzulcen celaric hilca hari citzaizcotenei, sarthu ciren hirian eta jo çuten ezpataren ahoaz.
38 Bada Israelgo semeec celatetan eçarri cituztenei eçagutzaritzat eman cioeten sutan eçar ceçaten, hiria hartu ondoan, eta kea goiti igaitearequin erakutsico çutela hartua cela hiria.
39 Guduan sarthuac ciren Israelgo semeac horri ohartu cirenean (ecen Benjaminen semeec uste içan çuten ihes cihoacela, eta hequien armadatic hogoi eta hamar guiçon hilic, biciquiago ondotic emanac ciren),
40 Ikusi çuten kezco habe bat beçala hiritic igaiten. Benjaminec guibelerat beguiraturic, eçagutu çuenean hiria hartua ceta eta garra goiti cihoala;
41 Lehenago aleguiaca ihes eguin çutenac, aitzinaz itzuliric, bihurcen ciren hazcarquiago. Hori ikustearequin, Benjaminen semeac ihesari eman ciren,
42 Eta hartu çuten mortuco biderat, haran ere estaiac ondotic cituztelaric: bainan hiriari su eman ciotenac atheratu citzaizcoeten aitzinera.
43 Eta halaz guerthatu cen, non etsaiac bi aldeetaric hilca hari baitzitzaizcoeten, eta sarrasquia baratu gabe baitzihoan, lurra jo çuten eta etzanac guelditu ciren Gabaaco hiriaren iguzqui-haice alderat.
44 Bada, leku hartan berean bicia galdu çutenac, ciren hemeçorci mila guiçon, oro gudulari hazcarrenetaric.
45 Hori ikusiric, guelditu ciren Benjamintarrec mortura ihes eguin çuten, eta hartu çuten harcadi batera, ceinaren icena Erremon baita. Ihes hortan ere barraiatuac eta asco aldetara hedatuac baitziren, Israelgo semeec hil cituzten borz mila guiçon; eta urrunago goanic, hil cituzten oraino bi mila.
46 Eta hula guerthatu cen, non asco toquitan erori ciren Benjamintarrac baitziren hogoi eta borz mila guerlari, guduco hoberenetaric.
47 Horreletan Benjaminen oste gucitic guelditu ciren, itzuri ahal içan cirenac eta mortura ihes eguin, sei ehun guiçon; eta lau hilabethez egotu ciren Erremongo harcadian.
48 Bada, guibelerat itzuliric, Israelgo semeec hirico ondar guciac, guiçonetaric abereetaraino, ezpataz jo cituzten, eta gar goseac erre cituen Benjaminen hiri eta herriac oro.

Currently Selected:

JUIEAC 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy