1
1 Josue hil ondoan, Israelgo semeec Jauna consultatu çuten, erraten ciotelaric: Nor iganen da gure aitzinean Cananearraren contra, eta içanen da guerlaco aitzindari?
2 Eta Jaunac ihardetsi çuen: Juda iganen da; huna non eçarri dudan lurra haren escuan.
3 Eta Judac erran cioen bere anaia Simeoni: Igan çaite enequin çorthean içatu dudan lurrera, eta guduca çaçu Cananearra, ni ere çurequin goan nadien çure çortheco lurrera. Eta Simeon goan cen harequin.
4 Eta Juda igan cen, eta Jaunac hequien escuetara eman cituen Cananearra eta Pherecearra, eta hamar mila jo cituzten Becequen.
5 Eta Becequen aurkitu çuten Adotubecec, eta guducatu çuten eta jo cituzten Cananearra eta Pherecearra.
6 Bada, Adonibecec ihesari eman cen; eta ondotic jarraiquiric atzeman çuten, eta moztu ciozcaten escu eta çangoetaco muthurrac.
7 Adonibecequec erran çuen: Hirur hogoi eta hamar erreguec, escu eta çango-muthurrac moztuac içanic, ene mahainaren azpian bilcen cituzten jateco hondarrac: nola eguin içan baitut, hala niri ere bihurtu darot Jaincoac. Eta eraman çuten Jerusalemera, eta han hil içan cen.
8 Bada, Judaren semeec, Jerusaleme sethiaturic, hartu çuten eta ezpataren ahoaz jo, hiri gucia sutan eçarcen çutelaric.
9 Eta guero jautsiric, gudu eman cioten mendietan eta hegoaco aldean eta celhaietan çagoen Cananearrari.
10 Eta Juda goanic Hebronen (ceinaren icena behiala baitzen Cariatharbe) çagoen Cananearraren contra, jo cituen Sesai, Ahiman eta Tholmai.
11 Eta handic abiaturic, goan cen Dabirrera, ceinaren icen çaharra baitzen Cariath Sepher, erran nahi baita Iscribauen hiria.
12 Eta Calebec erran çuen: Norc ere Cariath Sepher joco eta xahutuco baitu, hainari emaztetzat emanen diot ene alaba Acsa.
13 Eta Othonielec, Cenez, Caleben ondoco anaiaren semeac hiria hartu çuenean, Calebec eman cioen Acsa bere alaba emaztetzat.
14 Hau bidean cihoalaric, bere senharrac bururat eman cioen landa bat galda ceçola bere aitari. Acsa asto gainean jarriric abiatu cen hasbeherapenca. Calebec erran cioen: Cer duçu?
15 Eta hunec ihardetsi cioen: Indaçu çure benedicionea; ceren lur agor bat eman baitarotaçu, indaçu urez bustitzen den bat ere. Calebec eman cioen beraz lur bat gainetic beherera urztatua.
16 Bada, Cinearrac, Moisen ahaideac, Palmetaco hiritic igan ciren Judaren semeequin hauquiei çorthean erori içan citzaioeten mortura, ceina baita Aradetic hegoarat, eta hauquiequin egotu ciren.
17 Bada, Juda goan cen bere anaia Simeonequin, eta biec jo eta hil çuten Sephaathen çagoen Cananearra. Eta hiria deithua içan cen Horma, erran nahi da anathema.
18 Eta Judac hartu cituen Gaça bere eremuequin, Ascalon eta Acaron beren eremuequin.
19 Eta Jauna içan cen Judarequin, eta basaburuez nausitu cen: eta ecin xahutu cituen haranetan çaudecenac, bacituztelacotz hainitz orga-laster segaztatu.
20 Eta Moisec erran beçala, Hebron eman cioten Calebi, ceinac handic xahutu baitzituen Enaquen hirur semeac.
21 Bainan Benjaminen semeec etzuten hil Jebusearra, Jerusalemen çagoena, eta Jebusearra Benjaminen semeequin dago Jerusalemen egungo eguna arteo.
22 Josepen etchea ere igan cen Bethelera, eta Jauna harequin içatu cen.
23 Ecen sethiatzen çutelaric hiria, ceina lehenago Luça deitzen baitzen,
24 Ikusi çuten guiçon bat hiritic atheratzen, eta erran cioten hari: Erakuts diçaguçu hirico sarcea, eta urricalçapenetan hartuco çaitugu.
25 Eta hunec erakutsi ciotenean, hiria jo çuten ezpataren ahoaz, bainan utzi cituzten guiçon hura eta bere ahaidego gucia.
26 Utzi çuten guiçonac, eguin çuen Hethimgo lurrera, eta han alchatu çuen hiri bat Luça deithu çuena: icen hori bera dakar egungo eguna arteo.
27 Manasec ere etzituen xahutu Bethsan eta Thanac beren herriequin, ez-etare Dorgo, Jeblaamgo eta Maiedoco egoiliarrac hango herriequin, eta Cananearra hasi cen eguiten harequin bere egoitza.
28 Bainan Israelen, hazcartu cenean, eçarri cituen figoaren azpian eta etzituen hil nahi içan.
29 Efraimec halaber etzuen hil Gacerren çagoen Cananearra, bainan harequin eguin çuen bere egoitza.
30 Çabulonec etzituen hil Cetrontarrac eta Naaloltarrac, bainan haren erdian egotu cen Cananearra ceina figoaren-peco eguina içan baitzitzaioen.
31 Aserrec orobat etzituen hil Acoco, Sidongo, Ahalabeco, Acacibgo, Helbaco, Aphequeco eta Errohobgo egoiliarrac;
32 Eta egoitza eguin çuen lur hartan çagoen Cananearraren erdian, eta etzuen hil.
33 Nefthalic bardin etzituen hil Bethsamestarrac eta Bethanatharrac: egotu cen hango Cananearraren erdian eta Bethsametarrec eta Bethanatharrec pagatu cioten figoa.
34 Amorhearrac hersitasunean iduqui cituen Danen semeac mendian, eta etzioten utzi leku celhaiagoetara jausteco bideric.
35 Eta egotu cen Haresgo mendian, erran  nahi baita buztin-mendi, Ayalonen eta Salebimen. Eta Josepen etchearen escua dorphetu cen, eta Amorhearra eçarria içan cen figoaren-pean.
36 Eta Amorhearraren muga içan cen Harrobiaren patarretic Petra eta goragocolekuac.
Loading reference in secondary version...