Versions

Cancel
 
1
1 Eta guerthatu cen hogoi eta hamargarren urthean, laugarren hilabetheco borzgarren egunean, gathibuen erdian Cobarreco ibaiaren bazterrean nincelaric, ceruac idequi cirela, eta ikusi nituen Jaincoa ganicaco ikuspenac.
2 Hilabetheco borcean, Joaquin erreguearen desherripenetic borzgarren urthean,
3 Jauna minçatu citzaioen Ecequiel apheçari, Buciren semeari, Caldearren lurrean, Cobarreco ur-heguian, eta han Jaunaren escua jarri cen Ecequielen gainean.
4 Eta ikusi nuen, eta hara haice xirimola bat heldu cela ipharretic, eta hedoi handi bat, eta su bat trumbilca, eta haren inguruan dirdira bat, electroa iduri suaren erditic;
5 Eta suaren erdian lau abere-itchura; eta beguira, guiçon-iduria çuten.
6 Bakarrac bacituen lau ahurpegui eta lau hegal.
7 Çangoac xuxenac cituzten, eta oin-azpiac aratchearenac beçalacoac, eta içarniatzen çuten cobre arguiac beçala.
8 Eta lau aldetan hegatsen azpian bacituzten guiçon-escuac; eta lau aldetan bacituzten hegatsac eta beguitharteac.
9 Hegalez uquitzen çuten batac bercea; etziren itzulcen ibilcean, bainan bakotcha aitzinaz cihoan.
10 Hequien beguitharteen itchura cen, guiçon itchura bat, eta lauec escuinetic lehoin itchura bat, eta lauec ezquerretic idi itchura bat, eta lauec gorago arrano itchura bat.
11 Hequien beguitharteac eta hegalac goiti çauden; bi hegalez elkar uquitzen çuten, eta berce biez beren gorphutzac estalcen.
12 Eta hequietaric bakotcha aitzinaz cihoan; non-ere baitzen izpirituaren oldarra, harat cihoacen; eta ibilcean etziren itzulcen.
13 Eta abere-iduri hequien itchura cen ikatz gorriena eta çuci biciena beçalacoa. Ikuspen bat baçabilan abereen erdian, suzco arguidura bat, eta sutic simista atheratzen cen bat.
14 Eta abereac harat eta hunat baçabilçan, dirdiratzen duen simista iduri.
15 Eta abereei beguira nindagoelaric, lurrean aguertu cen pirrita bat abereen ondoan eta bacituen lau aurki.
16 Eta pirriten itchura eta hequien eguindura, itsasoaren ikuspen bat beçala ciren, eta lauec iduri bera çuten; eta hequien itchurac eta eguindurac ciren, pirrita bat bercearen barnean balitz beçala.
17 Lauac baçabilçan cein bere aldera; eta ibilcen cirenean, etziren bihurcen.
18 Pirritac çabal eta handiac ciren eta ikusteco icigarriac, eta lauec compasu gucia çuten inguruan beguiz bethea.
19 Abereac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat baçabilçan hequien ondoan; eta abereac alchatzen cirenean lurretic, pirritac ere batean alchatzen ciren.
20 Nora-nahi goan cedin izpiritua, non-nahi alcha cedin, pirritac ere orobat alchatzen ciren, hari jarraiquiz; ecen bicico izpiritua pirritetan çatzan.
21 Abereac ibilcean, pirritac baçabilçan; abereac guelditzean, pirritac guelditzen ciren; abereac lurretic alchatzean, pirritac ere alchatzen ciren orobat, hequiei jarraiquiz; ceren bicico izpiritua pirritetan baitzen.
22 Abereen buruen gaineco aldean bacen orcia beçalaco bat, beguira iduri baitzuen cristail ikaragarri bat, hequien buruen gainean hedatua.
23 Orciaren azpian berriz, hequien hegaiac xutuac çauden bata bercearen parrean; batec bi hegalez estalcen çuen bere gorphutza, eta bercea ere orobat estalia çagoen.
24 Eta aditzen nuen hegalen harrabotsa, ur-uhar gaitzen harrabotsa iduri, Jaincoac gain-behera eguiten duen harrabotsa beçala; ibilcean harrabots eguiten çuten oste batec beçala, armada batec beçala; eta guelditzen cirenean, beheititzen cituzten hegalac.
25 Ecen hequien buruen gaineco orcian harrabots eguiten cenean, baratzen ciren eta beheititzen cituzten hegalac.
26 Eta hequien buruen gaineco aldean cen orcian bacen tronua beçalaco bat, çafir harrizcoa iduri; eta tronu itchura haren gainean bacen guiçona beçalaco bat.
27 Eta haren barnean inguruan ikusi nuen electroa beçalaco bat, sua iduri baitzuen; haren guerritic goiti eta guerritic beheiti, ikusi nuen sua beçalaco bat, inguruan arguitzen çuena,
28 Iduri orçadarra, hedoi batean eguiten denean uria den egun batez. Halacoa cen inguruco arguiduraren itchura.