YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 40

40
1 Guero Jauna Moisi minçatu citzaioen, cioelaric:
2 Lehembicico hilabetheco lehen egunean, lekucotasuneco tabernaclea jarrico duçu,
3 Eta barnean eçarrico dioçu arka, eta hunen aitzinean bela hedatuco duçu.
4 Eta mahaina ekarriric, manatuac gainean eçarrico diozcatzu errana den beçala. Ganderailua bere criseluequin,
5 Eta urhezco aldarea, ceinaren gainean erreco baita isensua, emanac içanen dira xutic lekucotasuneco arkaren aitzinean. Tabernacle-sarcean hedatuco duçu bela,
6 Eta haren aitzinean eçarrico duçu holocaustetaco aldarea.
7 Aldarearen eta tabernaclearen artean emanen duçu garbitzeco uncia, urez betheric.
8 Lorioa eta lorio-sarcea inguratuco dituçu erridauez.
9 Eta gançutzeco olioa harturic, tabernaclea bere unciequin gançutuco duçu, sainduetsiac içan ditecençat.
10 Holocaustetaco aldarea bere tresna guciequin,
11 Garbitzeco uncia bere azpicoarequin, oro olio gançutzecoaz gançuturen dituçu, sainduren saindu içan ditecençat.
12 Hurbilaracico dituçu Aaron eta bere semeac lekucotasuneco tabernacle-sarcera, eta urez garbituric,
13 Jauncico diozcatzuete soineco sainduac, beren eguimbideac bethe detzatençat ene alderat, eta hequien gançupena heda dadiençat bethiraco apheztasunera.
14 Eta Moisec Jaunac manatu guciac eguin cituen.
15 Beraz bigarren urtheco lehembicico hilabethean, hilaren lehen egunean, jarria içatu cen tabernaclea.
16 Eta Moisec landatu çuen hura, eta eçarri cituen oholac, oinac eta hagac, eta xutic eman cituen habeac;
17 Eta tabernaclearen gainera hedatu çuen hegazteguia, hunen gainean eçarriric estalguia, Jaunac manatu içan çuen beçala.
18 Lekucotasuna eman çuen arkaren barnean, hagac sahetsetan sarthuric, eta oraclea gainean.
19 Eta arka tabernaclera ekarri ondoan, haren aitzinean hedatu çuen bela, Jaunaren manua bethetzecotzat.
20 Eta mahaina eçarri çuen lekucotasuneco tabernaclean, ipharreco aldetic, belaz campoan,
21 Proposicioneco oguiac Jaunaren aitzinean xuxenduric, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
22 Eta ganderailua eman çuen lekucotasuneco tabernaclean, mahainaren parrean, hegoaco aldetic,
23 Criseluac behar beçala xuxenduric, Jaunaren manuaren arabera.
24 Urhezco aldarea ere lekucotasuneco tabernaclean jarri çuen, belaren parrean,
25 Eta haren gainean erre çuen usain goçoco isensua, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
26 Eta hedatu çuen bela lekucotasuneco tabernacle-sarcean,
27 Lekucotasuneco ezcaratzean eçarri çuen holocaustetaco aldarea, haren gainean escaincen cituelaric holocausta bat eta sacrificioac, Jaunac manatua içan cen beçala.
28 Halaber lekucotasuneco tabernaclearen eta aldarearen artean jarri çuen garbitzeco uncia, urez bethetzen çuelaric.
29 Eta Moisec eta Aaronec bere semeequin escuac eta çangoac garbitu cituzten,
30 Batasuneco tabernaclean sarceracoan eta aldarera hurbilceracoan, Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
31 Lorioa ere jarri çuen lecu tabernaclearen eta aldarearen inguruan, eta lorio-sarcean bela hedatu. Noiz-etare guciac akabatuac içan baitziren,
32 Lanho batec estali çuen lekucotasuneco tabernaclea, eta hura bethe çuen Jaunaren gloriac.
33 Eta Moise batasuneco tabernaclean ecin sar çaitequeen, lanhoac guciac estalcen cituelacotz, eta Jaunaren ospeac dirdiratzen çuelacotz, ceren lanhoac oro estali baitzituen.
34 Lanhoac tabernaclea uzten çuenean, Israelgo semeac bideari ematen ciren araldeca;
35 Baratzen bacen tabernaclearen gainean, hequiec ere guelditzen ciren han berean.
36 Ecen Jaunaren hedoia egunaz çagoen tabernaclearen gainean, eta gabaz su bat cen, Israeldar guciec beren egoitzetaric ikusten çutena.

Currently Selected:

ECSODOA 40: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy