YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 18

18
1 Jethroc, Madiango aphez eta Moisen aitaguinarrebac, aditu cituenean Jaincoac Moisençat eta Israel bere populuarençat eguin içan cituen guciac, eta Jaunac nola atheratu çuen Israel Eguiptotic:
2 Hartu çuen Sefora, Moisen emaztea, guibelerat senharrac igorria içan cena,
3 Eta haren bi semeac, ceinetaric bat Jersam deithua içan baitzen, aitac erraten çuelaric: Arrotz içatu naiz atze-lurrean;
4 Eta bercea Eliecer, Moisec erran baitzuen: Ene aitaren Jaincoa içatu da ene lagunçaile, eta itzuri nau Faraonen ezpatari.
5 Jethro, Moisen aitaguinarreba, ethorri cen beraz haren seme eta emaztearequin, Moisen gana mortura, non campatua baitzen Jaincoaren mendiaren ondoan.
6 Eta gaztiatu erraten çuelaric: Ni Jethro, çure aitaguinarreba, heldu natzaitzu çure emaztearequin eta bere bi semeac harequin.
7 Moise, bere aitaguinarrebari bidera atheraturic, gurthu citzaioen eta besarcatu çuen: eta elkarri eman cioten agurra baquezco solasequin. Eta olhan sarthu cirenean,
8 Moisec bere aitaguinarrebari kondatu ciozcan Jaincoac Israelen gatic eguin ciozcaten guciac Faraoni eta Eguiptoarrei: eta bidean içan çuten neke gucia; eta nola libratu cituen Jaunac.
9 Jethro boztu cen Jaunac Israeli eguin ciotzan ongui guciez, haren itzurceco Eguiptoarren escuari.
10 Eta erran çuen: Benedicatua Jauna çuec Eguiptoarren escuetaric eta Faraonen escutic atheratu çaituztena, eta bere populua Eguiptoaren escudanciari itzuri duena.
11 Jauna handia dela berce jainco gucien gainean eçagutu dut orai, Eguiptoarrec hampurutsuqui jaçarri ciotenetic Israelgo semeei.
12 Beraz Jethroc, Moisen aitaguinarrebac, Jaincoari escaini ciozcan holocaustac eta bitimac: eta Aaron eta Israelgo çaharrac ethorri ciren harequin oguiaren jatera Jaincoaren aitzinean.
13 Bada, biharamunean Moise jarri cen juiatzeco populua, ceina goicetic-arrats Moisen aitzinean baitzen.
14 Aitaguinarrebac ikusi çuenean hori, erran nahi da populua baithan eguiten cituen guciac, erran cioen: Cer hari çare hola populuan? certaco jarcen çare bakarric eta populu gucia goicetic-arrats beguira dago?
15 Moisec ihardetsi cioen: Populua ene gana heldu da Jaincoaren erabaquiaren galdez.
16 Eta makur cerbait guerthatzen çaioetenean, ethorcen çaizquit beren artean erabac deçotedançat, eta irakats detzotedan Jaunaren manamenduac eta haren legueac.
17 Bainan Jethroc erran cioen: Etzare ongui hari.
18 Lan eragabean akitzen çarete çu eta çurequin den populu hau: eguiteco hori çure indarrez goiticoa da, bakarric ecin jasanen duçu.
19 Bainan ençun çatzu ene solasac eta conseiluac, eta Jaincoa çurequin içanen da. Çu içan çaquizco populuari Jaincoari dagozquioten gaucetan, Jaunari eramateco haren galdeac:
20 Eta irakats çotzu populuari ceremoniac eta ohore emateco moldea, eta bidea ceina-barna sarthu behar baitira, eta eguin behar dituzten lanac.
21 Bainan populu gucitic berez çatzu guiçon larderiacoac eta Jaincoaren beldur direnac, ceinen baithan aurkituco baita cintasuna; eta jaramanqueria higüin içanen dutenac: eta hequietaric jar çatzu buruçagui, batzuec mila guiçonen, berce batzuec ehunen, berce batzuec berrogoi eta hamarren, eta berceac hamarren.
22 Hequiec juia beçate populua ordu oroz: bainan eguiteco handiric balin bada, ekarrico dituzte çu gana, eta berec ttipiagoac xoilqui juiatuco dituzte: eta carga çathituric berceetara, arinagoa içanen da çuretzat.
23 Hori eguiten baduçu, Jaincoaren manamendua betheco duçu eta haren manuei ihardetsico ahal dioçute: eta populu hau gucia baquearequin itzulico da bere lekuetara.
24 Horiec adituric, Moisec eguin cituen Jethroc bururatu ciozcan guciac.
25 Eta Israel gucitic hautaturic guiçon larderiadunac, jarri cituen populuaren buruçagui, mila guiçonen, ehunen, berrogoi eta hamarren, eta hamarren gaineco.
26 Hauquiec edocein orduz juiatzen çuten jendea: bainan eguiteco handienac ekarcen cituzten Moisen gana, bakarric errexenac erabaquitzen cituztelaric.
27 Guero Moisec utzi çuen bere aitaguinarreba, ceina bihurturic goan baitzen bere lurrera.

Currently Selected:

ECSODOA 18: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy