YouVersion Logo
Search Icon

ECSODOA 33

33
1 Eta Jauna minçatu citzaioen Moisi, erraten cioelaric: Çoaci; leku hortaric çu, eta Eguiptoco lurretic erakarri içan duçun çure populua, igan çaizte, nic Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cinequin aguindu içan diotedan lurrera, erranez: Çure ondoregoari emanen diot hori.
2 Eta ene ainguerua igorrico dut çure aitzinean, eragotz detzadan Cananearra, eta Amorhearra, eta Hetbearra, eta Pherecearra, eta Hebearra, eta Jebusearra,
3 Eta esne eta ezti darioen lurrera sar çaitecençat. Ecen ez naiz çurequin iganen, populu buru gogorrecoa çarelacotz: beldurrez-eta xahu çaitzadan bidean.
4 Solas borthitz hori aditzearequin, populua nigarrari eman cen: eta nihorc etzituen jaunci ohico bere edergailuac.
5 Ecen Jaunac Moisi erran içan cioen: Erroçute Israelgo semeei: Buru gogorreco populua çare; behin heldu banaiz çure erdira, xahutuco çaitut. Utzquitzu beraz orai berean çure edergailuac, jaquin deçadan cer eguin çuri.
6 Israelgo semeec utzi içan cituzten beraz beren edergailuac Horebgo mendiaren ondoan.
7 Moisec ere, tabernaclea harturic, jarri çuen campetaric urrun eta icendatu çuen patuco tabernaclea. Eta populuco guciac, cerbait galde eguiteco çutenac, campetaric ilkitzen ciren patuco tabernaclera.
8 Eta Moise tabernaclera ilkitzen cenean, jende gucia xutitzen cen, eta bakotcha egoten cen xutic bere olhaco sarcean, eta Moisi guibeletic beguira, tabernaclean sar cedin arteo.
9 Eta hura tabernaclean sartu-eta, hedoi habea jausten cen, eta sarcean baratzen, eta Jauna minçatzen cen Moisequin,
10 Oroc ikusten çutelaric hedoi habea landatua çagoela tabernacle-sarcean. Eta berac ere guelditzen ciren xutic, eta beren olhetaco atheetaric adoran ematen ciren.
11 Eta Jauna Moisi minçatzen citzaioen bekoz-beko, guiçon bat bere adisquideari minçatzen ohi den beçala. Eta Moise tabernacletic campetara bihurcen cenean, haren muthila, Josue gaztea, Nunen semea, etzen tabernacletic urruncen.
12 Bada, Moisec erran cioen Jaunari: Manatu darotaçu populu hau eraman deçadan hemendic, eta ez darotaçu erakusten nor igorri-gogo duçun enequin, nahiz erran içan darotaçun: Eçagutzen çaitut çure icenez, eta gracia aurkitu duçu ene aitzinean.
13 Baldin beraz gracia aurkitu badut çure aitzinean, erakuts diçadaçu çure beguithartea, eçagut çaitzadançat, eta gracia aurki deçadan çure beguien aitzinean: begui onez beguira çoçu çure populu jendetze huni.
14 Eta Jaunac erran cioen: Ene beguithartea goanen da çure aitzinean, eta phausua emanen darotzut çuri.
15 Eta Moisec erran cioen: Ez baçare çu ceroni aitzinean ibilcen, ez gaitzatzula ilkiaraz toqui huntaric.
16 Ecen certaric jaquinen ahal içanen dugu nic eta çure populuac gracia aurkitu dugula çure aitzinean, ez balin baçare gurequin ibilcen, ospatuac içan gaitecençat lurraren gainean dauden populu guciez?
17 Bada, Jaunac erran cioen Moisi: Çuc galdatu hori ere eguinen dut: ecen gracia aurkitu duçu ene aitzinean, eta ceroni çure icenez eçagutzen çaitut.
18 Moisec erran cioen: Erakuts diçadaçu çure gloria.
19 Jaunac ihardetsi çuen: Erakutsiren darozquitzut ontasun guciac, eta deithuco dut çure aitzinean Jaunaren icena: eta urricari içanen dut nahi dudana, eta berati içanen naiz atseguin dudanaren alderat.
20 Eta Jaunac erran çuen oraino: Ecin ikusico duçu ene beguithartea: ecen ni ikusico nauen guiçona ez daiteque biciric gueldi.
21 Eta berriz ere erran cioen: Horra non den leku bat ene ikusteco, eta egonen çare harriaren gainean.
22 Eta ene gloria iragaitean, eçarrico çaitut harri artean, eta ene escu escuinac beguiratuco çaitu iragan nadien arteo:
23 Guero alchatuco dut ene escua, eta guibeletic ikusico nauçu: bainan ecin ikusico duçu ene beguithartea.

Currently Selected:

ECSODOA 33: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy