YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 9

9
1 Bada, Eliseo profetac deithu çuen profeta semeetaric bat, eta erran çaroen: Tinca çaçu guerria, escuan har çaçu olio-unci hau, eta çoaci Erramoth Galaadecora.
2 Eta haran heldu çaretequeenean, ikusiren duçu Jehu, Josafaten semea, Josafat baita Namsiren semea; eta sarthuric, ilkiaracico duçu bere anaien erditic, eta guela baten barnera eramanen duçu.
3 Eta olio-uncia daducaçularic, haren buruaren gainera ixurico duçu, eta erranen duçu: Hau dio Jaunac: Israelen gaineco erregue gançutu çaitut. Eta athea idequico duçu, eta ihes eguinen duçu, eta etzare han egonen.
4 Profeta seme guiçon-gaztea goan cen beraz Erramoth Galaadecora,
5 Eta han sarthu cen. Hara berriz, armadaco aitzindariac jarriac çaudela. Eta Jehuri erran çaroen: Aitzindaria, solas bat dut çuretzat. Eta Jehuc erran çaroen: Gutaric orotaric norençat? Eta harec ihardetsi çuen: Çuretzat, oi aincindaria.
6 Jehu xutitu eta guela batean sarthu cen; eta guiçon-gazteac olioa ixuri çuen haren buruaren gainera, eta erran çuen: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Erregue gançutu çaitut Jaunaren Israelgo populuaren gaineco,
7 Eta joco duçu çure nausi Acaben etchea. Eta aspertuco dut ene cerbitzari profeten odola eta Jaunaren cerbitzari gucien odola, Jeçabelen escutic.
8 Eta galduco dut Acaben etche gucia; eta Acaben ganicacoac hilen ditut harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua eta Israelen azquena.
9 Eta emanen dut Acaben etchea, hala-nola Nabathen seme Jeroboamena, hala-nola Ahiasen seme Baasarena.
10 Halaber çakurrec janen dute Jeçabel Jezrahelgo landan, eta ez da içanen norc ehorcico duen hura. Eta athea idequi çuen eta ihesari eman cen.
11 Jehu berriz, ilki cen bere nausiaren cerbitzarietara. Hauquiec erran çaroeten: Ongui doaci oro? certara ethorri çaitzu çoro hori? Jehuc erran çaroeten: Badaquiçue nor den guiçona eta cer erran duen.
12 Hequiec ihardetsi çuten: Hori ez da eguia, bainan cerorrec erraguçu. Jehuc erran çaroeten: Hau eta hau erran darozquit, eta erran du: Hau dio Jaunac: Erregue gançutu çaitut Israelen gaineco.
13 Xutitu ciren berehala; ceinec bere capa harturic, eçarri çuten Jehuren oinen azpian, juie-alkiaren itchuran, turuta jo çuten eta erran çuten: Erreguetu da Jehu.
14 Beraz Namsiren semearen semea, Jehu, Josafaten semea, cinaz josi cen Joramen contra. Bada, Joramec eta Israel guciac Erramoth Galaadecoa sethiatua çaducaten Siriaco erregue Haçaelen contra.
15 Eta Joram Jezrahelera itzulia cen bere sakietaric sendatzeco, Siriarrec jo çutelacotz guduan hari celaric Siriaco erregue Haçaelen contra. Eta Jehuc erran çuen: Çuen gogaraco bada, nihor ez bedi ihes ilki hiritic, ez dadien goan berriaren ematera Jezraheiera.
16 Eta igan cen, eta Jezrahelgo bideari lothu cen: ecic Joram han eri çagoen, eta Ococias Judaco erregue jautsia cen Joramen ikustera.
17 Jezrahelgo dorrearen gainean jarria cen çainac ikusi çuen beraz Jehuren andana heldu cela, eta erran çuen: Ikusten dut guiçon-mulço bat. Eta Joramec erran çuen: Har çaçu orga-laster bat eta bidera igorraçu, eta goanen denac erran beça: Ongui doaci oro?
18 Orga-lasterrera igan cena goan cen beraz Jehuren bidera eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquetuac dira oro? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Cer du baqueac çurequin ikusteco? çoaz aitzina eta guibeletic çatozquit. Çainac halaber berria eman çuen, cioelaric: Berriquetaria goan çaiote, eta ez da guibelerat itzulcen.
19 Joramec igorri çuen bigarren orga-laster bat, eta haren gainean cena heldu cen Jehuren lagunetara, eta erran çuen: Hau dio erreguec: Baquea da? Eta Jehuc ihardetsi çuen: Baqueac cer du çurequin ikusteco? Eguiçu aitzinat eta guibeletic jarraic çaquizquit.
20 Bada, çainac berria eman çuen: Goan da hequietaraino, eta ez da guibelerat itzulcen. Heldu denaren urhatsac berriz, iduri du Jehuren urhatsa, Namsiren semearena, ecic çalhuqui heldu da.
21 Eta Joramec erran çuen: Çaldiac uztar çatzue ene orga-lasterrari. Eta uztartu cituzten, eta Joram Israelgo erregue, eta Ococias Judaco erregue, cein bere orga-lasterretan ilki ciren Jehuren bidera, eta atzeman çuten Naboth Jezraheldarraren landan.
22 Joramec ikusi çuenean Jehu, erran çaroen: Baquea da, Jehu? Eta hunec ihardetsi çaroen: Cer baque? çure ama Jeçabelen lohiqueriac eta sorguinqueria guciac freitetan dira oraino.
23 Joramec berriz, escua itzuli çuen; eta ihes abiatzean, Ocociasi erran çaroen: Celatac, Ococias.
24 Bainan Jehuc arrambela escuaz hedatu çuen, eta Joram jo çuen sorbalden artean, eta guecia ilki cen bihotzetic, eta berehala Joram erori cen bere orga-lasterretic.
25 Eta Jehuc erran çaroen Badacer aitzindariari: Har çaçu eta Naboth Jezraheldarraren landara arthicaçu; orhoit naiz ecen, çu eta ni orga-lasterrean jarriric, horren aita Acaben ondotic guinoacilaric, Jaunac dixidu hau alchatu çuela haren gainera, erranez:
26 Ala! bihurturen baitarozquiat landa hortan berean, dio Jaunac Nabothen odol atzo ikusi dudanaren ordaina, eta haren semeen odolaren ordaina, Jaunac erraten du. Orai har çaçu beraz eta arthicaçu landara, Jaunaren hitzaren arabera.
27 Bada, hori ikusiric, Ococias Judaco erregue etcheco baratzeco bideaz ihes cihoan. Jehu jarraiqui citzaioen eta erran çuen: Hori ere jo çaçue bere orga-lasterrean; eta jo çuten Gabergo patarrean, ceina Jeblaamgo ondoan baita. Ocociasec ihes eguin çuen Maiedora, eta han hil içan cen.
28 Eta bere cerbitzariec eçarri çuten bere orga-lasterrean; Jerusalemera eraman çuten, eta hobian bere arbasoequin ehorci çuten Dabiden hirian.
29 Acaben seme Joramen hamecagarren urthean erreguinatu cen Ococias Judaren gainean.
30 Eta Jehu Jezrahelera ethorri cen. Bada Jeçabelec haren sarcea adituric, sardaz thindatu cituen bethondoac, burua edergailuz bethe çuen, eta beguiratu çuen leihotic
31 Jehu athetic sarcen cenari, eta erran çuen: Baquea içan othe ditaque Çambrirequin, bere nausia hil duenarequin?
32 Eta Jebuc beguiac alchatu cituen leihora, eta erran çuen: Nor da hori? Eta bizpahirur ebaquic gur eguin çaroten.
33 Eta Jehuc erran çaroeten: Arthicaçue gain-behera. Eta arthiqui çuten, eta harrasia odolez fharrastatua içan cen, eta çaldiec lurrean oincatu çuten.
34 Eta Jehu sarthu cenean jatera eta edatera, erran çuen: Çoazte, ikusaçue madaricatu hura, eta ehorçaçue erregue alaba delacotz.
35 Eta haren ehorzteco goan cirenean, etzuten berceric kausitu buru-heçurra, çangoac eta escu-muthurrac baicic.
36 Itzuliric berria ekarri çaroten Jehuri, eta Jehuc erran çuen: Jaunaren hitza da, bere cerbitzari Elias Thesbearren ahoz erran duena, cioelaric: Jezrahelgo bazterrean çakurrec janen dituzte Jeçabelen haraguiac.
37 Jeçabelen haraguiac gorotza lurraren gainean beçala içanen dira Jezrahelgo bazterrean, halaz non iragaiten direnec erranen baitute: Hori da Jeçabel hura?

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 9: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy