YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 5

5
1 Naaman Siriaco erregueren armadaco buruçaguia, guiçon hainitz handia eta ikusia cen bere nausiaren baithan; hartaz ecic Siria salbatu çuen Jaunac. Bada, guerlaria eta aberatsa cen, bainan leguensua.
2 Eta Siriatic ohoin batzu ilki ciren, eta Israelgo lurretic gathibu eraman çuten nexca gaztetto bat, ceina baitzen Naamanen andrearen cerbitzuan.
3 Hunec erran çaroen bere etchecandreari: Oxala ene nausia goan balitz Samarian den profeta gana! harec laster sendatuco çuen bere leguenetic.
4 Hargatic Naaman sarthu cen bere jaunaren aitzinera eta berri hori eman çaroen, cioelaric: Hula eta hula minçatu da Israelgo lurreco nescatcha bat.
5 Siriaco erreguec erran çaroen: Çoaz eta gutunac igorrico diotzat Israelgo erregueri. Naaman bideari lothu cenean, hamar cilharrezco talendu eta sei mila urhezco diru eta hamar aldagarri berequin hartu cituen.
6 Israelgo erregueri gutunac ekarri ciozcan, hunelaco hitzetacoac: Gutun hau escura hartu duqueçunean, jaquinen duçu Naaman ene cerbitzaria bidali darotzudala bere leguenetic senda deçaçun.
7 Eta Israelgo erreguec gutunac iracurtu cituenean, bere soinecoac urratu cituen eta erran çuen: Jaincoa othe naiz ni, bicia ken eta eman ahal içateco, niri igorri darotanaz gueroz guiçon bat leguenetic sendatzera? ohartemaçue eta ikus ene contra makurbidequeta derabilala.
8 Eliseoc Jaincoaren guiçonac aditu çuenean hori, erran nahi da Israelgo erreguec soinecoac urratu cituela, igorri çaroen erranez: Certaco hautsi ditutzu soinecoac? Siriarra ethor bequit eta jaquin beça Israelen profeta bat badela.
9 Naaman ethorri cen beraz bere çaldi eta orga-lasterrequin eta guelditu cen Eliseoren athe aitzinean.
10 Eliseoc hau gaztiatu çaroen: Çoaz eta çazpitan garbi çaite Jordanean; sasualduco da çure haraguia, eta xahu eguinen çare.
11 Naaman hasarre cihoan guibelerat, cioelaric: Uste nuen ilkico citzaidala, eta gueldituric deithuco çuela bere Jainco Jaunaren icena, bere escuaz uquituco çuela leguenaren toquia eta sendatuco ninduela.
12 Abana eta Pharphar Damasco hibaiac ez othe dira Israelgo ur guciac baino hobeac ni hequietan garbitzeco eta xahu eguiteco? Guibelaz itzuliric beraz, eta gaitzituric cihoalaric,
13 Bere cerbitzariac hurbildu citzaizcoen eta erran çaroten: Aita, baldin profetac gauça gaitz bat erran balarotzu, segur eguin behar içanen cinduen; cembatez beraz hobequi erran darotzunaz gueroztic orai: Garbi çaite eta xahu gueldituco çare?
14 Naaman jautsi eta garbitu cen çazpi aldiz Jordanean Jaincoaren guiçonaren hitzaren arabera, eta haren haraguia bihurtu cen haur ttipi baten haraguia beçala, eta xahutua içan cen.
15 Eta bere inguruco lagun guciequin itzuliric Jaincoaren guiçona gana, ethorri eta eman cen haren aitzinean, eta erran çaroen: Eguiazqui badaquit lur gucian berce Jaincoric ez dela, Israelen dena baicic. Hargatic othoizten çaitut çure cerbitzariari onhets diotzotzun bere esquerrac.
16 Eta Eliseoc ihardetsi çaroen: Bici bedi Jauna ceinaren aitzinean bainaiz; ez baitut deusere hartuco. Eta nola borchatzen baitzuen, etzuen niholere onhetsi.
17 Eta Naamanec erran çaroen: Nahi duçun beçala. Bainan, othoizten çaitut, utz çaçu çure cerbitzaria lur huntaric bi mando carga harcera; ecen hemendic aitzina, çure cerbitzariac ez diote holocaustaric edo bitimaric escainico jainco arrotzei, baicic-ere Jaunari.
18 Ordean huntaz bakarric çure cerbitzariarençat othoitz biaçaçu Jauna; ene nausia adoratzera sarthuco denean Erremonen templora, ene escuaren gainean bermatuz, Erremonen temploan adoratzen badut, hura adoran içanen den leku berean, Jaunac gauça hori barka diçadan niri çure cerbitzariari.
19 Eliseoc erran çaroen: Çoaz baquean. Naaman goan cen beraz haren ganic lurreco aro ederrenean.
20 Eta Jiecic, Jaincoaren guiçonaren muthilac erran çuen: Ene nausiac guphidetsi du Naaman Siriar hori, horrec ekarrietaric ez baitio hartu. Ala Jauna! laster eguinen diot guibeletic, eta cerbait içanen dut horren ganic.
21 Eta Jieci jarraiqui cen Naamanen guibeletic. Harec ikusi çuenean lasterca heldu citzaioela, orga-lasterretic jautsi cen haren bidera, eta erran çaroen: Ongui dohaci oro?
22 Jiecic ihardetsi çuen: Ongui. Ene nausiac igorri nau çure gana, dioelaric: Profeten semeetaric bi guiçon-gazte oranche ethorri çaizquit Efraimgo menditic: emotzute cilharrezco talendu bat eta bi aldagarri.
23 Eta Naamanec erran çuen: Hobe da har detzatzun bi talendu. Eta borchatu çuen, eta bi çakutan lothu cituen bi talendu cilharrezcoac eta bi aldagarriac, eta bizcarrera eman ciozcaten bere bi muthili, ceinec eraman baitzituzten Jieciren aitzinean.
24 Arratsa ethorri cenean, hequien escuetaric hartu eta etchean eçarri cituen; eta utzi cituen guiçonac eta goan ciren.
25 Bera berriz, sarthuric jarri cen bere nausiaren aitzinean. Eliseoc erran çaroen: Nondic heldu çare, Jieci? Hunec ihardetsi çuen: Çure cerbitzaria ez da nihon içatu.
26 Eta Eliseoc erran çaroen: Ez othe cen han ene izpiritua guiçona orga-lasterretic çure bidera itzuli denean? Orai beraz hartu duçu dirua eta hartu ditutzu soinecoac erostecotzat olibadi, mahasti, ardi, idi, muthil eta nescato.
27 Bainan Naamanen leguena lothuco çaitzue çuri, eta çure ondoregoari bethi guciraino. Eta Jieci Eliseoren ganic ilki cen leguenez elhurra beçain çuri.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 5: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy