Versions

Cancel
 
25
1 Guerthatu cen bada, haren erreguetasuneco bederatzigarren urthean, hamargarren hilabethean, hilabethearen hamarrean, Nabucodonosor Babilonaco erregue, bera eta bere armada ethorri cirela Jerusalemera eta inguratu çutela hiria; eta trenchadac eguin cituzten haren inguruan.
2 Eta hiria hersia eta trenchadaz inguratua egotu cen Sedecias erreguearen hamecagarren urthea arteo,
3 Hilabetheco bederatzigarren eguna arteo; eta gosetea nausitu cen hirian, eta populuac oguiric etzuen.
4 Eta hirico harrasia alde batetic urratua içan cen; eta guerlaco guiçon guciec gabaz ihes eguin çuten, bi harrasien artean, erregueren baratzearen ondoan den atheco bideaz. Bada, Caldearrec hiria inguruan sethiatzen çuten. Sedeciasec ihes eguin çuen beraz mortuco celhaietara daraman bideaz.
5 Eta Caldearren armadac jo çuen erregueren ondotic, eta Jericoco ordoquian atzeman çuen; eta harequin ciren guerlari guciac barraiatu ciren, eta utzi çuten.
6 Caldearrec atzemanic beraz erregue, Erreblathara eraman çuten Babilonaco erregueren aitzinera. Nabucodonosorrec eman çaroen bere erabaquia.
7 Sedeciasen semeac hilaraci cituen haren aitzinean, eta berari leherraraci çarozquien beguiac; eta burdinaz lothuric, Babilonarat eraman çuen.
8 Borzgarren hilabethean, hilabethearen çazpigarren egunean, hori baita Babilonaco erregueren hemeretzigarren urthean, Nabuçardan armadaco buruçaguia, Babilonaco erregueren cerbitzaria, Jerusalemera ethorri cen.
9 Erre cituen Jaunaren etchea, eta erregue-etchea; eta cer-ere baitzen Jerusalemen etcheric, oro suz erre cituen.
10 Eta armadaco buruçaguiarequin cen Caldearren armada guciac errotic arthiqui cituen Jerusalemen inguruco harrasiac.
11 Eta Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, eraman cituen hirian guelditu cen populu ondarra, eta Babilonaco erregueren gana ihes eguin çutenac, eta gaineraco jende xehea.
12 Eta lekuco erromesetaric utzi cituen mahastien eta lurren lançaileac.
13 Berriz, Caldearrec hautsi cituzten Jaunaren temploan ciren cobrezco habeac eta hequien oinac, eta Jaunaren temploan cen itsasoa, eta cobrea eraman çuten gucia Babilonara.
14 Eraman cituzten orobat cobrezco duphinac, gatheluac, hirurhorcecoac, edateco unciac, xurruac eta cobrezco tresna temploan cerbitzatzen ciren guciac.
15 Armadaco buruçaguiac eraman cituen halaber isensunciac eta xatac; nola urhezcoac ala cilharrezcoac;
16 Erran nahi da bi habe, oinac eta itsasoa, Salomonec Jaunaren temploan eguinac. Neurrigabecoa cen unci gucien cobrearen phisua.
17 habe bakarrac hemeçorci besoren lucetasuna çuen, eta haren gaineco buruac hirur besoren lucetasuna; eta habe buruco sarea eta mingranac cobrez ciren oro. Bigarren habeac orobateco edergailuac cituen.
18 Armadaco aitzindariac eraman cituen halaber Saraias lehembicico apheça, eta Sophonias bigarren apheça, eta hirur athalçainac;
19 Eta hirico ebaqui bat, guerlaco guiçonen manatzeco cena; eta borz guiçon erregueren aitzinean xutic egoten cirenetaric; eta Sopher, armadaco aitzindari bat, populuticaco soldado gazteac iracasten cituena; eta hirur hogoi guiçon populu xehetic hirian atzemanac içan cirenac.
20 Hequiec harturic, Nabuçardanec, armadaco buruçaguiac, Babilonaco erregueri eraman çarozquien Erreblathara.
21 Eta Babilonaco erreguec jo eta hil cituen Erreblathan, Ematheco lurrean; eta Juda bere lurretic eramana içan cen.
22 Judaco lurrean guelditu cen populuari berriz, Nabucodonosorrec, Babilonaco erreguec, utzi çuenari, aitzindaritzat eman çaroen Godolias, Ahicamen semea, Saphanen ilobasoa.
23 Eta soldado aitzindari guciec eta hequiequin ciren guiçonec aditu çutenean hori, erran nahi da Babilonaco erreguec Godolias eçarri çuela buruçagui, Ismahel Nathaniasen semea, Johanam Careeren semea, Saraia Thanehumeth Netophatharraren semea, Jeçonias Maacathiren semea, eta beren lagunac ethorri ciren Godoliasen gana Masphara.
24 Godoliasec cin eguin çaroeten berei eta beren lagunei, erranez: Ez beçaizte beldur içan Caldearren cerbitzatzeco; çaudezte lur huntan, cerbitza çaçue Babilonaco erregue, eta ongui atheraco çaitzue.
25 Bainan handic çazpigarren hilabethean guerthatu cen Ismahel Nathaniasen semea, erregue-odoleco cen Elisamaren ilobasoa, ethorri cela hamar guiçonequin; eta jo cituen Godolias, ceina hil baitzen, eta Masphan harequin ciren Juduac eta Caldearrac.
26 Eta ttipi eta handi, populu gucia jaiquiric, eta soldadoen aitzindariac Eguiptora goan ciren, Caldearren beldurrez.
27 Bada, guerthatu cen Joaquin Judaco erregue eramana içan cenetic hogoi eta hamaçazpigarren urthean, hamabigarren hilabethean, hilabethearen hogoi eta çazpigarren egunean, Ebilmerodaquec Babilonaco erreguec, erreguinatzen hasi cen urthean, presondeguitic atheratu çuela Joaquin.
28 Eztiqui minçatu citzaioen, eta haren tronua eçarri çuen, harequin Babilonan ciren erregueen tronuac baino gorago.
29 Eta aldatu ciozcan presondeguian içan cituen soinecoac, eta bethi haren aitzinean jaten çuen oguia bere bicico egun oroz.
30 Bicigarria ere seguratu çaroen, eta hura hutsic gabe erreguez mana citzaioen egun oroz bere bicico egun gucietan.