YouVersion Logo
Search Icon

2 ERREGUEAC 20

20
1 Orduco egunetan, Ecequias eritu cen hilceco heineraino; eta Amosen semea Isaias profeta ethorri cen haren gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Manatzeco ditutzunac eguizquitzu çure etchean: ecic hilen çare, etzare bicico.
2 Erreguec burua itzuli çuen çokoco alderat, eta Jauna othoiztu çuen, cioelaric:
3 Othoi, Jauna, orhoit çaite othoi, nola çure aitzinean ibili naicen cintasunean eta bihotzeco garbitasunean, eta çure aitzinean gogaragarri cena eguin dudala. Eta-bada, Ecequias nigar uharretan egotu cen.
4 Eta Isaiasec ezcabatzaren erdia iragan gabe, Jaunaren hitza eguin citzaioen, cioena:
5 Bihur çaite eta erroçu Ecequiasi ene populuaren buruçaguiari: Hau dio Dabid çure aitaren Jainco Jaunac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac; eta sendatu çaitut, eta hirur egunen buruco iganen çare Jaunaren templora.
6 Eta çure egunac hamaborz urthez berhatuco ditut; eta oraino atheratuco çaituztet çu eta hiri hau Asiriarren erregueren escutic, eta gueriçatuco dut hiri hau ni gatic eta Dabid ene cerbitzaria gatic.
7 Eta Isaiasec erran çuen: Ekar çaçue çare bat pico. Ekarri çutenean, eçarri çuen erregueren çauriaren gainean, eta sendatua içan cen.
8 Bada, Ecequiasec erran içan çaroen Isaiasi: Cer içanen da eçagutzaria Jaunac sendatuco nauela, eta hirugarren eguneco iganen naicela Jaunaren templora?
9 Isaiasec ihardetsi çaroen: Hau da Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac eguincetan eçarrico duela erran duen hitza: nahi duçu itzala igan dadien hamar marraz, ala guibela dadien berce haimberce ozcaz?
10 Eta Ecequiasec erran çuen: Errex da itzala hamar marraz aitzina dadien; ez dut hori eguin dadien nahi, bainan bai guibelerat itzul dadien hamar ozcaz.
11 Hargatic Isaias profetac dei eguin çaroen Jaunari, eta hamar ozcaz guibelerat bihurraraci çuen itzala orducoz jautsi cituen hamar marrac gaindi Acacen orenean.
12 Orduco egunetan, Baladanen seme Berodac Baladanec Babilondarren erregueac gutunac eta emaitzac igorri çarozquien Ecequiaci, aditu içan çuen ecic Ecequias eri içatu cela.
13 Ecequias berriz, hequien ethorceaz boztu cen, eta erakutsi çaroezten bere usain-on, urhe, cilhar, eta balsamu guciac; gançugailuac ere eta bere unciac, eta bere kutchetan içan ahal cetzazqueenac oro. Bere etchean eta bere escuan cituenetaric etzen deusere içan hequiei erakutsi etzarotenic.
14 Bada, Isaias profeta ethorri citzaioen erregue Ecequiasi, eta erran çaroen: Cer erran dute guiçon horiec? edo nondic ethorri çaizquitzu? Ecequiasec ihardetsi çaroen: Urrungo lurretic ethorri dira ni gana, Babilonatic.
15 Eta Isaiasec erran çaroen: Cer ikusi dute çure etchean? Ecequiasec ihardetsi çuen: Ene etchean ditudan guciac ikusi dituzte; deusere ez da ene kutchetan erakutsi ez diotzatedanic.
16 Hargatic Isaiasec erran, çaroen Ecequiasi: Adi çaçu Jaunaren hitza:
17 Huna non ethorrico diren egunac, eta Babilonara eramanac içanen dira çure etchean direnac oro eta çure arbasoec egun arteo bildu içan dituztenac; ez da deusere gueldituco, dio Jaunac.
18 Berçalde berriz, çu ganic ilkiricaco semeetaric, çuc bicia emanetaric, eramanac içanen dira, eta ebaqui Babilonaco erregueren jaureguian içanen dira.
19 Isaiasi ihardetsi çaroen Ecequiasec: Çucena da niri erran darotaçun Jaunaren hitza; baqueac eta eguiac iraun beçate ene egunetan.
20 Ecequiasen gaineraco eguinçac berriz, eta haren bihotzoitasun gucia, eta nola eguin cituen arraintegui bat, eta ixtun bat, eta nola sarraraci çuen ura hirira, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
21 Eta Ecequias lokartu cen bere arbasoequin, eta Manase haren semea erreguinatu cen haren orde.

Currently Selected:

2 ERREGUEAC 20: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy