31
1 Bada, Filistindarrec gudu ematen cioten Israeli, eta Israeldarrec iheseguin çuten Filistindarren aitzinean, eta hilac erori ciren Jelboeco mendian.
2 Eta Filistindarrac jauci ciren Saulen eta haren semeen gainera, eta jo cituzten Jonathas, Abinadab eta Melquisua, Saulen semeac.
3 Eta Saulen gainera erori cen guduco indar gucia. Arrambelariac jarraiqui citzaizcon eta saki gaitza eguin cioten arrambelariec.
4 Orduan Saulec erran cioen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta jo neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta hil neçaten nitaz trufa eguinez. Eta ezcutariac etzuen nahi içatu, ecic laztura gaitzac harritua cen; hargatic Saulec hartu çuen ezpata, eta bere burua gainera arthiqui çuen.
5 Haren ezcutariac hori ikusi çuenean, erran nahi da Saul hila cela, berac ere bere burua ezpatan sarthu çuen eta harequin hil cen.
6 Hil içan cen beraz Saul, eta haren hirur seme eta haren guiçon guciac halaber egun hartan.
7 Bada, haranaz haindian eta Jordanearen berce aldean ciren Israeldarrec ikusi çutenean Israelgo guiçonec iheseguin çutela, Saul hil cela eta haren semeac ere, utzi cituzten beren hiriac eta ihesari eman ciren; eta Filistindarrac ethorri ciren, eta han eguin çuten beren egoitza.
8 Guerthatu cen bada biharamunean, Filistindarrac ethorri cirela hilen biluztera, eta atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian etzanac.
9 Sauli burua moztu cioten eta bere harmetaric biluci çuten; eta igorri çuten Filistindarren lurrera inguruan, berriaren ematera jaincordeen temploan eta populuetan.
10 Eta Saulen harmac eçarri cituzten Astarothen temploan, haren gorphutza, berriz, dilindan Bethsango harrasian.
11 Hori aditu çutenean Jabesgalaadtarrec, Filistindarrec Sauli eguin ciozcaten guciac,
12 Bihotz guehienic çutenac oro jaiqui ciren, bidean ibili ciren gau gucia eta hartu cituzten Saulen gorphutza eta haren semeenac Bethsango harrasitic; ethorri ciren Jabes Galaadera, eta han erre cituzten.
13 Eta hartu cituzten hequien heçurrac, eta ehorci cituzten Jabeseco oihanean, eta çazpi egunez barur eguin çuten.
Loading reference in secondary version...