YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGUEAC 12

12
1 Bada, Erroboam Siquemera ethorri içan cen, ecen harat bildua cen Israel gucia hura erregue eçarcera.
2 Bainan Jeroboamec, Nabathen semeac, Eguipton celaric oraino Salomon erreguearen aitzinetic ihes, adituric haren hil-herria, bihurtu cen Eguiptotic.
3 Mandatariac igorri ciozcaten eta deithu çuten Jeroboam eta Israelgo oste gucia ethorri ciren beraz eta Erroboami minçatu ciren erranez:
4 Çure aitac uztarriric gogorrena eçarri darocu gainean. Hargatic aphur bat guti çaçu orai çure aitaren manamenduco gogortasun handitic, eta gure gainean eçarri duen uztarriaren dorphetasunetic, eta guc cerhitzatuco çaitugu.
5 Erroboamec erran çaroeten: Çoazte hirugarren eguna arteo, eta itzul çaizte ene gana. Populua goan cenean,
6 Erroboam erregueac batzarre bat iduqui çuen bere aita Salomonen aitzinera bilcen ciren çaharrequin hura bici celaric, eta erran çuen: Cer conseilu ematen darotaçue, populu horri ihardets deçodançat?
7 Hauquiec erran çaroten: Populu horri egun jausten baçaizquio, amor ematen badioçu eta bere galdea onhesten, eta solas eztiac ematen badiozcatzu, bethico içanen da çure cerbitzuan.
8 Erroboamec bazterrerat utzi çuen çaharrec eman çaroten conseilua, eta behartu cituen harequin haciac eta harequin egoten ciren guiçon-gazteac,
9 Eta erran çaroeten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardesteco populu horri, ceinac erran baitarot: Axit çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?
10 Harequin haciac içan ciren guiçon-gazteec ihardetsi çaroten: Hula minça çaite populu horri, ceina minçatu baitzaitzu, cioelaric: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin gaitzatzu. Hula minça çaquizquiote: Ene erhiric xiquiena lodiagoa da ene aitaren bizcarra baino.
11 Dioçue ene aitac uztarri dorphea eçarri duela çuen gainean; eta nic dorpheagotuco dut oraino çuen uztarria; ene aitac açoteaz jo çaituztete, eta nic harrobiz joco çaituztet.
12 Beraz hirugarren egunean Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren, erregue minçatu beçala, erran çuenean: Itzul çaizte ene gana hirugarren egunean.
13 Eta erreguec, bazterrerat utziric çaharrec eman çaroten conseilua, gogorqui ihardetsi çaroen populuari,
14 Eta guiçon-gazteen conseiluaren arabera minçatu citzaioen, erranez: Ene aitac dorphetu du çuen uztarria; nic berriz, dorpheagotuco dut oraino; ene aitac açoteaz jo çaituzte; nic berriz, harrobiz joco çaituztet.
15 Eta erreguec etzuen populua onhetsi, ceren haren ganic aldaratu baitien Jauna, bere hitzari bide emateco, Ahias Silontarraren arartecoz Jeroboam Nabathen semeari erran içan çaroenari.
16 Hargatic populuac ikusiric erreguec etzituela nahi içan ençun, ihardetsi çaroen erranez: Cer ikusteco dugu Dabiden baithan? edo cer primança Isairen semearen baithan? Israel, habil hire olhetara; Dabid, ikusac orai hire etchea. Eta Israel goan cen bere olhetara.
17 Bainan Erroboam Judaco hirietan egoten ciren Israelgo seme gucien gainean erreguinatu cen.
18 Erroboamec igorri çuen beraz Aduram, cerguen buruco cena; eta Israel guciac harricatu çuen eta hil cen. Bada Erroboam erreguea berehala igan cen bere orga-lasterrera eta ihes eguin çuen Jerusalemera.
19 Eta Israel bereci cen Dabiden etchea ganic egungo eguna arteo.
20 Bada, guerthatu cen Israel guciac aditu çuenean Jeroboam itzuli cela, igorri çuela haren bilha, eta batera bilduric deithu çutela eta erregue eçarri Israel guciaren gainean. Judaren leinu bakarra baicic etzen Dabiden etcheari jarraiqui.
21 Bainan Erroboam ethorri cen Jerusalemera; bildu cituen Judaco etche gucia eta Benjaminen leinua, ehun eta lau hogoi mila guiçon hautac, Israelen etchearen guducatzeco eta erresuma bihurcecotzat Erroboami Salomonen semeari.
22 Orduan Jauna minçatu cen Semeiasi, Jaincoaren guiçonari, erraten çaroelaric:
23 Minça çaquizquiote Erroboami, Salomonen seme Judaco erregueri, Judaco eta Benjamingo etche guciari eta populuco gaineracoei, erraten dioçutelaric:
24 Hau dio Jaunac: Ez beçaizte igan, ez-eta guduca Israelgo çuen anaien contra; guiçona bere etchera itzul bedi, ecen hau gucia ene escutic heldu da. Ençun çuten Jaunaren hitza, eta bidetic itzuli ciren Jaunac manatu çaroeten beçala.
25 Bada Jeroboamec alchatu çuen Siquemgo hiria Efraimgo mendian, eta han eguin çuen bere egoitza. Guero handic ilkiric alchatu çuen Phanuel,
26 Eta Jeroboamec eguin çuen bere baithan: Erresuma orai bihurtuco çaio Dabiden etcheari,
27 Populu hau igaiten bada, Jerulalemen Jaunaren etchean sacrificio eguitera; eta populu hunen bihotza itzulico çaio bere jaunari, Erroboam Judaco erregueri, eta ni hilen naute eta bihurtuco dira haren gana.
28 Eta bere baithan egonic, eguin cituen bi aratche urhezco, eta populuari erran çaroen: Ez beçaizte igan Jerusalemera guehiago: Israel, huna çure jaincoac Eguiptoco lurretic atheratu çaituztenac.
29 Eçarri cituen bat Bethelen eta bercea Danen;
30 Eta hori içan cen bekatu bide bat, ecic populua aratchearen adoratzera goaten cen Daneraino.
31 Eta temploac eguin cituen leku goretan, eta apheçac populuco azquenetaric, Lebiren seme etzirenetaric.
32 Besta-buru bat eçarri çuen çorcigarren hilabethean, hilabethearen hamaborzgarreneco, Judan celebratzen cen bestaren arara. Eta orobat eguin çuen Bethelen, aldarera iganez, eguin cituen aratcheei imolatzeco; eta Bethelen eçarri cituen apheçac eguin cituen leku goretaco.
33 Eta bere oldetara bereci çuen çorcigarren hilabetheco hamaborzgarren egunean, Bethelen alchatu çuen aldarera igan cen; eta besta eguin cioten Israelgo semeei, eta aldarera igan cen isensuaren erretzera.

Currently Selected:

1 ERREGUEAC 12: BHNT

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy