YouVersion Logo
Search Icon

ABDIAS 1

1
1Hona hemen Jainko Jaunak Edomi buruz ematen duen mezua, Abdiasi agertu bezala.
Jaunak Edom zigortuko
Jaunarengandiko deia entzun diogu
nazio artera bidalitako
mandatariari:
«Jaiki borrokara Edomen#1 Edom: Ik. Am 1,11 oh. aurka!»#Ik. Jr 49,14-16.#Edomen aurka Am 1,11+.
2Hau dio Jaunak:
«Horra nik zu
nazioetan ahulena bihurtu,
guztientzat mespretxagarri.
3Handiusteak engainatu zaitu.
Harkaitz#3 Harkaitz: Sela (haitza); Edomgo hiriburuaren kokagunea aipatzen da, toki harritsuan baitzegoen, bertara iristeko nekoso eta defentsarako aproposa zelarik. Grekoz, Petra zeritzon. artean bizi zarela eta,
leku garaietan kokatua zaudela eta,
inork ezin zaituela
lurrera bota uste duzu.#Handiusteak engainatu Is 14,13-15. Harkaitz artean bizi Jr 49,16.
4Arranoa bezala
altxatuko bazina ere,
habia izarretan egingo bazenu ere,
bota egingo zintuzket handik.#handik botako Mt 11,23.
5«Lapurrek edo gau-harrapariek,
zurean sartzen direlarik,
nahi dutena besterik
ez dute eramaten.
Mahats-biltzaileek,
zure mahastira datozelarik,
gutxienez hondarrak
uzten dituzte.
Zu, ordea,
erabat erraustua izango zara!#Ik. Jr 49,9-10.
6Oi zuek, Esauren ondorengook!
Bazter guztiak miatuko dizkizuete
eta aberastasunak harrapatuko.
7Itun-lagunek
kanpora botatzen zaituzte
zeure lurraldetik,
zurekin bakean zeudenek
iruzur egin
eta azpian hartzen zaituzte,
mahaikide zenituenek
tranpa jartzen dizute hankapean.
“Galdua du zuhurtzia”, diote zutaz.#zurekin bakean zeudenak Jr 38,22; Sal 41,10.
8Bai, zigor-egunean
—hala diot nik, Jaunak—
galdu egingo ditut
Edomgo jakintsuak,
Esauren lurraldeko#8 Esauren lurralde: H.h., Esau mendi; hemen, eta 9,19 eta 21 tx.etan Edomgo lurraldea adierazten du. zuhurrak.#jakintsuak galduko Is 19,11-12; 29,14. Ik. 1 Ko 1,19-25.
9Temango#9 Teman: Ik. Am 1,12 oh. gudariak
izuak hartuko ditu,
Esauren lurraldean
ez da inor bizirik geldituko.#Ik. Jr 49,22.
Zergatik zigortu Jaunak Edom
10«Zeure senideak#10 Zeure senideak: Edomdarrek eta israeldarrek bi anaia zeuzkaten arbasotzat, Esau eta Jakob alegia (ik. Has 25,19-34).,
Jakoben ondorengoak,
gogorki erabili baitituzu eta hil,
lotsak estaliko zaitu,
behin betiko egingo du zureak.#Israeldarrak gogor erabili Am 1,11-12; Jl 4,19.
11Han zinen zu ere egun hartan,
atzerritarrek Israelgo gudarostea
preso hartu zutenean,
ateetan barrena sarturik,
Jerusalem zotz egin
eta banatu zutenean.
Haiekin bat egina
zeunden zu ere!#Han zinen zu ere Ez 25,12; 35,5.12; Sal 137,7; Nk 4,22.
12«Ez gozatu zeure anaien
ezbehar-egunean!
Ez poztu
Judako jendearen bizkarretik,
haren hondamendi-egunean!
Ez egin irri
beraren estualdi-egunean!#Ez poztu Mi 7,8.
13Ez sartu nire herriko hiriburuan
haren zoritxar-egunean!
Ez gozatu, zu behintzat,
haren atsekabeaz
beraren zoritxar-egunean!
Ez ezarri eskurik haren ondasunei
beraren zoritxar-egunean!
14Ez egon zain irteeran,
ihesi doazenak hiltzeko.
Ez eman etsaiari bizirik geldituak
estualdi-egunean!
Jainkoak nazioak zigortuko
15«Bai, gainean da nik, Jaunak,
nazio guztiak
zigortuko ditudan eguna.
Edom, zeuk besteei egina
egingo zaizu zeuri.
Zure egiteen ordaina
lepora botako dizute.#Jaunaren zigor-eguna 8; Jl 1,15+. Ik. Is 34,8.
16Bai, zuek, israeldarrok,
nire mendi santuan#16 mendi santua: Sion mendia, alegia.
zigor-kopatik edan zenuten bezala,
hala beharko dute edan
nazio guztiek etengabe,
azken hondarreraino edan ere.
Eta aztarnarik utzi gabe
galduko dira.#zigor-kopatik edan Jr 25,15+.
Israelen garaipena
17«Baina Sion mendian izango dira
bizirik geldituak,
eta toki santu izango da
hura berriro.
Jakoben ondorengoek
berriro eskuratuko dute
beren lurraren jabegoa.#Sion mendian bizirik geldituak Jl 3,5. Sion toki santu berriro Jl 4,17+.
18Jakoben ondorengoak
su izango dira,
Joserenak gar;
Esaurenak#18 Jakoben ondorengoak: Juda herrikoak. Joserenak: Israel edo Ipar Erresumakoak (ik. Am 5,6 oh.). Esaurenak: Edomdarrak., berriz, lasto.
Lastoa suak hartuko du
eta irentsiko.
Eta Esauren ondorengorik
ez da bizirik aterako».
Jaunak esan du.
19 # 19-20 Tx. hauen hebreerazko testuak puntu ilun asko ditu. Negeveko israeldarrek Esauren lurraldea hartuko dute; Lautadakoek Filistea, baita Efraim eta Samariako lurraldeak ere. Benjamindarrek Galaad#19 Negev: Judatik hegoalderako eskualdea, erdi-basamortua. Lautada: H.h., Xefela; filistearren kostaldearen eta Judaren arteko lurraldea. Galaad: Jordanez ekialdeko lurraldea. hartuko dute.#Israeldarrak lurraldeez jabetu Am 9,12; So 2,9. 20Ipar Israelgo erbesteratuen gudarosteak kanaandarren lurra hartuko du Sareptaraino. Eta Jerusalemgo erbesteratuek, Sefaraden#20 Sarepta: Feniziar kostaldeko hiria. Sefarad: Ongi identifikatu gabeko eskualdea. Hitz honetatik atera dute juduek sefardi izena, Espainia eta Ipar Afrikan jatorria duten juduei ematen zaiena. bizi direnek, Negeveko hiriak hartuko dituzte.
21Garaile igoko dira Sion mendira, eta Esauren lurraldean agintea ezarriko dute.
Eta Jauna izango da errege!#Jauna izango da errege Mi 4,7; Za 14,9; Sal 22,28-30; Ap 11,15+.

Currently Selected:

ABDIAS 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy