ZENBAKIAK 7
7
Elkarketa-etxola eramateko gurdien eskaintza
1Eraikuntza burutu zuen egunean, Moisesek olioa isuriz sagaratu zuen egoitza bertako tresna guztiekin; berdin egin zuen aldare eta bertako tresna guztiekin ere.#Eraikuntza burutu zuen eguna Ir 40,17. 2Gero, leinuen ordezkari bezala izen-bilketa egiten jardun zuten familiaburuek#leinuen ordezkariak 1,5-16. 3beren oparia aurkeztu zioten Jaunari: sei gurdi estali eta hamabi idi, hau da, gurdi bat bi buruzagiko eta idi bat buruzagi bakoitzeko. Guztia egoitzaren aurrean ezarri zuten.
4Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: 5«Ekarri dituzten opariok hartu elkarketa-etxolako zerbitzurako, eta eman lebitarrei, nori bere egitekoaren arabera behar duena».
6Hartu zituen Moisesek gurdiak eta idiak eta lebitarrei banatu zizkien: 7gerxondarrei bi gurdi eta lau idi, beren egitekoaren arabera; 8meraritarrei lau gurdi eta zortzi idi, Aaron apaizaren seme Itamarren gidaritzapean bete behar zuten egitekoaren arabera; 9kehatarrei, berriz, ez zien gurdirik, ez idirik eman, haien egitekoa gauza sakratuak bizkarrean eramatea baitzen.
Aldarea inauguratzeko opariak
10Aldarea sagaratzeko egunean, familiaburuek aldarearen inaugurazioko opariak eraman zituzten eta aldare aurrean ezarri.#Aldarea sagaratzeko eguna Ez 43,18-26; 2 Kro 7,9. 11Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Egun bakoitzean familiaburu desberdinak eramango du oparia aldarearen inauguraziorako».
12-83Lehen egunean#7,12-83 Lehen egunean: Zatiaren bukaeran azaltzen den oparia familiaburu bakoitzeko errepikatzen du testuak; laburbildurik ematen dugu, beraz; bestela, oso aspergarri gertatuko bailitzateke. Aminadaben seme Nahxonek, Judaren leinukoak, eraman zuen oparia; bigarren egunean Tzuarren seme Netanelek, Isakarren leinukoak; hirugarren egunean Helonen seme Eliabek, Zabulonen leinukoak; laugarren egunean Xedeurren seme Elitzurrek, Rubenen leinukoak; bosgarren egunean Tzurixadairen seme Xelumielek, Simeonen leinukoak; seigarren egunean Deuelen seme Eliasafek, Gaden leinukoak; zazpigarren egunean Amihuden seme Elixamak, Efraimen leinukoak; zortzigarren egunean Pedahtzurren seme Gamelielek, Manasesen leinukoak; bederatzigarren egunean Gideoniren seme Abidanek, Benjaminen leinukoak; hamargarren egunean Amixadairen seme Ahiezerrek, Danen leinukoak; hamaikagarren egunean Okranen seme Pagielek, Axerren leinukoak; hamabigarren egunean Enanen seme Ahirak, Neftaliren leinukoak.
Eta hona familiaburu bakoitzak eraman zituen opariak: zilarrezko kilo eta erdi inguruko azpila eta 800 gramo inguruko isipu-ontzia —santutegiko pisu-neurriaren arabera—, biak olioz oraturiko irin garbiz beteak labore-oparitarako; baita urrezko 110 gramo inguruko erretilua ere, intsentsuz betea; zekor bat, ahari bat eta urtebeteko bildots bat erre-oparitarako, aker bat barkamen-oparitarako eta bi zekor, bost ahari, bost aker eta urtebeteko bost bildots elkartasun-oparitarako.
84Beraz, Israelgo familiaburuek honako opariok eskaini zituzten, aldarea sagaratu zen egunean: zilarrezko hamabi azpil, zilarrezko hamabi isipu-ontzi eta urrezko hamabi erretilu. 85Zilarrezko azpil bakoitza kilo eta erdi inguru zen eta isipu-ontzi bakoitza 800 gramo inguru. Azpil eta isipu-ontzien zilarra, guztira, hogeita zazpi kilo eta erdi izan zen gutxi gorabehera, santutegiko pisu-neurriaren arabera. 86Bazeuden urrezko hamabi erretilu ere, intsentsuz beterik, bakoitza 110 gramo ingurukoa, santutegiko pisu-neurriaren arabera. Erretiluek 1.320 gramo eman zuten guztira.
87Erre-oparitarako abereak, guztira, hamabi zekor, hamabi ahari eta urtebeteko hamabi bildots ziren, zegozkien labore-opariekin batera, eta hamabi aker barkamen-oparitarako. 88Elkartasun-oparitarako abereak, guztira, hogeita lau zekor, hirurogei ahari, hirurogei aker eta urtebeteko hirurogei bildots ziren. Horiek izan ziren aldarea sagaratu ondorengo inaugurazio-jairako opariak.
Jauna Moisesi mintzo elkarketa-etxolan
89Jaunarekin mintzatzeko elkarketa-etxolan sartu ohi zenean, Jaunaren ahotsa entzuten zuen Moisesek; ahotsak itun-kutxa gaineko estalki gainetik, izaki hegaldunen artetik, hitz egiten zion#7,89 itun-kutxa gaineko estalkia: Ik. Ir 25,17 oh. izaki hegaldun: Ik. Ir 25,18 oh. hitz egiten zion: Hitz hauek jatorrizkoan ez daude aurrekoarekin lotuta eta aditzaren subjektua Moises edo Jainkoa izan daiteke..
Currently Selected:
ZENBAKIAK 7: EABD
Highlight
Share
Copy
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso