YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 33

33
Irteerako etapen zerrenda
1Hona, israeldarrek, Moises eta Aaronen gidaritzapean Egiptotik gudari-taldeka banaturik atera zirenean, egin zituzten bideko etapak. 2Moisesek idatziz jaso zituen Jaunaren agindura egin zuten ibilaldiko abiapuntu eta helmugak. Hona hemen horien zerrenda#33,2 zerrenda: Kapitulu honetan azaltzen diren toki-izenak Ir, Zen eta Dt liburuetatik eta beste iturri ezezagunetatik hartuak dira; izan ere, erdiak baino gehiago hemen bakarrik azaltzen dira. Testuaren datuek zehatzak diruditen arren, ezinezkoa da ibilbidea mapa baten gainean jarraitzea.:
3Ramsestik abiatu ziren lehenengo hilaren hamabostean, Pazko biharamunean; israeldarrak libre#33,3 libre: H.h., eskua jasota (ik. Ir 14,8). irten ziren egiptoarren begi-bistan,#Ramses Ir 12,37. 4hauek Jaunak hilarazitako lehen-semeak ehorzten ari zirela —horrela eman zien Jaunak epaia egiptoarren jainkoei—.#Jaunak hilarazitako lehen-semeak Ir 12,29+. 5Ramsestik abiaturik, Sukoten kanpatu ziren hurrengo;#Sukot Ir 12,37. 6Sukotetik abiatu eta, basamortu-ertzean, Etamen kanpatu ziren;#Etam Ir 13,20. 7Etamdik abiaturik, Baal-Tzefon parean dagoen Pi-Hirotera itzuli ziren eta Migdol aurrean etxolatu;#Pi-Hirot, Migdol Ir 14,2. 8Pi-Hirotetik abiaturik, itsasoa zeharkatu eta basamortura iritsi ziren eta, Etam basamortuan hiru eguneko bidea egin ondoren, Maran kanpatu;#Mara Ir 15,23. 9Mara ere utzi eta, Elimera, hamabi iturburu eta hirurogeita hamar palmondo zituen oasira, iritsiz, bertan etxolatu ziren;#Elim Ir 15,27. 10Elimdik Itsaso Gorri ondora joan ziren hurrengo; 11Itsaso Gorritik, Sin basamortura;#Sin basamortua Ir 16,1. 12Sin basamortutik, Dofkara, 13eta Dofkatik Aluxera; 14Aluxetik abiaturik, Refidimera iritsi ziren; baina ez zen han urik herriak edateko.#Refidim Ir 17,1.
15Refidimdik abiaturik, Sinai basamortura heldu ziren;#Sinai basamortua Ir 19,2. 16Sinai basamortutik Kibrot-Taabara;#Kibrot-Taaba 11,34. 17Kibrot-Taabatik Hatzerotera;#Hatzerot 11,35. 18Hatzerotetik Ritmara; 19Ritmatik Rimon-Peretzera; 20Rimon-Peretzetik Libnara; 21Libnatik Risara; 22Risatik Kehelatara; 23Kehelatatik Xefer mendira; 24Xefer menditik Haradara; 25Haradatik Makhelotera; 26Makhelotetik Tahatera; 27Tahatetik Terahera; 28Terahetik Mitkara; 29Mitkatik Haxmonara; 30Haxmonatik Moserotera; 31Moserotetik Bene-Jaakanera;#Bene-Jaakan Dt 10,6. 32Bene-Jaakanetik Hor-Gidgadera;#Hor-Gidgad Ik. Dt 10,7. 33Hor-Gidgadetik Jotbatara;#Jotbata Dt 10,7. 34Jotbatatik Abronara; 35Abronatik Etzion-Geberrera,#Etzion-Geber Dt 2,8. 36eta Etzion-Geberretik Tzin basamortura, hau da, Kadexera;#Tzin basamortua, Kadex 20,1. 37Kadexetik abiaturik Edom lurraldeko mugan dagoen Hor mendian etxolatu ziren hurrengo.#Hor mendia 20,22. 38Aaron apaiza Hor mendira igo zen Jaunaren aginduz eta bertan hil zen, israeldarrak Egiptotik irten eta berrogei urtera, bosgarren hilaren lehen egunean.#Aaronen heriotza 20,28+. 39Ehun eta hogeita hiru urte zituen Aaronek Hor mendian hil zenean. 40Orduan jakin zuen Kanaango Negeven bizi zen Aradeko kanaandar erregeak israeldarren etorreraren berri.#Aradeko erregea 21,1+.
41Israeldarrak, Hor menditik abiaturik, Tzalmonara iritsi ziren; 42Tzalmonatik Punonera; 43Punonetik Obotera;#Obot 21,10. 44Obotetik Moabeko mugaldean dagoen Iie-Abarimera;#Iie-Abarim 21,11. 45Iie-Abarimdik Dibon-Gadera; 46Dibon-Gadetik Almon-Diblataimera; 47Almon-Diblataimdik Nebo parean dauden Abarim mendietara; 48eta Abarim mendietatik abiaturik, Moabeko lautadara iritsi ziren eta han kanpatu, Jordan ondoan, Jeriko parean.#Moabeko lautada 22,1. 49Moabeko lautadan, Jordan ondoan etxolatu ziren, Bet-Jeximotetik Abel-Xitim bitartean.#Bet-Jeximot Jos 12,3. Abel-Xitim Ik. 25,1.
Kanaan lurraldea banatzeko Jaunaren agindua
50Jaunak esan zion Moisesi Moabeko lautadan, Jordan ondoan, Jeriko parean: 51«Esan israeldarrei: Jordan igaro eta Kanaan lurraldean sartzean,#Kanaanen nola jokatu Ir 23,23-24.32-33; Dt 7,1-6; 12,2-3. 52bota egingo dituzue hango biztanleak, beraien harrizko eta metal urtuzko idoloak desegin eta kultu-leku guztiak suntsitu. 53Lurraldearen jabe egingo zarete eta bertan biziko, zeuei eman baitizuet haren jabe izan zaitezten. 54Zozketaz banatuko duzue lurraldea leinu eta senitarteen artean: senitartea ugaria bada, ondare-zatia ere handiagoa emango zaio, eta urria bada txikiagoa. Senitarte bakoitzak zozketan egokituriko ondarea jasoko du.#lurraldearen banaketa 26,52-56+. 55Alabaina, lurraldeko biztanleak botatzen ez badituzue, geldituko direnak begian arantza nahiz saihetsean eztenkada bezain mingarri izango dituzue: erasoka ariko zaizkizue biziko zareten lurraldean bertan.#arantza, eztenkada Jos 23,13. 56Orduan, haiekin egin asmo nuena, zuekin egingo dut».

Currently Selected:

ZENBAKIAK 33: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy