YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 22

22
MOABEKO LAUTADAN (22,1—36,13)
Moabeko Balak erregeak Balaam igarleari dei
1Israeldarrak berriro abiatu eta Moabeko lautadan ezarri zuten kanpalekua, Jordanez ekialdera, Jerikoren parean.
2-4Garai hartan, Moabeko erregea Tziporren seme Balak zen. Jakin zuen erregeak israeldarrek amortarrei egindakoa, eta moabdarrak beldurrak hartu zituen Israel herria hain ugaria zela ikusirik. Israeldarren aurrean izututa, moabdarrek Madiango herri-arduradunei esan zieten: «Idiak zelaiko belarra bezala garbituko ditu jendalde horrek gure inguru guztiak».
5Moabeko erregeak mezulariak bidali zizkion Beorren seme Balaami Eufrates ondoko Petor hirira, amautarren lurraldera#22,5 Balaam: Ez-ohikoa da jentil igarle honen kasua, Israelen Jauna aitortzen baitu eta haren agindura Israel bedeinkatzen. Bibliako beste zenbait testutan, ordea, ikuspegi honi kontrajarriak dauden aipamenak aurkitzen ditugu, Balaam Israelen etsaitzat eta doktrina okerren maisutzat hartzen dutenak (ik. Dt 23,5; Jos 13,22, eta I.B.n 2 P 2,15-16 eta Ap 2,14). Petor hiria, amautarren lurraldea: Eufrates Garaiaren ertzean zeuden., mandatu hau emateko: «Herri bat atera da Egiptotik eta lurralde osoa estali du; orain gure aurrean kokatua dago.#Balaam 31,8.16; Dt 23,5-6; Jos 13,22; 24,9-10; Mi 6,5; Ne 13,2; 2 P 2,15-16; Ju 11; Ap 2,14. 6Zatoz lehenbailehen, eta madarika ezazu herri hori, nirea baino indartsuagoa baita. Beharbada, menderatu ahal izango dut eta lurraldetik bota. Izan ere, badakit jakin, zuk bedeinkatua bedeinkaturik gelditzen dela eta zuk madarikatua madarikaturik».#bedeinkazioaren eraginkortasuna Has 27,33-40.
7Moab eta Madiango herri-arduradunak, madarikazio-zina ordaintzeko dirua harturik, Balaamengana joan ziren eta Balaken mezua adierazi zioten. 8Balaamek esan zien: «Igaro hemen gaua eta emanen dizuet erantzuna Jaunak esango didanaren arabera».
Horrela, Moabeko buruzagiak Balaamekin gelditu ziren.
9Agertu zitzaion Jainkoa Balaami eta galdegin zion:
—Zein dira zeurekin dituzun gizon horiek?
10Balaamek erantzun:
—Tziporren seme Balakek, Moabeko erregeak, bidali dizkit mezu honekin: 11Egiptotik atera den herriak lurralde osoa estali du. Zatoz berehala herri hori madarikatzera; beharbada, borrokatu ahal izango dut eta bota.
12Jainkoak esan zion Balaami:
—Ez joan horiekin! Ez duzu herri hori madarikatuko, nik bedeinkatua baitut.
13Biharamun goizean, Balaken buruzagiei esan zien: «Itzuli zeuen lurraldera, Jaunak ez baitit uzten zuekin joaten».
14Moabeko buruzagiek, Balakengana itzuli eta esan zioten: «Balaamek ez du etorri nahi izan gurekin».
15Baina Balakek beste buruzagi batzuk bidali zituen, aurrekoak baino ugariago eta ospetsuagoak. 16Balaamengana iritsirik, esan zioten:
—Honela dio Tziporren seme Balakek: Mesedez, ez muzin egin niregana etortzeari. 17Ohorez beteko zaitut eta zuk eskatu guztia egingo; zatoz, arren, eta madarika ezazu herri hori.
18Baina Balaamek erantzun zien Balaken zerbitzariei:
—Nahiz eta Balakek jauregia bete urre eta zilar eman, ezin dut ezertxo ere egin, ez handi ez txiki, Jaunaren, nire Jainkoaren, aginduaren kontra. 19Dena den, igaro gaua hemen zuek ere, Jaunak oraingoan esango didana jakin arte.
20Gauean, Jainkoa Balaami agertu eta esan zion: «Gizon horiek zure bila etorri badira, zoaz beraiekin; baina nik esango dizudana bakarrik egingo duzu».
21Hurrengo goizean, astemea txalmatu eta Moabeko buruzagiekin joan zen Balaam.
Balaamen astemea
22Abiatu zenean, biziki haserretu zen Jainkoa#22,22 biziki haserretu zen Jainkoa: Adierazpen hau ez dator bat 22,20an esanarekin. Badirudi bi tradizio ezberdin, ongi bateratu gabeak, daudela kontakizunaren azpian.. Balaam asteme gainean zihoan, bi zerbitzari lagun zituela, eta Jaunaren aingerua jarri zitzaion aurrean bidea oztopatzen. 23Astemea, Jaunaren aingerua ezpata eskuan bide erdian ikustean, bidetik saihestu eta landan zehar joan zen. Balaamek jo egin zuen, berriro bidera eramateko.
24Gero, mahasti artean, albotara bi harresi zituen bide estu batean gelditu zen Jaunaren aingerua. 25Astemea, hura ikustean, harresira arrimatu zen, Balaamen berna harresiaren kontra zanpatuz. Balaamek jo egin zuen berriro.
26Jaunaren aingerua aurreratu eta inori eskuin-ezkerrera egiten ez uzteko moduko estugune batean gelditu zen. 27Hura ikustean, etzan egin zen astemea Balaamen azpian. Haserretu eta makilaz jo zuen Balaamek. 28Orduan, Jaunak hitz egiteko dohaina eman astemeari, eta honek esan zion Balaami:
—Zer egin dizut nik, hiru bider horrela jotzeko?#astemea hizketan 2 P 2,16.
29Balaamek erantzun:
—Niri burla egiten ari haiz! Labanarik banu, hementxe hilko hinduket.
30Astemeak esan zion:
—Ez al nauzu, bada, zeure astemea, betidanik gainean eraman zaituena? Eta inoiz portatu al naiz honela zurekin?
—Ez! —erantzun zion Balaamek.
31Orduan, ezpata eskuan bide erdian zegoen aingerua eman zion ikustera Jaunak Balaami. Lurreraino ahuspeztu zen Balaam, 32eta Jaunaren aingeruak esan zion:
—Zergatik jo duzu hiru bider astemea? Neu atera natzaizu bidea oztopatzera, okerreko bidetik baitzoaz#22,32 okerreko bidetik baitzoaz: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena segurua ez.. 33Astemeak ikusi eta hiru bider saihestu nau. Bestela, hila zintudan dagoeneko, bera bizirik utziko nuelarik.
34Balaamek erantzun zion Jaunaren aingeruari:
—Oker jokatu dut! Ez nekien bidea oztopatzen zidana zeu zinenik. Baina nire bidaia atsegin ez bazaizu, itzuli egingo naiz.
35Jaunaren aingeruak erantzun:
—Zoaz gizon horiekin, baina nik adierazitakoa bakarrik esango duzu.
Horrela, Balaken buruzagiekin joan zen Balaam.
Balaamek Balakekin topo egin
36Balaam zetorrela jakitean, bidera irten zitzaion Balak, Edom lurraldeko muga-ertzean, Arnon erreka ondoan, zegoen Ar hirira, 37eta esan zion:
—Behin eta berriro bidali dizkizut mezulariak deitzera; nola ez zara lehenago etorri? Zu ohorez betetzeko gauza ez naizela uste al duzu?
38Balaamek erantzun zion:
—Orain hemen nauzu! Baina, zer esan dezaket? Jainkoak ahoan jarriko dizkidan hitzak bakarrik esan ditzaket.
39Gero, Balaam Kiriat-Hutzotera joan zen Balakekin. 40Han behiak eta ardiak hil zituen Balakek, eta Balaami eta lagun zituen buruzagiei eraman zien haragia.
Balaamek Israel herria bedeinkatu
41Biharamun goizean, Baal izeneko mendira#22,41 Baal izeneko mendia: Izen propio bezala ere uler daiteke —Bamot-Baal, alegia— eta 21,19an aipaturiko Bamot herrixka adierazi. igo zen Balak erregea Balaamekin. Handik israeldar kanpalekuaren ertz bat ikus zitekeen.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 22: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy