YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 20

20
Mahasti-langileen parabola
1«Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen. 2Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon#20,2 Zilarrezko txanpon: H.h., denario; ik. Mk 6,37 oh. bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.
3«Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lanaren zain ikusirik, 4esan zien: “Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena”. 5Eta haiek ere joan egin ziren.
«Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.
6«Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan batzuk geldi aurkiturik, esan zien: “Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin gabe?” 7Erantzun zioten: “Ez gaitu inork lanerako hartu”. Hark, orduan: “Zoazte zuek ere nire mahastira”.
8«Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari esan zion: “Deitu langileei, eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenekotik hasi eta lehenengora”.#eguneko soldata Lb 19,13; Dt 24,14-15.
9«Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zilarrezko txanpon bana jaso zuten. 10Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso zuten.
11«Orduan, nagusiagatik gaizki-esaka hasi ziren; eta esan zioten berari: 12“Azkeneko hauek ez dute ordubete besterik lan egin eta guri adina ordaindu diezu, egun osoko nekea eta beroa jasan ditugunoi adina!” 13Baina nagusiak erantzun zion haietako bati: “Adiskide, ez dizut bidegabekeriarik egiten; ez al dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin? 14Tori dagokizuna eta zoaz; zuri adina eman nahi diot azkeneko honi ere. 15Ezin ote dut neure diruaz nahi dudana egin? Ala ni ona naizelako ezinikusia didazu?”#Ik. Erm 9,19-21.
16«Horrela, azkenekoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkeneko».#azkenekoak lehenengo 19,30; Mk 10,31; Lk 13,30.
Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mk 10,32-34; Lk 18,31-34)
17Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: 18«Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute#nekaldi-piztueren iragarpena 16,21; 17,22-23. Ik. Lk 24,6-7.46; Eg 10,39-40; 1 Ko 15,4. 19eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen, zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztu egingo da».
Zebedeoren semeen handinahia
(Mk 10,35-40)
20Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko. 21Jesusek galdetu zion:
—Zer nahi duzu?
Eta hark:
—Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.#eskuin-ezkerretan jarri 19,28; Lk 22,30; Eg 1,6.
22Jesusek erantzun:
—Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik#20,22 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh.#edari samin 26,27-28.39.42; Jn 18,11. Ik. Is 51,17-22; Ez 23,31-34; Sal 75,9. edateko?
—Bai, gauza gara —esan zioten.
23Jesusek, orduan:
—Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.#Aitak prestatu 24,36.
Zerbitzua ikasleen lege
(Mk 10,41-45; Lk 22,24-27)
24Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien aurka haserre jarri ziren. 25Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. 26Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.#zerbitzuaren handitasuna 23,11-12; Mk 9,34-35; 10,43-44; Lk 9,48; 22,26; Jn 13,14-15. 27Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. 28Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».#Gizonaren Semearen zerbitzua Lk 22,27; Jn 13,13-16; Flp 2,7. guztien alde ordainsari 26,28; Is 53,10-12; Mk 10,45; 1 Tm 2,6.
Jesusek bi itsu sendatu Jerikon
(Mk 10,46-52; Lk 18,35-43)
29Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren. 30Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:
—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!#Erruki 15,22+.
31Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:
—Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!
32Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:
—Zer nahi duzue niregandik?
33Haiek erantzun:
—Begiak zabaltzea, Jauna!#Begiak zabaltzea 9,30; 11,5; Is 61,1-3; Jn 9.
34Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.#gupidaturik 15,32+.

Currently Selected:

MATEO 20: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy