YouVersion Logo
Search Icon

MATEO 14

14
Herodesek Joan Bataiatzailea hilarazi
(Mk 6,14-29; Lk 9,7-9)
1Garai hartan, Herodes#14,1 Herodes: Ik. Mk 6,14 oh. Galileako gobernariak Jesusen berri jakin zuen, 2eta bere zerbitzariei esan zien: «Joan Bataiatzailea da! Hildakoen artetik piztu da, eta horregatik dauka mirariak egiteko ahalmen hori».
3Izan ere, Herodesek Joan#Herodesek Joan kartzelaratu 4,12; 11,2; Lk 3,19-20. harrapatu eta loturik kartzelan sartua zuen, Herodias zela eta (Herodias Herodesen anaia Feliperen#14,3 Felipe: Ik. Mk 6,17 oh. emaztea zen). 4Honela esaten baitzion Joanek Herodesi: «Ez zaizu zilegi Herodias emaztetzat edukitzea».#Ez zaizu zilegi Lb 18,16; 20,21.
5Herodesek hil egin nahi zuen, baina jendearen beldur zen, Joan profetatzat baitzeukaten denek.#jendearen beldur 21,26.46; Lk 20,19; 22,2. Joan profetatzat emana 11,9; 21,26; Lk 1,76. 6Baina Herodesen urtebetetzekoan, Herodiasen alabak dantzan egin zuen mahaikideen aurrean, eta atsegin izan zitzaion Herodesi. 7Hargatik, zin eginez agindu zion neskatxari eskatu ahala guztia emango ziola. 8Neskatxak, bere amaren aholkuari jarraituz, esan zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
9Goibel jarri zen erregea, baina, mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, eskatua emateko agindu zuen, 10eta Joani lepoa moztu zioten kartzelan. 11Azpil batean burua ekarri eta neskatxari eman zioten, eta honek amari.
12Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten; gero, Jesusi berri ematera joan ziren.#Joanen ikasleak 9,14+.
Jesusek jendetzari lehenengoz jaten eman
(Mk 6,30-44; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14)
13Horren berri jakitean, Jesus bazter batera joan zen bakarrik txalupaz. Baina jendea ohartu egin zen eta, herrietatik irtenik, oinez jarraitu zioten. 14Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek eta, errukiturik, gaixoak sendatu zizkien.#errukiturik 9,36+. 15Ilunabarrean, ikasleek hurbildu eta esan zioten:
—Toki hau oso urruti dago eta orduak aurrera doaz. Bidal ezazu, bada, jendea, auzoetara joan eta jatekoa eros dezan.
16Baina Jesusek erantzun zien:
—Ez dute zertan joanik; eman zeuek jaten.
17Haiek, orduan:
—Ez daukagu hemen bost ogi eta bi arrain besterik.#ogiak eta arrainak 15,34; 2 Erg 4,42; Mk 8,5; Jn 6,9; 21,13.
18Eta Jesusek:
—Ekarri hona.
19Jendeari zelaian esertzeko agindu ondoren, hartu zituen bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta ikasleek jendeari.#Ik. 15,36; 26,26; Lk 24,30; Jn 6,11; Eg 27,35. 20Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.#Asetzeraino jan 15,37; Ir 16,12; Sal 78,29; 105,40. 21Bost mila gizon inguru izan ziren jan zutenak, emakumeak eta haurrak aparte.
Jesus ur gainean oinez
(Mk 6,45-52; Jn 6,16-21)
22Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. 23Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen, bakardadean otoitz egitera. Ilundu zuenean, han zegoen bakarrik.#Jesus otoitzean 26,36; Mk 1,35; Lk 3,21+.
24Txalupa, ordurako, lehorretik urruti zihoan, uhinek astindua, haizea kontra baitzuen. 25Goiz aldera#14,25 Goiz aldera: H.h., Laugarren gaualdian, hots, goizeko hiruretatik seiak bitartean., ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. 26Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.#mamua zelakoan Lk 24,37. 27Baina Jesusek berehala hitz egin zien eta esan:
—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
28Orduan, Pedrok esan zion:
—Jauna, benetan zeu bazara, agindu iezadazu ur gainean zuregana joateko.
29Jesusek erantzun:
—Zatoz.
Pedro ontzitik jaitsi eta Jesusengana abiatu zen ur gainean oinez. 30Baina, haizearen indarra nabaritzean, beldurra sartu zitzaion, eta, hondoratzen hasi zelarik, deiadar egin zuen:
—Jauna, salba nazazu.
31Jesusek eskua eman eta heldu egin zion, esanez:
—Sinesmen gutxiko hori! Zergatik izan duzu zalantza?#sinesmen gutxiko 6,30+.
32Txalupara igo zirenean, haizea baretu egin zen. 33Eta ontzian zeudenak Jesusen aurrean ahuspez jarri ziren, esanez:
—Egiaz Jainkoaren Semea zara zu!#Jainkoaren Seme 4,3+.
Genesaret aldean sendaketak
(Mk 6,53-56)
34Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera#14,34 Genesaret lurraldea: Kafarnaumen hegoaldera, izen bereko aintziraren mendebaldera zegoen lautada. iritsi ziren. 35Bertakoek, Jesus ezagutu zutelarik, inguruko lurralde guztian zabaldu zuten berria, eta gaixo guztiak ekarri zizkioten. 36Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.

Currently Selected:

MATEO 14: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy