YouVersion Logo
Search Icon

JOB 6

6
Job
1Jobek erantzun zuen:
Job atsekabez betea
2«Pisatu ahal izango balitz nire atsekabea
eta denak batera jarri ene zoritxarrak,
3itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete;
horregatik dira hain neurrigabeak ene hitzak.
4Ahaltsuaren geziak sartu dira niregan
eta beraien pozoia barneratu zait.
Jainkoak izu-ikaraz egin dit eraso.#Ahaltsuaren geziak 7,20; 16,12-13; Sal 38,3; Nk 3,12. izu-ikaraz eraso 9,34; 13,21; 22,10; 30,15; Sal 88,16-17. Ik. 7,14+.
5Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean
edo idiak marruma zer janik baldin badu?
6Gatzik gabe jaten al da janari zozoa
edo gusturik hartzen al zaio zapore gabekoari?
7Nire zintzurrak ukitu nahi ez zuena,
hori dut orain elikagai nardagarri#6,7 nardagarri: Tx.aren interpretazioa zaila da. Agian, bere egoeran bizitza janaria bezain gogaikarri zaiola adierazten du..
Jobek heriotza eskatu Jainkoari
8«Beteko ahal da eskatzen dudana,
emango ahal dit Jainkoak espero dudana!
9Ai, Jainkoak suntsituko banindu
eta bere eskuaz desegin!#Jainkoak suntsituko banindu 3,21+; Zen 11,15.
10Horrek arindu egingo ninduke.
Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan,
ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.#Santuaren hitzei uko egin Dt 6,6-9; Sal 78,1-7.
11Nondik, bestela, itxaroten jarraitzeko indarra?
Zer helburu dut, pazientzia izateko?
12Ez dut harkaitzaren sendotasunik,
ez da brontzezkoa nire haragia.
13Ez dut neure barnean sostengurik aurkitzen,
ez dut inolako laguntzarik.
Lagunek huts egin Jobi
14«Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du,
Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko#6,14 Tx.eko testua ez da argia eta antzinako itzulpenek ere era desberdinetan dakarte..#lagunaren gupida 19,21; 29,12-13; 31,16-20; 1 Jn 3,17.
15Ni anaiek ere traizionatu egin naute,
urik gabe gelditzen diren errekek bezala.#urik gabeko erreka Jr 15,18. Ik. Jr 2,13.
16Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian,
goian elurrak urtzean;
17baina lehen beroaldian agortu egiten dira,
udaminean ubidetik desagertzen.
18Karabanak bidetik okertu egiten dira:
erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.
19Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,
Sabako#6,19 Tema: Ipar Arabiako oasia da (Has 25,15; Is 21,14). Saba: Ik. 1 Erg 10,1 oh. bidaiariak haren esperoan dabiltza,
20baina huts egiten die konfiantzak:
hara iritsi, eta ezer ez!
21Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue:
nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.
22Eskatu al dizuet inoiz ezer
eta zuen dirua nire alde emateko esan,#Eskatu al dizuet ezer Jr 15,10.
23etsaien eskupetik libratzeko
edo tiranoen menpetik askatzeko?
24Argi nazazue, eta isildu egingo naiz.
Esadazue zertan nagoen oker!#zertan nagoen oker 10,2; 13,23. Ik. Sal 19,13.
25Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa?
Baina zer da zuek kritikatzen duzuena?
26Nire hitzak kritikatzen dituzue,
haizeak daramatzan etsipenak hartuaren hitzak direlarik.
27Umezurtza ere zotz egingo zenukete zuek,
laguna ere saldu.
28Ea! Begira aurrez aurre:
gezurra esango al dizuet, bada, aurpegira?
29Beraz, segi dezagun; baina maltzurkeriarik ez!
Jarrai dezagun, nire zuzentasuna dago auzitan eta.
30Maltzurkeria al dut ene mihian?
Ez al naiz, bada, hitzak#6,30 hitzak: Komunzki txarkeria itzuli ohi da. bereizteko gauza?

Currently Selected:

JOB 6: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy