YouVersion Logo
Search Icon

JOB 5

5
Gizonak sortzen miseria
1«Dei egin, Job, ea inork erantzuten dizun!
Zein aingerurengana#5,1 aingerurengana: H.h., santurengana, hau da, 4,18ko izaki zerutar berberak. joko duzu?#aingeru 15,15; Za 14,5; Dn 4,14.
2Jakizu amorruak itotzen duela zentzugabea,
inbidiak hilarazten heldugabea.
3Sustraiak botatzen ikusi nuen zentzugabea,
baina berehala hondatu zen haren egoitza;
4haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango,
epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe;#seme-alabak epaitegian zanpatuak Am 5,12; Za 8,16; Sal 127,5.
5gosetuek jango dute hark bildutako uzta,
kendu egingo diote, arantzazko hesiak jarri arren#5,5 hesiak jarri arren: Testua iluna da.;
egarrituek zurrupatuko diote ondarea.
6Jakina da gaiztakeria eta miseria
ez direla berez sortzen lurrean:
7gizakiak sortzen du miseria,
suak txinparta bezala.#gizonak sortzen miseria 15,35; Has 3,17-19.
Jaunak zigortu eta salbatu
8«Nik neuk Jainkoarengana joko nuke,
berari agertuko nioke ene auzia.
9Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu hark,
gauza harrigarriak, ezin konta ahala;#9,10. Ik. 37,5; Sal 40,6.
10euria bidaltzen du lurraren gainera,
soroak ureztatzen;
11apalduak goratu egiten ditu,
bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;#apalduak goratu 22,29; 1 Sm 2,7-8; Is 57,15; Sal 75,7-8; Lk 1,52-53.
12maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,
ez die uzten arrakastarik izaten;
13buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du,
porrot eragiten bihurrien asmoei;#buruargia bere maltzurkerian harrapatzen Is 29,14; 1 Ko 3,19.
14horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira,
eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.#eguerdian itsumustuka 12,25; Is 59,10; Es 4,19; Jn 12,35.
15Behartsua, ordea, salbatu egiten du Jainkoak
haien mihiaren eztenetik eta indarkeriatik;
16itxaropena ematen dio ahulari
eta ahoa ixten zuzengabeari.
Jainkoak zentzarazi eta bedeinkatu
17«Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia!
Ez mespretxatu Ahaltsuaren#5,17 Ahaltsua: Liburuan zehar, patriarken garaiko Jainkoaren titulua erabiltzen du poetak (ik. Has 17,1 oh.). heziketa.#Jainkoak zentzarazi Dt 8,5; Es 3,11-12; Ap 3,19.
18Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du;
berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.#Jainkoak zauritu eta osatu 36,15; Dt 32,39; Os 6,1.
19Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik,
inoiz ez duzu kalterik jasango#5,19 Behin eta berriro… , inoiz ez…: H.h., Sei larrialditik… , zazpigarrenean…: Elifaz zenbaki-esaeren erara mintzatzen da (ik. Es 6,16 oh.)..
20Gosetean heriotzatik gordeko zaitu,
gerratean ezpatatik.#Gosetean gorde Sal 33,19. ezpatatik Jr 39,18.
21Mihiaren zigorretik babestuko zaitu,
ez zara hondamendiaren beldur izango.#Mihiaren zigorretik Is 54,17; Sal 12,3-5; 31,21.
22Bost axola zuri hondamendi eta gabeziak,
ez zara basapiztien beldur izango.
23Harriek ez dizute soroan trabarik egingo#5,23 Harriek ez dizute soroan trabarik egingo: H.h., Soroetako harriekin ituna eginen duzu.,
eta bakean biziko zara piztiekin.#Harriek trabarik ez 2 Erg 3,19.25; Is 5,2. bakean piztiekin Is 11,6-8; Ez 34,25; Os 2,20.
24Bakea izango duzu etxean;
aziendak ikuskatzean, ez zaizu bat ere faltako.
25Seme-alaba asko izango duzu,
zeure kimuak landako belarra bezain ugari.#Seme-alaba asko Dt 28,4.11; Sal 128,3.
26Sasoi bikaina izango duzu hilobia arte,
gari-balak uztaroan bezala.#Sasoi bikaina hilobia arte 42,17; Es 3,2+.
27Sakon aztertu dugu eta horrela da hau dena;
entzun eta hartu gogoan zeure onerako».

Currently Selected:

JOB 5: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy