YouVersion Logo
Search Icon

JOB 18

18
Bildad
1Orduan, Xuaheko Bildadek hitz egin zuen:
Gaiztoaren patu ikaragarria
2«Noiz arte jarraituko duzue elkarren lehian hizketan?
Egin gogoeta lehen, eta hitz egin gero.
3Zergatik hartzen gaituzu#18,3 hartzen gaituzu: Jatorrizkoan, hirugarren tx. hau lagunei zuzendua dago, bigarrena bezala. animaliatzat?
Zergatik jotzen inozotzat?
4Zeure suminaz minberatuta zauden horrek,
zuregatik lurra eremu bihurtu
edo harkaitza lekuz aldatuko dela uste al duzu?
5«Bai, gaiztoaren argia itzali egiten da,
haren sukaldean ez da sugarrik pizten,#gaiztoaren argia itzali 18,18; 21,17; Jr 25,10; Es 13,9+. Ik. 11,17+.
6ilundu egiten da haren etxeko argia,
itzali, argi egiten zion kriseilua.
7Haren lehengo urrats biziak moteldu
eta bere asmo gaiztoek erorarazten dute,#urratsak moteldu Ik. Sal 18,37; Es 4,12.
8bere oinek daramate sarera
eta sare-mailan gelditzen da trabatua,#sarean harrapatua 19,6; 22,10; Sal 9,16+.
9lakioak orkatilatik heltzen dio
eta bertan geratzen harrapatua.
10Gaiztoentzat tranpak daude gordeta lurrean,
zelatak bideetan.
11Izu-ikarek inguratzen dute alde guztietatik,
urratsez urrats jarraitzen diote.#Izu-ikarek inguratu 15,20+.
12Goseak ahultzen du sasoirik onenean,
ezbeharra ezartzen zaio ondoan;
13gaitz hilgarriak#18,13 gaitz hilgarriak: H.h., Herioaren lehen-semeak, hau da, izurririk larrienak. larruazala jaten dio zatika,
gorputz-atalak irensten.
14Etxean seguru zegoen lekutik hartu
eta izu-ikararen erregeagana#18,14 izu-ikararen erregea: Heriotzaren erreinuko nagusia da, mitologi kontakizunetan aski ezaguna. eramaten dute.
15Edonor bizi daiteke jadanik harena ez den etxean,
garbitzeko sufrea barreiatu ondoren.#sufrea barreiatu Dt 29,22; Is 34,9; Sal 11,6; Ap 9,17-18.
16Azpitik, sustraiak ihartzen zaizkio;
gainetik, hostaila zimeltzen.#sustraiak/hostaila Am 2,9+; Dn 4,11.20; Si 23,25.
17Galdu egin da haren oroitzapena herrialdean,
izena ere ez dute gogoratzen inguruetan.#oroitzapena galdu lurraldean Is 14,20; Sal 9,6; Es 10,7.
18Argitasunetik ilunpetara jaurtia,
mundutik ere kanporatua,
19ez du haurrik, ez ondorengorik herrian,
ez da inor bizirik gelditzen haren egoitzan.#ondorengorik ez Is 14,22; Sal 37,28. Ik. Si 47,22.
20Haren patuaz izu-ikaratu egiten dira denak,
bai ekialdekoak, bai mendebaldekoak:
21“Horra hor nola bukatzen duen gaizkileak,
Jainkoa ezagutzen ez duenak”».

Currently Selected:

JOB 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy