YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 15

15
Samsonen mendekua
1Aldi baten buruan, gariak igitatzeko aroan, Samson bere emaztea bisitatzera joan zen, antxume bat eramanez. Hau zioen:
—Neure emazteagana noa logelara.
Aitaginarrebak, ordea, ez zion sartzen utzi, 2esanez:
—Benetan gorroto zeniola uste nuen eta zure adiskideari eman nion emaztetzat. Hori baino hobea duzu ahizpa gaztea. Hartzazu zeuretzat, bestearen ordez.
3Samsonek ihardetsi zion:
—Oraingoan errugabea izango naiz filistearrei egingo diedan kalteaz.
4Orduan, hirurehun azeri harrapatu eta isatsak bata bestearekin korapilaturik, lastargiak ezarri zizkien Samsonek korapilo bakoitzean. 5Eman zien su eta bota zituen azeriak filistearren gari-soroetara. Denak hartu zuen su: gari-bala, gari-soro, mahasti eta olibadiek. 6Orduan, filistearrek galdetu zuten:
—Nork egin du hori?
Erantzun zieten:
—Samsonek, timnarraren suhiak, zeren eta hark Samsonen emaztea hartu eta beraren lagunari eman baitio.
Orduan, filistearrek joan eta erre egin zituzten aita-alabak.#erre aita-alabak 14,15. 7Samsonek esan zien:
—Hori egin al duzue? Ba, nik ez dut etsiko zuei mendeku egin arte.
8Astindu ederra eman zien eta sarraski handia egin. Ondoren, Etamgo haitzarteko#15,8 Etamgo haitzartea: Judaren leinuaren lurraldean dagoen toki malkartsu helezina. leize-zulo batera jaitsi zen bizitzera.
Samson eta asto-matrailezurra
9Filistearrek Judan jarri zuten kanpalekua. Gero, Lehi#15,9 Idazleak hitz-jokoa egiten du, Lehi hitzak matrailezur esan nahi baitu. hiriari erasotzeko zabaldu egin ziren. 10Judaren leinuko gizonek galdetu zuten:
—Zer dela-eta erasotzen diguzue?
Filistearrek erantzun zieten:
—Samson atxilotzera etorri gara; egin diguna ordainaraztera.
11Orduan, Judako hiru mila gizonek, Etamgo haitzarteko leize-zulora joan eta esan zioten Samsoni:
—Ez al dakizu filistearren menpe gaudela? Zergatik jarri gaituzu egoera honetan?
Samsonek erantzun zien:
—Beraiek egin didatena egin diet nik.
12Judakoek esan zioten:
—Zu lotu eta filistearren esku uzteko asmoz etorri gatzaizkizu.
Samsonek, orduan:
—Egidazue zin ez nauzuela hilko.
13Judakoek erantzun zioten:
—Hil, ez zaitugu hilko; baina ongi lotu eta filistearren esku utzi, bai.
Orduan, bi soka berriz lotu eta atera egin zuten haitzartetik.
14Lehira heldu zenean, filistearrak bidera atera zitzaizkion, pozez oihuka. Baina Jaunaren espirituak Samson hartu zuelarik, suak erretako liho-hariak bezalako bihurtu ziren Samsoni besoak lotzen zizkioten sokak eta eten egin zitzaizkion eskuetako lokarriak. 15Aurkitu zuen, orduan, hil berria zen asto baten matrailezurra, hartu eta mila gizon hil zituen Samsonek matrailezurraz. 16Eta esan zuen:
«Asto-matrailezurraz
ederki astindu ditut,
asto-matrailezurraz
mila gizon hil ditut».
17Hori esanik, jaurti egin zuen matrailezurra, eta toki hari Ramat-Lehi#15,17 Ramat-Lehi izenak Matrailezurraren gaina esan nahi du. izena ezarri zion.
18Samsonek egarri handia sumatu zuen; Jaunari dei egin eta esan zion: «Garaipen handi hau eman ondoren, egarriak hiltzen utziko ote nauzu eta jentil arrotz horien esku erortzen?»
19Orduan, Jainkoak Lehin dagoen zuloa ebaki zuen eta ura atera zen. Edan ondoren, arnasberritu eta indartu egin zen Samson. Iturri hari En-Kore#15,19 En-Kore izenak Dei egilearen iturria esan nahi du. izena ezarri zioten. Han dago Lehin gaur arte.#ura atera Ir 17,6; Sal 78,15-16.
20Samsonek hogei urtez gobernatu zuen Israel, filistearren garaian.

Currently Selected:

EPAILEAK 15: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy