1
EGOERA (1,1—3,6)
Juda eta Simeonen leinuek kanaandarrei eraso
1Josue hil zenean, israeldarrek kontsulta egin zioten Jaunari#1,1 kontsulta egin zioten Jaunari: Jaunari kontsulta edo galdera egiteko santutegiren batera joan (ik. 18,5; 20,18.23) eta efod izeneko apaiz-jantziaren sakela batean zeuden gauza sakratuak bota ohi zituzten, zotz eginez (ik. Ir 28,30 oh.), baietza ala ezetza ikusteko.:
—Gure leinuetarik zein igoko da lehena kanaandarrei erasotzera?#kontsulta egin Jaunari 18|NoBook| 201 Sm 14|NoBook| 23|NoBook| 302 Sm 22 Erg 8|NoBook| 22Is 30Ez 20
2Jaunak erantzun zuen:
—Judaren leinua igoko da, beronen esku utzia baitut lurralde hori.
3Orduan, Judaren leinukoek esan zieten Simeonen leinuko beren senideei:
—Zatozte gurekin Jainkoak guretzat izendatu duen lurraldera#1,3 Jainkoak guretzat… lurraldera: Ik. Jos 15,1-12.20-63. eta eraso diezaiegun kanaandarrei. Gero, zuei izendatu dizuenera joango gara gu zuekin.
Eta hala, simeondarrak haiekin joan ziren.#leinu guztientzat lurraldea Jos 13—21 4Judaren leinukoek, beraz, eraso zuten eta Jaunak eskura eman zizkien kanaandarrak eta periztarrak. Hamar mila gizon hil zizkieten Bezeken#1,4 Bezek: Ez dakigu non zegoen hiri hau; segur aski, Jerusalemdik hegoaldera hurbil izango zen.. 5Bertan Adoni-Bezek zeritzan erregea aurkitu eta eraso egin zioten hari ere.
Kanaandarrak eta periztarrak garaitu zituztela ikustean, 6Adoni-Bezek ihesi abiatu zen; baina judatarrek, atzetik joan, harrapatu eta esku-oinetako behatz lodiak ebaki#1,6 esku-oinetako… ebaki: Horrela gizonak ezin zuen uztaia edo arkua erabili. zizkioten. 7Adoni-Bezekek esan zuen: «Esku-oinetako behatz lodiak ebaki nizkien hirurogeita hamar erregeek nire mahaipeko apurrak bildu behar izan zituzten. Neuk egindakoaren ordaina eman dit orain Jainkoak».
Jerusalemera eraman zuten eta bertan hil zen.
Judaren leinua Jerusalemez eta Hebronez jabetu
8Judaren leinukoek Jerusalemi eraso eta hartu egin zuten, eta bertan bizi zirenak ezpataz hil eta hiriari su eman.#Jerusalem eskuratzeaz beste kontaera bat 2 Sm 5 9Ondoren, judatarrek mendialdean, Negeven eta Xefela lautadan#1,9 Ekialdetik mendebaldera Kanaan lurraldeak honako egitura geografiko hau du: 1. Itsaso Hila eta Jordan ibai inguruko lautada, hebreeraz «Araba» deitua; 2. erdialdean lurralde menditsua, Negev edo hegoaldeko basamorturaino; 3. mendixkak eta Mediterraneo kostaldeko lautada, hebreeraz «Xefela» deitua. bizi ziren kanaandarren kontra jo zuten.#mendialdeaJr 32|NoBook| 33 10Hebron hirian bizi ziren kanaandarren kontra ere jo zuten judatarrek —antzina Hebron hiriari Kiriat-Arba deitu ohi zioten—, eta Xexai, Ahiman eta Talmai menderatu zituzten.#Hebron Jos 10|NoBook| 14|NoBook| 15
Otniel, Debir hiriaz jabetu
(Jos 15,15-19)
11Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan ziren judatarrak —ordu arte Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.#Kaleb eta Debir hiria eskuratzea Jos 15 12Kalebek esan zuen: «Kiriat-Seferri eraso eta har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emaztetzat». 13Kenazen seme eta Kaleben anaia gazteenak, Otnielek, hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emaztetzat.#Otniel 3Jos 15
14Neska heldu zenean, bere aitari lursail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek#1,14 Neska… bere aitari… Otnielek: Jos 15,18ari eta antzinako zenbait itzulpeni begira itzuli dugu honela; hebreerazko testuak hau dio: Neskak, heldu zenean, beraren aitari… bultzatu zuen Otniel.. Neska asto gainetik jaistean, galdetu zion aitak:
—Zer nahi dun?
15Aksak erantzun:
—Egidazu beste erregalu bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.
Orduan, goiko eta beheko urtegiak eman zizkion Kalebek.
Juda eta Benjaminen leinuen garaipena
16Moisesen aitaginarreba izandako kendar haren ondorengoak, judatarrekin batera, Palmondoen Hiritik Judako basamortura, Aradeko hegoaldera, joan eta bertako jendearekin#1,16 Palmondoen Hiria: Jeriko da. jendearekin: Honela ere itzul daiteke: amalektarrekin. bizi izan ziren.#Moisesen aitaginarreba 4Ir 2Zen 10
17Judatarrek Simeonen leinuko beren senideekin joan eta Tzefat hirian bizi ziren kanaandarrak garaitu zituzten eta hiria erabat suntsitu. Horma deitu zioten hiriari, hau da, «Suntsipen»#1,17 Idazleak hitz-jokoa egiten du: Horma izenak hebreeraz suntsitu aditzaren kontsonante berberak ditu..
18Judatarrak Gaza, Axkelon, Ekron eta berauen lurraldeez jabetu ziren#1,18 jabetu ziren: Eskuizkriburen batzuek eta grekozko antzinako itzulpenak ez ziren jabetu diote; izan ere, hiru hiri horiek Daviden garaian eskuratuko zituzten judatarrek..#Gaza1 Sm 6Jr 25Am 1 19Judaren alde zen Jauna; horregatik, mendialdeaz jabetu ahal izan ziren. Baina lautadako jendea ezin izan zuten bota, jende hark burdinazko guda-gurdiak#1,19 burdinazko guda-gurdiak: Ik. Jos 17,16 oh. zituelako.
20Moisesek esan bezala, Kalebi eman zioten Hebron, eta hark bota egin zituen handik Anaken ondorengo hiru senitarteetakoak.#Kalebi eginiko agintzaria Zen 14Jos 14
21Benjamindarrek, aldiz, ez zituzten Jerusalemgo jebustarrak bota#1,21 ez zituzten… jebustarrak bota: Hala esaten da Jos 15,63an ere, Ep 1,8an ez bezala. Daviden garaian jabetuko ziren judatarrak Jerusalemez (ik. 2 Sm 5,6 eta 1 Kro 11,4).; horregatik, jebustarrak Jerusalemen bizi ahal izan dira benjamindarrekin batera gaurdaino.#jebustarrak bota ez Jos 15|NoBook| 18
Joseren ondorengoak Betelez jabetu
22Joseren leinukoak#1,22 Joseren leinukoak: Efraim eta Manasesen leinuak, alegia (ik. Jos 16,4). Betel hiriaren kontra abiatu ziren, Jauna lagun zutela,#Betel (antzina Luz deitua) Has 28|NoBook| 35|NoBook| 48Jos 18 23eta ikerketa egin zuten bertan —antzina hiri hark Luz zuen izena—. 24Hiritik kanpora zetorren gizon bat ikusirik, ikertzaileek esan zioten: «Erakuts iezaguzu nondik sartzen den hirira eta ongi tratatuko zaitugu». 25Gizonak erakutsi egin zien nondik sartzen zen hirira. Orduan, hiriko guztiak hil zituzten ezpataz, gizon hura eta beraren senitartekoak izan ezik.#senitarte bat izan ezik Jos 6 26Gizon hark, berriz, hititen lurraldera#1,26 hititen lurraldea: Siria eta Palestinari horrela deritze Babiloniako zenbait dokumentutan. joan eta hiri bat eraiki zuen; Luz izena eman zion eta hala deritza gaurdaino.
Israeldarrek ezin bota izan zituzten jentil-herriak
27Manasesen leinukoek ezin izan zituzten hartu Bet-Xan, Taanak, Dor, Ibleam eta Megido hiriak, ezta haien inguruak, ez bizilagunak ere; kanaandarrek jarraitu zuten bertan bizitzen. 28Alabaina, israeldarrek, indartsuago egin zirenean, lanera behartu zituzten kanaandarrak, bertatik ezin bota izan zituzten arren.#lanera behartu Jos 9
29Efraimen leinukoek ezin izan zituzten bota Gezerko kanaandarrak; horregatik, kanaandarrak efraimdarren artean bizi izan ziren Gezerren.
30Zabulonen leinukoek ezin izan zituzten bota Kitron eta Nahalol hirietako bizilagunak. Kanaandarrak zabulondarren artean bizi izan ziren, baina lanera behartuak.
31Axerren leinukoek ezin izan zituzten bota Ako, Sidon, Ahlab, Akzib, Helba, Afik eta Rehobeko bizilagunak, 32eta lurralde hartako kanaandarren artean bizi izan ziren axertarrak, ezin izan baitzituzten handik bota.
33Neftaliren leinukoek ezin izan zituzten bota Bet-Xemex eta Bet-Anat hirietako bizilagunak, eta lurralde hartako kanaandarren artean bizi izan ziren; alabaina, lanera behartu zituzten hiri haietakoak.
34Amortarrek mendialdera bultzatu zituzten Danen leinukoak, lautadara jaisten utzi gabe. 35Har-Heres, Aialon eta Xaalbim hirietan bizitzen jarraitu zuten amortarrek; baina Joseren ondorengoek, indartsu egitean, lanera behartu zituzten. 36Amortarren lurraldea Akrabimerako aldapatik, Selatik#1,36 Amortarren lurraldea ordez edomdarren lurraldea ere itzul daiteke. Sela hitzak «harkaitza» esan nahi du., gorantz hedatzen zen.
Loading reference in secondary version...