YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 61

61
Profetaren eginkizuna
1Jainko Jaunaren espiritua
nire gainean dago,
Jaunak sagaratu bainau;
berak nau bidali
behartsuei berri ona hots egitera,
bihotz-hautsiak sendatzera,
gatibuei askatasuna
eta kartzelatuei libertatea
iragartzera,#Lk 4,18-19an aipatua.#Jaunaren espiritua nire gainean 42,1+; Eg 10,38. behartsuei berri ona 40,9+; Lk 7,22. bihotz-hautsiak 57,15+. kartzelatuak 42,7+.
2Jaunak onginahia
azalduko duen urtea
eta mendekatuko den eguna
iragartzera.
Siongo atsekabetuak kontsolatzera
bidali nau Jaunak:#onginahiaren urtea 49,8; Lb 25,8+. mendekatzeko eguna 63,4. atsekabetuak kontsolatzera 40,1+; 57,15; Mt 5,5.
3koroa distiratsua emango diet
samintasunezko errautsaren ordez,
jaietako usainki gozoa
dolu-jantziaren ordez,
gorespen-kantak etsipenaren ordez.
Jainkoaren herriaren zoria aldatuko
«Jainko zuzenaren haritz»
deituko diete,
Jaunak bere ospea agertzeko
landaturiko haritz.#Jaunak ospea agertu 60,21.
4Antzinako etxe-hondakinak
berreraikiko dituzte,
aspaldiko horma eroriak jasoko,
menderik mende erraustuak zeuden
hiri hondatuak berrituko.#hondakinak berreraiki 58,12.
5Atzerriko jendea zerbitzari
izango duzue:
zuen artaldeak zainduko dituzte,
nekazari eta mahastizain
izango dituzue.#Atzerritarrak zerbitzari 14,2; 60,10.
6Zuei, berriz,
«Jaunaren apaiz» deituko dizuete,
«Gure Jainkoaren zerbitzari»
esango.
Beste nazioen ondasunez
gozatuko zarete,
haien aberastasunez hornituko.#Jaunaren apaiz Ir 19,6; 1 P 2,5; Ap 1,6.
7Jaunak dio:
«Lotsaizuna ugari eta laidoa
jasan behar izan dituztenez,
aberastasuna ugari izango dute
beren herrialdean
eta amaigabeko poza eskuratuko.#aberastasun ugari Za 9,12; Jb 42,10.
8Nik, Jaun honek,
zuzenbidea dut maite,
lapurreta eta bidegabekeria gorroto.
Leialki emango diet saria
eta betiko ituna egingo beraiekin.#Jaunak zuzenbidea maite Sal 37,28. betiko ituna 55,3+.
9Haien ondorengoak
ospetsu izango dira
nazio eta herrien artean;
ikusiko dituzten guztiek
aitortuko dute
nik, Jaun honek,
bedeinkaturiko herria direla».#Jaunak bedeinkaturiko herri 65,23; Has 12,3+.
Esker oneko kanta#61,10 Esker oneko kanta Jerusalemen ahotan jarria dago, segur aski.
10Pozaren pozez nago Jaunarekin,
alai dut arima neure Jainkoarekin,
bere salbamenez jantzi bainau,
garaipenezko soinekoz estali;
eztei-koroa janzten duen
senargaiaren antzeko naiz,
bitxi ederrez apaintzen den
andregaiaren antzeko.#pozez Jaunarekin 41,16; 1 Sm 2,1; Lk 1,46-47. salbamenez jantzi Ik. 59,17; Ap 19,8. andregaiaren antzeko 49,18; Ap 21,2.
11Lurrak landareak
ematen dituen bezala,
baratzeak hazia
ernearazten duen bezala,
halaxe ernearaziko du Jaunak
salbamena
eta gorespen-kantak altxaraziko
nazio guztien aurrean.#salbamena ernearaziko 45,8.

Currently Selected:

ISAIAS 61: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy