YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 55

55
Azken deia: Jaunaren hitzetik bizi
1«Egarri zareten guztiok,
etorri uretara,
etorri, dirurik ez duzuenok ere!
Etorri, hartu garia eta jan,
hartu ardoa eta esnea,
dena hutsean, ordaindu gabe.#Egarri zaretenok 41,17; Mt 5,6; Jn 4,14; 7,37; Ap 21,6; 22,17. Etorri, hartu Es 9,5; Si 24,19-21. ardoa, esnea Jl 4,18.
2Zergatik gastatu zeuen dirua
goserik utziko zaituzten janaritan,
eta lansaria
aseko ez zaituzteten gauzetan?
Entzun niri arretaz,
eta ongi jango duzue,
janari gozo mamitsuz
elikatuko zarete.#benetako janaria Dt 8,3; Jn 6,27. janari gozo mamitsua 25,6; Sal 36,9-10; Es 9,1-6.
3Etorri niregana eta egon adi,
entzudazue eta biziko zarete.
Betiko ituna egingo dut zuekin,
Davidi eginiko
maitasunezko agintzariari
leial eutsiz.#entzun eta biziko zarete Dt 30,15-16; Ez 20,11+. Betiko ituna 59,21; 61,8; Jr 32,40+; Ez 16,60+. Davidi agintzaria 2 Sm 7; Eg 13,34.
4Nik herrientzako testigu
jarri nuen hura,
nazioen buruzagi eta agintari.
5Zuk herri ezezagunei
egingo diezu dei,
eta ezagutzen ez zintuzten herriek
zuregana joko dute lasterka,
nik, zure Jaunak,
Israelen Jainko santu honek,
ospez jantzi zaitudalako».#herriek zuregana joko 2,2-4; 49,7. ospez jantzi 44,23; 49,3.
6Bila ezazue Jauna,
aurki dezakezue eta#55,6 aurki dezakezue eta: Honela ere uler daiteke: aurki dezakezuen artean.;
egiozue dei, hurbil duzue eta.#Bila Jauna 65,1; Jr 29,13+. hurbil duzue 50,8; Dt 4,7; Sal 145,18.
7Utz beza gaiztoak bere bidea,
gaizkileak bere asmo txarrak.
Bihur dadila Jaunarengana,
gupidaz hartuko baitu;
bihurtu gure Jainkoarengana,
guztiz barkabera baita.#Bihur dadila Jr 31,18; Za 1,3; Lk 15,20.
8Hau dio Jaunak:
«Egiaz, nire egitasmoak
ez dira zuenak bezalakoak,
ezta nire jokabidea ere
zuena bezalakoa.#nire egitasmoak ez zuenak bezalakoak Sal 92,6-7; Jb 11,7-9; Erm 11,33.
9Nola zerua lurraren gainetik garai,
halaxe nire jokabidea
zuenaren gainetik
eta nire egitasmoak zuenen gainetik.#zerua lurraren gainetik Sal 103,11.
10«Euria eta elurra zerutik jaitsi
eta ez dira bertara itzultzen,
lurra urez ase gabe,
emankor bihurtu
eta ernamuindu gabe,
ereiteko hazia
eta jateko ogia sor ditzan;#Euria zerutik jaitsi Sal 65,10-11; 104,13-15. ereiteko hazia 2 Ko 9,10.
11berdin nire ahotik irtendako
hitza ere:
ez da niregana itzultzen
bere eragina izan gabe,
baizik eta nik nahi dudana egiten du
eta nik ezarritako helburua
betetzen».#nire ahoko hitza Dt 8,3; Jr 23,16; Jn 1. Jaunaren hitza eraginkor 44,26; 46,10.11; 48,13; Sal 33,6.9; 147,15-20.
12Pozaren pozez irtengo zarete,
bake osoan ekarriko zaituztete.
Zuek ikustean, mendi eta muinoek
poz-irrintzika ekingo diote,
landako zuhaitz guztiek txalo joko.#pozez irtengo 35,10; 51,3.11. mendi, muino, zuhaitz 44,23; 49,13; Sal 96,12; 98,8.
13Laharren ordez
zipresak haziko dira,
asunen ordez mirtoak#55,13 mirto: Arraian ere deituriko usain gozoko landarea..
Jaunarentzat ohoragarri izango da,
sekula ezabatuko ez den ezaugarri.#zipresak haziko 41,19.

Currently Selected:

ISAIAS 55: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy