YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 43

43
Jaunak askapena iragarri herriari
1Baina orain, Israel,
Jakoben herri,
honela mintzo zaizu Jauna,
sortu eta eratu zaituena:
«Ez izan beldur,
askatu egin baitzaitut
eta zeure izenez deitu: nirea zara zu.#sortu eta eratu zaituena 42,6; 43,7.15.21; 44,2.21.24; 45,11; 51,13; 54,5. Ez izan beldur 41,14+.
2Ibaiak pasatzean,
zurekin izango naiz:
urek ez zaituzte hondoratuko;
sutatik igarotzean, ez zara erreko,
ez zaitu sugarrak kiskaliko.#uretatik, sutatik igaro Sal 66,12. Ik. 48,10; 1 Ko 3,15.
3Neu bainaiz Jauna, zure Jainkoa,
Israelen Jainko santua da
zure salbatzailea.
Egipto eman dut zure askapen-sari,
Etiopia eta Seba, #43,3 Seba: Gaur egungo Sudan iparraldea gutxi gorabehera.#zure salbatzailea 12,2; 17,10; 43,11+; 45,15; 49,26; 60,16; 62,11; Ir 15,2; Jr 3,23+; Sal 25,5; 51,16; Lk 2,11+. zure ordainetan
4hain preziatua baitzara niretzat:
biziki estimatzen
eta maite zaitudalako,
gizakiak ematen ditut zure truke,
herriak zure biziaren ordain.
5Ez izan beldur, zurekin bainago.
Ekialdetik eta mendebaldetik
bildu eta ekarriko ditut
zure herritarrak.#zurekin nago 41,10+; Jr 46,28. alde guztietatik bilduko 49,12; Sal 107,2-3.
6Iparraldeari esango diot:
“Itzul itzazu”,
eta hegoaldeari: “Ez eduki hor”.
Itzul itzazue lurraren urrutieneko
bazterretatik nire seme-alabak,
7nire izena daramaten guztiak,
neuk sortu eta eratu nituenak,
neure aintzarako egin nituenak.#neure aintzarako Jn 17,1-26.
8Utzi etortzen nire herriari,
begiak eduki arren itsu
eta belarriak eduki arren
gor dagoenari.#itsu eta gor 42,18+.
Jaunak bakarrik salbamena iragarri eta burutu
9«Bil bitez nazio guztiak,
elkar bitez herriak:
horietako zeinek iragarri zuen
hau guztia
edo lehengo gertakizunak
jakinarazi?
Aurkez bitzate lekukoak,
beren buruak zuri ditzaten,
entzun diezaiegun
eta aitortu egia zela.#zeinek iragarri? 41,22+.
10Honela diot nik, Jaun honek:
Zuek zarete nire lekuko,
israeldarrok,
zuek nire zerbitzari;
nik aukeratu zaituztet,
ni ezagutu, niregan sinetsi
eta ni beti berbera naizela
uler dezazuen.
Nire aurretik ez da jainkorik izan,
ezta izango ere nire ondoren.#ez beste jainkorik 44,6.8; 45,5-6.14; 46,9; Dt 32,39+. Ik. 40,18+; 42,8.
11Neu naiz Jauna, neu;
ez da ni beste salbatzailerik.#ez beste salbatzailerik 45,21; Os 13,4+. Ik. 43,3+.
12Nik iragarri dut
eta aurrez adierazi,
nik salbatu zaituztet,
eta ez zen zuen artean
jainko arrotzik.
Zuek nire lekuko
eta ni zuen Jainko,#Zuek nire lekuko 44,8; Eg 1,8.
13aurrerantzean ere beti berbera.
Ezin dit inork eskutik ezer kendu.
Nik egina nork desegin?»#Nik egina nork desegin? Jb 23,13+.
14Hau dio Jaunak, zuen askatzaileak,
Israelen Jainko santuak:
«Zuen onerako,
gudarostea bidaliko dut Babiloniara
eta denak ihesi aterako dira,
ihesi babiloniarrak,
beren ontzietan babesturik. #43,14 Zuen… babesturik: Zatiaren testua zalantzazkoa da eta itzulpena ez segurua.#askatzailea 41,14+.
15Neu naiz Jauna, zuen Jainko santua,
Israelen egilea, zuen erregea».#zuen erregea 41,21; 44,6.
16Hau dio Jaunak:
«Nik ireki nuen bidea itsasoan,
ur oldartsuetan zehar;#bidea itsasoan 51,10; Ir 14,21-22.
17gurdi eta zaldizko gudaroste ahaltsua
aterarazi nuen gudura:
bat-batean lur jo zuten,
eta berriz jaiki ez;
kandela-metxa bezala
itzali ziren eta galdu.
18Baina orain ez oroitu antzinakoez,
ez gogoratu lehenago gertatuez.
19Hara, zerbait berria egitera noa:
hasia da sortzen,
ez al diozue antzematen?
Bidea irekiko dut basamortuan,
ibaiak sorraraziko landa lehorrean.#zerbait berria 65,17; Jr 23,7-8; 2 Ko 5,17; Ap 21,5. Ik. 42,9+. Bidea basamortuan 40,3+.
20Basapiztiek, txakal eta ostrukek,
ohore emango didate,
basamortuan ura emango baitut
eta landa lehorrean
ibaiak sorraraziko,
nire herriari, neure aukeratuari,
edaten emateko.#basamortuan ura 41,18+; Ir 17,1-7.
21Eta neuretzat eratu dudan herriak
nire gorapena iragarriko du.#herriak nire gorapena iragarriko 1 P 2,9.
Jaunak herria salatu
22«Zuk, Israel, Jakoben herri horrek,
ez didazu dei egin, nitaz asperturik.
23Ez didazu erre-oparitzat
ardirik eskaini,
ez nauzu sakrifizioez ohoratu.
Nik ez zaitut opariak
eskaintzera behartu,
ezta intsentsu eske aspertu#43,23 aspertu: Tx. hauek behartu eta aspertu hitzekin jokatzen dute. Jaunak bazuen eskubidea herria bere zerbitzura behartzeko; baina herriak behartu du Jauna bere bekatuengatik… zigorra ematera (ik. 28. tx.). ere.
24Ez duzu niretzat usaingarririk erosi,
ez nauzu oparigaien gantzez ase.
Alderantziz, behartu egin nauzu
zeure bekatuekin,
aspertu zeure erruekin.
25Nik, ordea,
neure kabuz suntsitu nituen
zure errebeldiak,
ez nituen kontuan hartu zure erruak.#Nik suntsitu errebeldiak 44,22. Ik. 48,8-11.
26Emadazu kontu,
goazen elkarrekin auzitara;
defenda zaitez,
arrazoi eman diezazuten.#goazen auzitara 3,13+.
27Zure lehen arbasoak ere
bekatu egin zuen,
zure ordezkariak#43,27 lehen arbasoa: Jakob da (ik Has 25,26; 27,36; Os 12,4). ordezkariak: Apaiz eta profetak.
nire aurka errebelatu ziren.
28Horregatik, santutegiko arduradunak
zapuztu egin nituen,
Israel suntsipenera eman nuen,
Jakoben herria irainetara».#herria irainetara Jr 25,9.

Currently Selected:

ISAIAS 43: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy