1
LEHEN ISAIAS (1,1—39,8)
1Hona hemen Jaunak Amotzen seme Isaiasi Juda eta Jerusalemi buruz agertu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela#1,1 Isaias: Izenak Jauna salbatzaile esan nahi du. errege zirela: Tx.ean adierazitako epeak K. a. VIII. mendearen bigarren zatia eta VII.aren lehen urteak hartzen ditu. Juda eta Jerusalem: Jainkoaren herriaren deitura orokorra, Isaiasen profezia ez baitago Judari mugatua..#Ezekias 2 Erg 18
Jainkoak Israelen errebeldia salatu
2Entzun, zeru-lurrok!
Honela mintzo da Jauna:
«Haurrak sortu ditut eta hazi,
baina aurka altxatu zaizkit.#Haurrak sortu 63Dt 32
3Ezagutzen du idiak nagusia,
baita astoak ere
ugazabareneko aska;
Israelek, ostera, ez du ezagutzen,
nire herriak ez du aditzen».
4Ai jende bekataria,
gaiztakeriaz jositako herria,
gaizkile-arraza,
ume galduak!
Baztertu egin dute Jauna,
mespretxatu Israelgo Santua,
bizkarra emanez.#Israelgo (Jainko) Santua 5|NoBook| 10|NoBook| 12|NoBook| 17|NoBook| 29|NoBook| 30|NoBook| 41|NoBook| 47|NoBook| 49|NoBook| 54|NoBook| 60Jr 50Sal 71
5Nola behar zaituztet zigortu,
errebelde izateari utz diezaiozuen?
Buru osoa zauritua duzue,
bihotza erabat eroria#1,5 Buru… eroria: Honela ere itzul daiteke: Buru oro zauritua, bihotz oro eroria..#Nola behar zaituztet zigortu? Jr 5Am 4
6Orpotik burura,
ez duzue atal bat ere osorik:
dena zauri, ubeldura eta ebaki bizi,
batere garbitu, lotu
eta olioz gozatu gabe.#olioz gozatu gabe Lk 10
7Zuen lurraldea hondatua dago,
zuen hiriak suak erreta.
Soroetako uzta
atzerritarrek dizuete irensten
zeuen begi aurrean.
Dena hondamendi,
Sodomaren#1,7 Sodomaren: Testu zuzendua; jatorrizkoak Sodomaren ordez etsaien dio. porrokaldikoan bezala.
8Hor gelditu da Sion hiri ederra#1,8 Sion hiri ederra: H.h., Sion alaba; Jerusalem hiriaren pertsonifikazio poetikoa, liburuan maiz erabilia. K.a. 701. urteko asiriar erasoaren ondorioz hiriak eta herrialde osoak bizi zuten egoera penagarria adierazten du tx.ak (ik. 36,1).
mahastian txabola
eta meloi-sailean txosna
bezain bakarti,
etsaiz inguraturiko hiria
bezain babesgabe.
9Jaun ahalguztidunak
gutariko batzuk
bizirik utzi ez balitu,
Sodoma eta Gomorraren#1,9 batzuk bizirik: Ik. 4,3 oh. Sodoma eta Gomorra: Jaunaren zigorraren eta erabateko suntsipenaren adierazgarri dira hiri bekatariok (ik. 1,10; 3,9; Has 19) Biblia osoan. azkena
izango genukeen guk ere.#Sodoma eta Gomorra 13Am 4Erm 9
Justiziarik gabeko kulturik ez
10Entzun Jaunaren hitza,
Sodoma eta Gomorrakoen
antzeko zareten
herri eta agintariok,
aditu gure Jainkoaren irakaspena.#Gomorrakoen antzeko Dt 32Jr 23Nk 4
11Honela dio Jaunak:
«Zertarako ditut
amaigabeko zuen sakrifizioak?
Leporaino naukate
aharien erre-opariek
eta zekor gizenen gantzak.
Nazkatua nago zezen, bildots
eta akerren odolaz.#gezurrezko kultuaren aurka Jr 7Am 5
12Nork eskatzen dizue horrelakorik,
nire tenpluko atariak igaro
eta niregana zatoztenean?
13Ez ekarri gehiago opari hutsalik;
higuingarri zait intsentsuaren lurrina.
Ilberri-jaiak, larunbatak,
batzarrak…
ezin ditut jasan jaiok
gaiztakeriarekin batera.
14Biziki gorroto ditut
zuen ilberri-jaiak eta festak;
nekagarri zaizkit
eta eramanezineko.
15Zuek otoitzerako eskuak altxatzean,
beste aldera begira jartzen naiz;
nahiz eta zuek eskariak ugaldu,
ez dizuet entzuten,
eskuak odolez beteak baitituzue.#eskuak odolez beteak 4|NoBook| 59Jr 2
16Garbi zaitezte, garbitu!
Kendu nire begien aurretik
egintza gaiztoak!
Utzi gaiztakeria,
17ikasi onbidea,
saiatu zuzenbidean:
lagundu zapalduari,
egin justizia umezurtzari,
defendatu alarguna!»#umezurtza|NoBook| 9|NoBook| 10Jr 7
18Honela dio Jaunak:
«Zatozte, erabaki dezagun auzia:
zuen bekatuak gorria baino
gorriago badira ere,
elurra bezain zuri geldituko dira;
purpura bezain gorri izanik ere,
artilearen antzeko bihurtuko dira.#elurra bezain zuri Sal 51
19Nire esana egiteko prest bazaudete,
lurralde honek duen gozoenetik
jango duzue;#esana eginez gero Lb 26Dt 28
20ezezkoa eman
eta errebelatzen bazarete, ostera,
guduak irentsiko zaituzte».
Jaunak berak esan du.#ezezkoa emanez gero Lb 26Dt 28Jr 2
Hiri desleiala
21Ai ene! Leiala zen hiria
emagaldu#1,21 emagaldu: Toki honetan bakarrik erabiltzen du Isaiasek Jainkoarekiko desleialkeria adierazten duen prostituzioaren irudia, Oseasek lehenengo (ik. Os 1,2 oh.) eta Jeremias eta Ezekielek gero sarri erabiliko dutena. bihurtua!
Behinola justiziaz betea,
zuzenbide-leku zena,
orain hiltzaileen bizileku.#emagaldu bihurtu Jr 2Ez 16|NoBook| 23
22Lehen zilar ziren, orain zabor;
lehen ardo on, orain urardo.#zilarra zabor Jr 6Ez 22
23Zure agintariak errebeldeak dira,
lapurrekin bat datoz.
Denak eskupeko-zale,
erregalu-gose.
Umezurtzari ez diote
justiziarik egiten,
alargunaren eskubideak
ez die axolarik.#agintariak eskupeko-zale 5Ir 23
24Horregatik,
honela dio Jaun ahalguztidunak,
Israelgo Indartsuak:
«Hara, mendeku hartuko dut
etsaien lepotik,
ordaina eman beharko dute.
25Zure aurka ekingo diot,
zure zaborrak
erabat erreko ditut arragoan,
errauts guztia kenduko dizut.#arragoan erre Jr 6Ml 3
26Lehen bezalako epaileak,
antzina bezalako kontseilariak
emango dizkizut berriro.
Eta orduan “Hiri zuzen”,
“Hiri leial” deituko dizute.#Hiriak izen berria 60|NoBook| 62Ez 48Za 8
27Zuzena naizelako eta salbatzailea,
askatu egingo dut Sion,
askatu niregana itzul daitezenak.
28Errebelde eta bekatarientzat,
ostera, hondamendia;
Jauna bazter uzten
dutenenak egin du.
29Lotsa gorria emango dizuete
hain maite zenituzten
haritz sakratuek,
hain atsegin zenituzten
baratze sakratuek#1,29 baratze sakratuak: Lurraren emankortasuna erdiesteko egin ohi ziren kanaandar kultuak adierazten dira. Kultu horiek muinoetan, zuhaitzen azpian eta baratzeetan ospatu ohi ziren. Luzaroan iraun zuten Israelen (ik. 57,5; Jr 2,20.23)..
30Izan ere, hostoak iharturiko
haritzaren antzeko
izango zarete,
urik gabeko baratzearen pareko.
31Gizon indartsua lasto izango da
eta haren egintzak txinparta:
biak batera erreko dira,
eta ezin izango ditu
inork itzali».#itzalezineko sua Jr 4Am 5
Loading reference in secondary version...