YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 9

9
«Egiptora itzuliko dira»
1Ez zaitez poztu, Israel,
ez alaitu, beste herriak bezala,
prostituzioan ibili baitzara,
zeure Jainkoa utzirik.
Atsegin duzu
zeure prostituzioaren saria
gari-larrain guztietan jasotzea.#prostituzioa 1,2+.
2Larrainak eta dolareak
ez diete gosea kenduko,
ardoak huts egingo die.#lurrak emaitzarik ez 2,12; 8,7. Ik. 2,7; Dt 28,38-42; Is 65,22.
3Ez dute Jaunaren lurraldean
bizitzerik izango:
Efraim Egiptora itzuliko da,
eta janari kutsatuak
jango dituzte Asirian.#Egiptora itzuliko 8,13+. Asirian 10,6; 11,5.
4Ez diote gehiago Jaunari
ardo-oparirik eskainiko;
horien sakrifizioak
ez zaizkio atsegin izango.
Horien ogia dolu-ogi#9,4 dolu-ogi: Jaunaren lurraldetik urrun, janariak kutsatuak dira, hildakoren batengatik dolutan dagoen etxeko janaria bezalaxe (ik. Dt 26,14). izango da,
jango dutenak
kutsaturik geldituko dira.
Irents bezate beraiek ogi hori,
ez baita on Jaunaren etxerako.#sakrifizioak atsegin ez 8,13+.
5Zer egingo duzue, beraz,
jaiegunean#9,5 jaieguna: Etxola Jaia, segur aski; ez zen posible jai hau erbestean ospatzea, nahitaezkoa baitzen tenplura erromes joatea.,
Jaunaren festa-egunean?#jaiegun 2,13+.
6Hondamendiari ihes egiten badiote,
Egiptok bilduko ditu,
Menfis#9,6 Menfis: Egiptoar hiria, Niloren deltatik hurbil; bere nekropoliak ematen zion ospea. Oseasek zera esan nahi du: ez dituela israeldarrak jaiegunak bilduko (ik. 9,5), heriotzak baizik. izango dute hilobi.
Horien zilarrezko altxor ederrak
eta horien bizilekuak
garduak eta sasiak hartuko ditu.
7Badator kontuak hartzeko garaia,
badator ordain-garaia.
Ikusiko du Israelek!
«Profeta#9,7 Oso iluna eta ulergaitza da 7b-8 zatia. Aukeratu dugun itzulpenaren arabera, Oseas bera da profeta. erotua dago —diozue—,
gizon inspiratua burutik egina».
Zuen bekatu ugari
eta ikusezin handiagatik
dago horrela.#profeta pertsegitua Jr 20,1-3; Am 7,10-17; 2 Kro 24,20-22; Lk 11,49-51; Eg 7,51-52.
8Efraimen begiralea, profeta,
nire Jainkoarekin dago.
Baina dabilen bide guztietan
tranpak jartzen dizkiote,
bere Jainkoaren etxean ere
ikusezina diote.
9Galdukeriaren hondoa jo dute,
Gibeako garaian#9,9 Gibeako garaia: Ik. Ep 19—20. bezala.
Baina Jainkoak gogoan izango du
horien bekatua,
kontuak eskatuko dizkie
beren hutsegiteengatik.#Gibeako garaian 10,9. bekatua gogoan 7,2+.
Israel bekatari, lehen eta orain
10Honela dio Jaunak:
«Israel aurkitu nuenean,
basamortuan mahatsa aurkitzean
bezala poztu nintzen.
Begi onez ikusi nituen
zuen gurasoak,
pikondoaren goiz-aroko
pikuak bezala.
Baina Baal-Peorrera iritsi orduko,
Baal lotsagarriari#9,10 Baal-Peor: Bet-Peor ere deitzen zaio. Bazuen Baali sagaraturiko kultu-leku bat (ik. Zen 25,1-3). Baal lotsagarri: Hebreerazkoak Lotsa dio; Baal-en izenorde iraingarria da. eman zizkioten
beren buruak,
eta beren idolo maitea bezain
nazkagarri bihurtu ziren.#basamortuan 2,16; 11,1; 13,5; Dt 32,10; Jr 2,2. Baal-Peor Dt 3,29; 4,3.
11Efraimen ospeak
txoriak hegan bezala egingo du ihes.
Ez da gehiago haurrik jaioko,
ez emakumerik haurdun gertatuko,
ez umerik sortuko.#haurrik ez Dt 28,18; 32,25.
12Haurrak hazten badituzte ere,
gizondu baino lehen kenduko dizkiet.
Errukarriak benetan,
nik alde egingo diedanean!
13Ikusten nago,
nola bihurtzen dituen
Efraimek bere haurrak
ehiztariaren harrapakin#9,13 Ikusten… harrapakin: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa iluna da.,
nola ematen dizkion
bere seme-alabak hiltzaileari».
14Emaiezu, Jauna…
Zer emango diezun?
Eman sabel agorrak
eta bular lehorrak!#sabel agorrak Jb 3,11-12; Lk 23,29.
15«Gilgal-en#9,15 Gilgal: Ik. 4,15 eta oh. agertu zen
haien txarkeria guztia.
Han hasi zen
haienganako nire gorrotoa.
Beren okerrengatik,
bota egingo ditut neure etxetik,
ez ditut gehiago maite izango.
Errebeldeak dira
haien buruzagi guztiak.#Gilgal 4,15+. etxetik bota 9,3.
16Jota dago Efraim,
ihartuak ditu zainak,
eta ezin fruiturik eman gehiago.
Haurrik izaten badute ere,
hilarazi egingo dut
haien sabeleko fruitu maitea».
17Nire Jainkoak zapuztu egingo du
bere herria,
ez baitiote esana entzun.
Noragabe ibiliko dira herrien artean.

Currently Selected:

OSEAS 9: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy