YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 7

7
1«Zenbat eta nik Israel
sendatzea nahiago,
orduan eta nabarmenago
agertzen ziren Efraimen bekatuak
eta Samariaren#7,1 Samaria: Hemen, Israel nahiz Efraim deritzon Ipar Erresumako hiriburua. gaiztakeriak.
Iruzur egiten dute,
etxeetan lapurrak sartzen dira,
kaleetan gaiztaginek erasotzen.
2Ez dira konturatzen
beraien gaiztakeria guztiak
gogoan ditudala.
Beren okerretan sartuak daude
leporaino,
eta begi aurrean ditut nik guztiak.#Jaunak gaiztakeria gogoan 8,13; 9,9; 13,12; 1 Erg 17,18; Am 8,7; Ml 3,16; Sal 10,11; 90,8. Ik. Es 5,21-22.
3«Beren gaiztakeriaz#7,3 Hebreerazkoan puntu ilun asko ditu 7,3-7 zatiak; konspirazio baten oroipena dakar. Errege-hilketa, Ipar Erresumaren kondairan sarri gertaturiko gauza da (adib., 1 Erg 16,9-10).
alaiarazten dute erregea,
beren azpikeriaz buruzagiak.
4Desleial#7,4 Desleial: H.h., Adulteriogile; desleialtasun politikoa adierazten du hemen. dira denak.
Labe goria dirudite:
okinak orea egiten duenetik
ogia jaiki arte
gehiago suberritu beharrik
ez duen labe.
5Erregearen egunean,
buruzagiek ardoaren berotasunez
burua galtzen dute;
erregeak berak
eskua luzatzen die asaldariei.
6Sutan dute#7,6 Sutan dute: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak hurbiltzen dira dio. bihotza, labea bezala,
beren azpikeriez.
Gau guztian errauspean dago
haien haserrea;
goizean, ordea,
sugarra bezala pizten da.
7Labea bezala daude denak sutan,
eta beren agintariak
irensten dituzte.
Haien errege guztiak
erortzen ari dira;
horietan bat bera ere ez, ordea,
niri dei egiteko.#erregeak erori 2 Erg 15,10.14.25.
8«Efraim beste herriekin nahasten da,
ondo erre gabeko taloa dirudi.
9Atzerritarrak indarrak jaten
ari zaizkio, eta ez da konturatzen.
Zahartzen ari da,
eta ez da ohartzen.#ez da ohartzen Jr 5,3; Ap 3,17.
10Bere harrokeriak salatzen du Israel.
Hala ere, ez dira
beren Jainko Jaunarengana
itzultzen,
ez dabiltza haren bila.#harrokeriak salatu 5,5. ez itzuli, ez bilatu 5,15+; Is 9,12; Am 4,6-11.
11Efraim uso ttunttun burugabea da:
Egiptori degiote laguntzeko dei,
Asiriara jotzen dute.#burugabea 4,14. Egiptori dei, Asiriara jo 5,13+; Jr 2,18; Nk 5,6.
12Bidean doazela,
sarea botako diet,
txoriak bezala eraitsiko ditut,
haien zalaparta entzun orduko
harrapatuko ditut.#sarea bota Ez 12,13; 32,3; Koh 9,12. Ik. Mt 13,47.
13Haien zoritxarra,
niregandik ihesi baitabiltza!
Haien hondamendia,
nire aurka jarri baitira!
Salbatuko nituzke,
baina faltsukeria besterik
ez dute nirekiko.
14Ez didate bihotzez oihu egiten,
etzanik aieneka ari direnean,
gari eta ardo eske beren buruak
urratzen dituztenean#7,14 buruak urratu: Jainkoa oneratzeko erritu-usadioa da (ik. 1 Erg 18,28; Jr 41,5)..
Niregandik alde egin dute.
15Nik trebatu eta indartu
nizkien besoak,
baina haiek niri
gaiztakeria asmatzen.
16Ez dira, ez,
Goikoarengana itzultzen;
huts egiten duen uztaia dirudite.
Horien buruzagiak
ezpatapean jausiko dira,
beren hizketa lotsagabeagatik;
eta barre egingo diete Egipton.

Currently Selected:

OSEAS 7: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy