YouVersion Logo
Search Icon

OSEAS 10

10
1Mahatsondo mardula zen Israel,
fruituz betea.
Zenbat eta fruitu gehiago,
orduan eta aldare gehiago.
Zenbat eta lurra aberatsago,
orduan eta zutarri sakratuak#10,1 zutarri sakratu: Erlijio kanaandarretan erabili ohi zen kultu-tresna bat (ik. Dt 16,22; 2 Erg 17,10-12).
dotoreago.#Israel mahatsondoa Is 5,1+. aldare gehiago 8,11; 12,12.
2Banatua dauka bihotza,
eta orain ordaindu egin beharko.
Jaunak berak
puskatuko dizkio aldareak
eta lurrera botako zutarri sakratuak.
3Orduan esango dute:
«Ez dugu erregerik,
ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.
Baina erregeak ere
zer egin lezake guretzat?»
4Hitz eta berba,
gezur-zinak egin,
itunak izenpetu…
Haien zuzenbidea, ordea,
soro-ildoetan hazten den
belar gaizto bihurtu da.#zuzenbidea belar gaizto Am 5,7; 6,12.
5Samariako jendea dardaraz dago,
dolu dagite herriak eta apaizeriak,
Bet-Abengo zekorra#10,5 apaizeria: Mespretxuzko hitza, kultu paganoz kutsaturiko apaizei buruz erabilia. Bet-Abengo zekorra: Ik. 4,15 eta 8,5 oh. dela-eta.
Zeren beren pozbide eta ospe zuten
idoloa urruti baitaramate.#Bet-Abengo zekorra 8,5+.
6Hura ere Asiriara eramango dute,
errege handiari#10,6 Asiriara eramango dute: Herri garaituen idolo-irudiak garaileen santutegietara eraman ohi zituzten. errege handia: Ik. 5,13 oh. eskaintzeko.
Lotsak hartuko du Efraim,
lotsagarri izango da Israel,
bere burutazioengatik.#Asiriara 9,3; 11,5. errege handi 5,13.
7Samariarenak egin du:
badoa haren erregea,
ezpala ur-azalean bezala.
8Hondatuak izango dira
muinoetako sasikultu-lekuak,
Israeli huts egitera eragin ziotenak.
Sasiak eta laharrak
hartuko ditu aldareak.
Orduan, honela esango diete mendiei:
«Ezkuta gaitzazue»,
eta muinoei:
«Eror zaitezte gure gainera».#sasikultu-lekuak 4,13. hondatuak 2 Erg 23,15. esango diete mendiei, muinoei Lk 23,30; Ap 6,16. Ik. Is 2,10.19.21.
9Honela dio Jaunak:
«Gibeako garaian#10,9 Gibeako garaia: Ik. 9,9 eta oh. hasita,
bekatuan ari da Israel.
Orduz gero, ez da aldatu.
Beraz, guduak Gibean bertan
harrapatuko ditu gaizkileak.#Gibeako garaian 9,9.
10Zigortzea erabaki dut:
herriak haien aurka bilduko dira,
behin eta berrizko bekatuen
ordaina emateko.#zigorra 5,2+.
11«Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,
garia jotzen gogotsua.
Haren lepo ederraren
ondotik pasa nintzenean,
uztarria lotu nion Efraimi,
Judak goldean egin zezan,
eta Jakobek arean.
12Esan nien:
Erein zuzentasuna,
eta maitasuna jasoko duzue.
Landu soro berria.
Orain duzue garaia
Jauna bilatzeko,
etorri eta euria bezala
salbamena isur diezazuen.#Erein zuzentasuna Ik. 8,7+. maitasuna 4,1+. Jauna bilatu 5,15+. salbamena euria bezala Is 45,8; Sal 85,11.14. Ik. Dt 32,2.
13Baina zuek, gaiztakeria landu
eta zuzengabekeria jaso zenuten,
eta faltsukeri fruituak jan.
Zeure indarrean
jarri zenuen itxaropena,
zeure gudari-kopuruan.#faltsukeria 4,2; 7,1; 10,4; 12,1. indarrean itxaropena 1,7+.
14Horregatik, guda-hotsa aterako da
zure herriaren aurka,
eta zure gotorlekuak
erraustuak izango dira,
Xalman erregeak Bet-Arbel#10,14 Xalman: Moabdar errege bat, agian; asiriar inskripzio batetik ezagutzen dugu. Bet-Arbel: Jordanez ekialdeko herrixka.
erraustu zuen bezala;
gudu hartan,
amak beren seme-alaben kontra
zanpatu zituzten.#amak seme-alaben kontra 14,1; 2 Erg 8,12; Is 13,16-18; Sal 137,9.
15Horra zer egingo dizuedan zuei ere,
Israelgo jende horri,
zeuen neurrigabeko
gaiztakeriagatik.
Eguna argitu orduko#10,15 Israelgo jende: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Betel dio. Eguna argitu orduko: Eguna argitzean hasi ohi ziren maiz guduak; borrokan hilko da, beraz, erregea.,
Israelgo erregearen
azkena izango da.

Currently Selected:

OSEAS 10: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy