YouVersion Logo
Search Icon

AGEO 1

1
Jaunaren etxea berreraikitzeko garaia
1Darioren erregealdiko bigarren urtean, seigarren hilaren lehen egunean, Ageo profetaren bitartez mintzatu zitzaien Jauna Xealtielen seme Zorobabel#1,1 Dario: Pertsiako errege izan zen K.a. 522-485 urteetan. bigarren urtea: K.a. 520. urtea da. seigarren hila: Abuztu/Iraila. Zorobabel: Judako errege Joiakinen (K.a. 598-597) biloba zen, Daviden jatorrikoa, beraz (ik. 1 Kro 3,17-19). Juda probintziako gobernari izendatua zuen Dariok. Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari.#Dario 2,10; Za 1,1.7; 7,1; Esd 4,5; 5,5; 6,1; Ne 12,22. hilaren lehen eguna Zen 28,11-15; Is 1,13; 66,23; Os 2,13; Am 8,5. Ageo 1,12; 2,1.10; Esd 5,1; 6,14. Zorobabel eta Josue 1,12.14; 2,2.4.21; Esd 3,2.8; 5,2; Ne 12,1. Ik. Za 3,1; 4,6-10; 6,11; Mt 1,12.
2Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Nire etxea berriz eraikitzeko#1,2 nire etxea berriz eraiki: Salomonek eraikitako tenplua, babiloniarrek hustua eta errea zuten K.a. 587an (ik. Jr 52,12-23). Esd 3,1-9aren arabera, erbestetik lehenengo etorrialdikoak hasiak ziren tenplua berreraikitzen; baina jendearen pobretasuna eta samariarren oposizioa (ik. Esd 4,4.24) zirela medio, bertan behera utziak zituzten lanak. garaia ez dela heldu esaten du herri honek».#tenplua berriz eraiki 1,8.14; 2,4.18; Esd 1,2-4; 3,8-9.11; 4,1.24; 5,2-3.7-17. 3Hona, bada, Jaunak Ageo profetaren bidez eman zuen mezua: 4«Eta etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da, bada, nire etxe hau lur jota dagoen bitartean?#etxeetan Jr 22,14. Jainkoaren etxerik ez 2 Sm 7,2. 5Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidun honek: Egizue gogoeta zeuen egoeraz.#Egizue gogoeta 1,7; 2,15.18. 6Asko ereiten duzue eta gutxi jasotzen. Jaten duzue, baina ez zarete betetzen. Edaten duzue, baina ez asetzen. Janzten zarete, baina ez berotzen. Poltsa zulatuan erortzen zaizkizue lanaren irabaziak.#probetxugabeko lana 1,9-11; 2,16-17.19; Am 5,11+.
7«Beraz, honela diotsuet nik, Jaun ahalguztidunak: Egizue gogoeta zeuen egoeraz. 8Igo mendira, ekarri egurra eta eraiki berriro nire etxea. Atsegin izango nuke hori, eta neure aintza agertuko nuke han. 9Uzta ederra espero zenuten eta eskasa bildu. Etxean jaso duzuen apurra, berriz, putz egin eta sakabanatu egin dut. Zergatik hori?, galdetzen dizuet nik, Jaun ahalguztidunak. Ba, nire etxea lur jota dagoelako, zuek denok zeuen etxeekin saiatzen zareten bitartean. 10Horregatik ukatzen dizue zeruak ihintza eta lurrak fruitua. 11Neuk agorrarazi ditut lurra eta mendiak, gari-sail, mahasti eta olibondoak, lurraren emaitza guztia; baita gizaki, abere eta zuen eskulan guztiak ere».#Jaunak agorrarazi Jr 12,4; 14,2-9; Os 2,10-11; 4,1-3; Am 4,7.
12Xealtielen seme Zorobabelek eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiak eta herrian gelditzen ziren guztiek#1,12 herrian gelditzen zirenak: Ag eta Za liburuetan, erbestetik itzulitakoak adierazten ditu esaera honek (ik. Esd 1,4; 9,8.14-15; Za 8,6-11). arretaz hartu zuten beren Jainko Jaunaren esana, hau da, Jainko Jaunaren mandatuz Ageo profetak eman zien mezua. Eta beldur izan zion herriak Jaunari.#herrian geldituak 1,14; 2,2; Is 4,3+.
13Orduan, Ageok, Jaunaren mandatariak, hau adierazi zion herriari Jaunaren izenean: «Jaunak dio: Zuekin naiz ni».#ni zuekin 2,4; Ep 6,12; 2 Sm 7,3; Is 41,10.
14Jaunak gogoa suspertu zien Xealtielen seme Zorobabel Judako gobernariari eta Jotzadaken seme Josue apaiz nagusiari eta herrian gelditzen ziren guztiei. Bildu ziren, beraz, eta beren Jainko ahalguztidunaren etxean lanari ekin zioten.#gogoa suspertu Esd 1,5. 15Darioren#1,15 Dario: Ik. 1,1 oh. erregealdiko bigarren urteko seigarren hilaren hogeita laua zen.

Currently Selected:

AGEO 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy