YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 50

50
Jakobengatik dolua
1Josek bere burua aitaren gainera bota zuen eta negarrez musukatu.#Jose aitaren heriotzakoan 46,4. 2Gero, bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien. Hala egin zuten haiek. 3Berrogei egun eman zituzten zeregin horretan, horrenbeste egun behar baitira gantzuketarako.
Egiptoarrek dolu egin zuten hirurogeita hamar egunez.
4Dolu-egunak amaitu zirenean, honela mintzatu zitzaien Jose faraoiaren jauregikoei: «Gogoko banauzue, esaiozue, arren, faraoiari: 5Aitak zin eragin dit, bera hiltzean, Kanaan lurraldean duen hilobian ehortziko dudala. Emadazu orain aita ehorztera joateko baimena; itzuliko naiz gero».#Kanaango hilobian 47,29+; Eg 7,16.
6Faraoiak erantzun zion: «Zoaz eta ehortzi aita, zin egin diozun bezala».
Jakoben hiletak
7Jose bere aita ehorztera joan zen. Harekin batera joan ziren faraoiaren funtzionario guztiak, jauregiko eta Egipto osoko handiki guztiak; 8baita Joseren etxeko guztiak ere, senideak eta aitaren familiakoak. Haurrak eta abereak besterik ez zuten utzi Goxen eskualdean. 9Gurdi eta zaldunak ere bazihoazen. Berealdiko multzoa osatzen zuten!
10Jordanez beste aldera dagoen Goren-Atadera#50,10 Goren-Atad: Toki ezezaguna. iristean, hileta handi eta ospetsuak egin zituzten. Josek zazpi eguneko dolua egin zion aitari.#zazpi eguneko dolua 1 Sm 31,13.
11Goren-Atadeko dolua ikustean, bertakoek, kanaandarrek, esaten zuten: «Egiptoarren dolu hau bai dela ospetsua!» Horregatik, Jordanez beste aldeko leku hari Abel-Mitzraim —hau da, «Egiptoarren dolu»— eman zioten izena.
12Jakoben semeek aitak agindu bezala egin zuten.#aitak agindu bezala 49,29+. 13Kanaanera eraman eta Makpela soroko harpean ehortzi zuten, Abrahamek Efron hititari, soroarekin batera, hilobitarako erosi zion harpean, Mambre parean.
14Aita ehortzi ondoren, Egiptora itzuli zen Jose, bere anaiekin eta aita ehorztera joan ziren guztiekin.
Josek bere anaiak lasaitu
15Aita hil ondoren, honela ziotsoten elkarri Joseren anaiek: «Beharbada, Josek begitan hartuko gaitu eta egin genion kaltearen ordaina itzuliko digu».#kaltearen ordaina Ik. 44,4+.
16Beraz, mandatu hau helarazi zioten: «Gure aitak hil aurretik agindu digu, 17zuri hau esateko: “Barkatu, mesedez, zure senideen hobena eta bekatua; kalte egin dizute, bai, baina orain barkatu beraien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari hauei”».
Hau entzutean, negar egin zuen Josek.#Josek negar 42,24+.
18Gero, anaiek, berarengana joan eta lurreraino ahuspezturik, esan zioten:
— Zure esklabo gaituzu.
19Josek erantzun zien:
—Ez izan beldur! Jainkoa ote naiz, bada, ni? 20Egin nahi izan zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala.#kaltea on bihurtu Erm 8,28. jende asko salbatuz 45,5+. 21Beraz, ez izan beldur! Neuk emango dizuet jaten zeuei eta zeuen seme-alabei.
Honela lasaitu zituen Josek, hunkigarriro mintzatuz.
Joseren zahartzaroa eta heriotza
22Josek eta bere aitaren familiakoek Egipton bizitzen jarraitu zuten. Ehun eta hamar urte bizi izan zen Jose, 23eta Efraimen semeen semeak ezagutzera iritsi zen. Manasesen seme Makirren semeak ere bere semetzat hartu#50,23 bere semetzat hartu: H.h., bere belaunetan jaio (ik. 48,12 oh.). ahal izan zituen.
24Azkenik, honela mintzatu zitzaien Jose bere senideei: «Laster hilko naiz ni; baina Jainkoak zuen alde esku hartuko du eta lurralde honetatik eramango zaituzte, Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez hitzemandako lurraldera#50,24 hitzemandako lurraldera: Beraz, Hasiera liburua lurraldearen agintzariaren —lehenengo Abrahami (15,13-14) eta gero Isaaki (26,4) eta Jakobi (28,13) eginaren— betetzea eta Irteeran gertatuko den askapena —hori ere Abrahami (15,13-14) eta Jakobi (46,4) agindua — iragarriz bukatzen da.».
25Era berean, zin eragin zien, esanez: «Jainkoak zuen alde esku hartuko duenean, eraman hemendik nire hezurrak#50,25 eraman hemendik nire hezurrak: Israeldarrek bete egingo dute agindu hau (ik. Ir 13,19).».#eraman nire hezurrak Ir 13,19; Jos 24,32; Heb 11,22.
26Ehun eta hamar urte zituela hil zen Jose. Baltsamatu eta hilkutxan ezarri zuten Egipton.#Ehun eta hamar urte Ik. 47,9+.

Currently Selected:

HASIERA 50: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy